Espiritu Santua Mendekoste Jaia

jueves, 14 de noviembre de 2013

Aita Santua frackingaren kontra



Argazkian ikusten danez, esan lei Aita Santuak be argi daukala Frackingaren kontrako jarrerea. Eta zer da Frackinga? Askok jakingo dozue, baina, gaia kokatzearren, hauxe da, labur esanda: 
 

presino handiko fluido baten bidez, hatxak edo harriak (arbela, esate baterako) apurtzeko prozesua, gasa lurzorutik aterateko erabilten dana. Hatxetan dagoan gasa aterateko, lurzoruan beherantz eta zabaletara hainbat kilometroan zuloak egin, eta hortik, hatxa apurtuteko, ura eta harea nahastuta sartzen dira presino handiz (%98), eta, horregaz batera, hainbat produktu kimiko (%2). Hatxa apurtzean, bertan dagoan gasa libretan da, eta gora igoten dau. Gehienbat, Amerikako Estadu Batuetan erabili da, eta teknika hori erabili dan lekuetan ikusi diran arazoetatik, honeek dira nabarmenenak: lurpeko eta lurganeko uren kontaminazinoa, airearen kontaminazinoa, paisajearen aldaketa eta lurrikarak izateko arriskuak.

Horreek ikusita, benetan be kezkatzeko moduko gaia dogu frackingarena. Eta Arratian be ikusten dira kartel eta kamiseta banaka batzuk (ez askorik, gaiaren larritasuna ikusita); izan be, Arratia eta Gorbeialdea (parke naturala bera) bete-betean sartuta dagoz gobernutik gas konbentzionala dagoan ikusteko eta, egotekotan, aterateko, emon diran baimen batzuetan. Hain zuzen be, bagilean hainbat proba egin ziran Orozko eta Arratia inguruan. Jaurlaritzaren enpresatik, SHESAtik, esaten dabe gas konbentzionala ete dagoan ikusteko baino ez zirala egin horreek probak, baina susmo zabala dago ez ete dabilzan inguru honetan frackingaren erabilera bideragarria dan aztertzen. Ezetz esaten dabe, eta ondo dago hori, baina, badaezpada, herritarrok itxi daigun argi gure Gorbeia eta Arratian ez dogula onartuko frackingak dakarren triskantzea.

Ea Aita Santuaren irudi horrek Arratian be jente gehiago gai larri honen inguruan sensibilizetako balio dauan. 

Arratiar bat 

Arratia.tk oharra:

Ez da lene aldia Aita Santuak gizarte arazoetako ardurea agertzen dauena. Hona Lampedusa (Italia) herrian emon eban mezaren kronikatxoa etorkinen egoera salatuz:



Frantzisko Aita Santua Lampedusan: Bertako alkate andrearekin berbetan

Una Iglesia de misericordia: Joxe Arregi

 

No hay comentarios: