Entrada destacada

Wanted 100 arratiars for the croud founding of Juanjo Elezkano's CD

40 arratiar batu gara; beste 60 lagunen konpromisoaren bila gabiz 1.000 €ko helburua betetzeko. Azken eguna abenduak 31.

lunes, 30 de diciembre de 2013

Berreskuratu ebanjelioaren freskotasuna Recuperar la frescura del evangelio: Jose Antonio Pagola


            Joanen ebanjelioaren hitzaurrean, oinarrizko bi baieztapen datoz; kristau-fedea erro-errotik berrikustera eta bizitzera behartzen gaituzte; hogei mendeetan, Jesusen Ebanjelioari leialtasun koxkorra agertuz, bizi izandako hainbat desbideratze, murrizketa eta ikusmira baztertzeko.

viernes, 27 de diciembre de 2013

Abendua: Juan Manuel Etxebarria: Urtaro (eta 15)



Hona hemen Juan Manuel Etxebarriari esker bere Euskal urtea ohituraz betea liburuaren atal barri bat. Oso osorik liburuan bertan aurkitu daiteke bere lana abenduari eskeinia. Guk hona gora behera batzuk dakarguz. Honegaz amaitutzat emoten dogu urtarrilean hasi genduan artikulu sorta honi. Guk 15 atal jarri doguz arratia.tk honetan baina liburuan aurkitu daitekez oso-osorik honeek eta askoz ere gehiago!
Abendua, Santa Luzia, Marijesiak, Olentzero eta Gabonetako ohiturak.

jueves, 26 de diciembre de 2013

Familia santua

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.









Jainkoaren asmoari irekirik Abiertas al proyecto de Dios: Jose Antonio Pagola



            Ebanjelioetako kontakizunek ez dute inolako dudarako biderik uzten. Jesusen arabera, Jainkoak asmo bat du, egitasmo bat: munduan giza familia handi bat eraikitzea. Asmo honek erakarririk, Jesus guztiz emanik bizi da gizon-emakume guztiek Jainkoa Aitatzat har dezaten eta guztiek anai-arreba bezala bizitzen ikas dezaten. Hau da bidea gizadiaren salbaziorako.

martes, 24 de diciembre de 2013

Gabon hitzak: Xabier Lete



Mