Garizuma 2018

martes, 1 de noviembre de 2016

Urtean zeharreko 32. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.



                        URTEAN ZEHARREKO XXXII. DOMEKEA - C





SARRERAKO OHARKIZUNA



            Egun on guztioi eta ondo etorriak Eukaristi-ospakizun honetara.



            Liturgi urtearen azkenetan gagoz. Eta gaur entzungo dogun Jaungoikoaren Berbeak mundu honetako gure azkenari begira jarten gaitu: gure geroari eta Jaunagan izango dogun amaibako bizitza zoriontsuari begira.

            Gure Jaungoikoak bizia maite dau, ez da heriotz-zalea. Mundu honetan bizia daukan guztia Berak sortua da; eta heriotzatik igaro behar badogu ere, bizi barrira dei egiten deusku.

            Eukaristi honetan era apartekoz gogoratuko ditugu drogarekin araroak dituen pertsonak.

Gizakia Fundazioak gogorarazten deuskun lez: “Pertsona bat, etorkizun bat”



            Hasi dagigun eukaristia abestuz.



            "Alkartu danok eta kanta..."





DAMU-OTOITZA



            Senideok, autortu dagigun orain apaltasunez, gaiztakeriak eta pekatuak gugan dauken eragina. Eta Jaungoikoak eskeintzen deuskun bizia bete-betean onartu dagigun:



            - Jesus Jauna, benetako biziaren iturria zareana. ERRUKI, JAUNA.



            - Jesus Jauna,  munduko gatxa,  pekatua eta  heriotzea  garaitu dituzuna.  KRISTO,           E.



            - Jesus Jauna, gure itxaropena eta zorion betea zaituguna. ERRUKI, JAUNA.





HITZAREN LITURGIA



2 Mak 7, 1-2. 9-14:



            Zazpi anaia eta euren ama Jaungoikoaren Legea zapaltzera behartu nahi ditue. Baina, honeek oinazea eta heriotzea bera nahiago izan ditue, euren fedea ukatu baino.



Erantzun-Salmoa:  16. Salmoa



            Jaunagan betiko bizitza zoriontsua itxaroten dogulako, abestu daigun : Jauna dogula gure argi eta salbamen.



 "Jauna dot  argi eta salbamen"



2 Ts 2, 15 - 3, 5:



            San Paulok Tesalonikako eliztarrei zuzendutako berbak geuri iragarriko jakuz orain, gure bihotzak poztu dagiguzan.



Lk 20, 27-38:



            Jesusen aldian, saduzeo eta farisearren artean eztabaida bat egoan: lehenengoek ez eben sinisten hildakoen biztueran, farisearrek ostera, bai. Jesusek argi esango deusku hildakoak Jaunagan biziko dirala.



            Goratu dagigun biziaren Jaungoikoa, "Aleluia" abestuz.





JAINKO HERRIAREN OTOITZA



            Senideok, zuzendu deioguzan geure eskariak gu guztiok bizitza betea izatea nahi dauan Jaungoiko Aitari:



- Elizearen alde:  maitasunean biziz,  Jainko Erreinuaren  testigu eta  zabaltzaile zintzo izan daiten. Egin dagigun otoitz



            - Drogaren menpean bizi diran guztien alde:  Jaunak eskeintzen deuskun  bizitza barriaren itxaropenak eta ingurukoen laguntzak etsipenaren atzaparretatik askatu dagizan.        Egin dagigun otoitz



- Gizakia Fundazioak, drogaren menpean dagozan pertsonakaz lan egiten dau. Eten barik euren duintasuna  gauzatzen jarraitu dagien eta eginkizun horretan gure laguntza jaso. Egin dagigun otoitz



-  Otoitzean alkartuta gagozan guztion alde: Jaungoikoak emon deuskun bizia zaindu             dagigun, besteen biziaren alde jokatu dagigun eta gero emongo deuskun bizi                       barriagaitik esker onez bizi gaitezan. Egin dagigun otoitz

           

            Biziaren iturri zarean Aita ona, entzun gizon eta emakume guztien alde egin deutsugun otoitza eta emon guztioi zure biziaren betea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.





AZKEN AGURRA



            Senideok, bere Berbaz eta Gorputzez janaritu eta indartu gaitu biziaren Jaunak. Goazen orain, eta biziaren aldeko agertu gaitezan geure jokabide eta ekintza guztietan.



            "Alkartuta goazen."


                        URTEAN ZEHARREKO XXXII. DOMEKEA - C


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on guztioi eta ondo etorriak Eukaristi-ospakizun honetara.

            Liturgi urtearen azkenetan gagoz. Eta gaur entzungo dogun Jaungoikoaren Berbeak mundu honetako gure azkenari begira jarten gaitu: gure geroari eta Jaunagan izango dogun amaibako bizitza zoriontsuari begira.
            El Papa Francisco en este año del Jubileo de la Misericordia nos anima a “… llevar una palabra y un gesto de consolación a los pobres, anunciar la liberación a cuantos están prisioneros de la nuevas esclavitudes de la sociedad moderna”
            Por eso hoy,  en este día del PROYECTO HOMBRE recordamos de forma especial  a todas las personas que sufren a causa de la adicción a la droga.

            Hasi dagigun eukaristia abestuz.
            "Alkartu danok eta kanta..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok, autortu dagigun orain apaltasunez, gaiztakeriak eta pekatuak gugan dauken eragina. Eta Jaungoikoak eskeintzen deuskun bizia bete-betean onartu dagigun:

            - Jesus Jauna, benetako biziaren iturria zareana. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna,  munduko gatxa,  pekatua eta  heriotzea  garaitu dituzuna.  KRISTO, E.

            - Jesus Jauna, gure itxaropena eta zorion betea zaituguna. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

2 Mak 7, 1-2. 9-14:

            Zazpi anaia eta euren ama Jaungoikoaren Legea zapaltzera behartu nahi ditue. Baina, honeek oinazea eta heriotzea bera nahiago izan ditue, euren fedea ukatu baino.
            La fe cambia la visión de la muerte; por eso tiene sentido dar la vida.

Erantzun-Salmoa:  16. Salmoa
            Jaunagan betiko bizitza zoriontsua itxaroten dogulako, abestu daigun : Jauna dogula gure argi eta salbamen.
            Nuestra vida está segura en manos de Dios. El escucha nuestra súplica. Cantemos al Dios que es nuestra luz y salvación.
 "Jauna dot argi eta salbamen"

2 Ts 2, 15 - 3, 5:

            San Paulok Tesalonikako eliztarrei zuzendutako berbak geuri iragarriko jakuz orain, gure bihotzak poztu dagiguzan.
            Pablo apóstol, exhorta a los cristianos de Tesalónica, a perseverar en la fe y a vivir en la esperanza.

Lk 20, 27-38:

            Jesusen aldian, saduzeo eta farisearren artean eztabaida bat egoan: lehenengoek ez eben sinisten hildakoen biztueran, farisearrek ostera, bai. Jesusek argi esango deusku hildakoak Jaunagan biziko dirala.
            Jesús proclama que Dios, es un Dios de vivos, no de muertos y que está de parte de la vida.
            Goratu dagigun biziaren Jaungoikoa, "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, zuzendu deioguzan geure eskariak gu guztiok bizitza betea izatea nahi dauan Jaungoiko Aitari:

            - Elizearen alde:  maitasunean biziz,  Jainko Erreinuaren  testigu eta  zabaltzaile zintzo         izan daiten. Egin dagigun otoitz

- Por todas las personas que sufren a consecuencia de la adicción a la droga, para que encuentren personas que les ayuden a salir de esa situación. Egin dagigun otoitz.

- Por la Fundación GIZAKIA para que trabaje sin cesar por hacer de nuestra sociedad “una casa inclusiva” en la que ninguna persona tenga que sufrir en silencio su problema de adicción.    Egin dagigun otoitz

- Otoitzean alkartuta gagozan guztion alde: Jaungoikoak emon deuskun bizia zaindu dagigun, besteen biziaren alde jokatu dagigun eta gero emongo deuskun bizi barriagaitik esker onez bizi gaitezan. Egin dagigun otoitz

            Biziaren iturri zarean Aita ona, entzun gizon eta emakume guztien alde egin deutsugun otoitza eta emon guztioi zure biziaren betea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Senideok, bere Berbaz eta Gorputzez janaritu eta indartu gaitu biziaren Jaunak. Goazen orain, eta biziaren aldeko agertu gaitezan geure jokabide eta ekintza guztietan.
            El Señor nos ha alimentado con su palabra y la eucaristía. Que sea El quien  nos de fuerzas en su seguimiento
            "Alkartuta goazen..."








URTEAN ZEHARREKO XXXII. DOMEKA ‑ C


            Makabearren liburutik (2 Mak 7, 1‑2. 9‑14)

     Egun hareetan, preso hartu ebezan zazpi anaiak eta euron ama; legez galazota egoan txerrikia jatera behartu guran, zigortu egin ebazan erregeak, idi zilezko ugelez.
     Anaia zaharrenak honan berba egin eban, danen izenean: «Zer nahi dozu gugandik? Prest gagoz bizia emoteko, gure asaben Legea oinperatu baino lehenago».
     Bigarrenak ere, azkenetan egoala, honan esan eutson: «Zuk, gaizkiletzar horrek, oraingo bizia kentzen deuskuzu; baina izadiaren erregeak biztu egingo gaitu betiko bizirako, Haren Legeagaitik hilten garanok».
     Gero, irain olgetan hasi ziran hirugarrenagaz; mihina atarateko eskatu eutsoen, eta harek berehala atara eban, eta eskuak ere adoretsu luzatu zituan. Eta gizon lez berba egin eban: «Jainkoagandik daukadaz gorputz atalok, eta Haren legeagaitik gitxitzat daukadaz; ziur nago, barriro ere hartuko dodazana Hagandik». Harrituta itzi ebazan erregea eta honegaz egozanak, oinaze minak huskeritzat eukazan gazte adoretsu harek.
     Hau hil zanean, neke bardinak emon eutsoezan laugarrenari, eta azkenetan egoala, esan eban: «Balio dau gizonen eskuz hilteak, Jainkoak biztuko gaituala itxaroten dogu‑ta. Zuk, ostera, ez dozu izango bizitza­rako bizterik».     

Erantzun-salmoa       Sal 16, 1-15

Jauna dot argi eta salbamen.

     Entzun, Jauna, nire zuzenbidea,
aditu egizu nire deiadarra;
hartu belarriz nire arrena,
guzur bako ezpanona.
     Nire pausoa zure bideetan sendo dot tinkatu,
nire oinak ez dira lokatu.
Deika naukazu, Jainko, entzuten nozulako,
hurreratu egidazu belarri hori,
nire hitza entzun egizu.
     Gorde nagizu begi-ninia bezala,
zure egoen kerizpeak ezkutatu nagiala.
Nik, barriz, zuzentasunean, zure begitartea dot ikusiko,
esnatzean zure aurpegiaz naz aseko.

            San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei (2 Ts 2,15 ‑ 3,5)

     Senideok: Jesukristo gure Jaunak eta Jaungoiko gure Aitak poztu dagiezala zuen bihotzak, eta sendotu zagiezala egite eta berba on guztietarako; Jainko gure Aitak hain maite izan gaitu, eta grazia hutsez emon deusku betiko poza eta zorionaren itxaropena.
     Gainerakoan, senideok, egizue otoitz gure alde, Jaungoikoaren berbea zabaltzen joan dadin aurrerantzean ere, eta ospez hartua izan dadin, zuen artean lez, eta gu onik atara gagizan gizon oker eta gaiztoen eskuetatik, sinismena ez da-ta guztiena. Leiala da Jauna; Berak sendotuko zaitue eta gaiztoagandik gordeko. Uste osoa daukagu Jaunagandik, guk agin­dutako guztia egiten dozuela zuek, baita egingo ere. Jaunak zuzendu dagizala zuen bihotzak Jaungoikoa maitatzera eta Kristogan itxaropena izatera.       

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 20, 27‑38)

     Aldi haretan, hurreratu ziran Jesusengana saduzear batzuk, berbizterik ez dagoala dinoen horreetakoak, eta [itaundu eutsoen: «Maisu, Moisesek hau itzi euskun idatzita: "Norbaiti anaia hilgo balitxako, seme‑alabarik itzi barik, hartu bei hildakoaren anaiak emazte hori, eta sortu beioz ondorengoak bere anaiari». Zazpi anaia ziran behin. Ezkondu zan lehenengoa, eta seme‑alaba barik hil zan; bigarrena eta hirugarrena alargunagaz ezkondu ziran, eta, holan zazpirak seme‑alaba barik hil zi­ran. Azkenik, hil zan hareen emaztea ere. Andra hori, hilen berbiztean, hareetariko zeinen emaztea izango da?»]
     Jesusek erantzun eutsen: «Mundu onetako gizon­‑emakumeak ezkondu egiten dira; baina beste mun­duan eta hilen berbiztean parte izatea merezi dabenak ez dira ezkonduko; hil ere, ezin dira hil, aingeruak lakoak dira eta Jainkoaren seme, berbiz­tearen seme diralako.
     Eta hilak berbiztu egiten dirala, hori Moisesek berak adierazoten euskun, harako sasian jazoaz, Jaunari Abrahanen Jainko, eta Isaaken Jainko, eta Jakoben Jainko deitzen deutsonean. Ez da, beraz, hilen Jainko, biziena baino; Harentzat bizirik dagoz-ta guztiak».    




 

Publicar un comentario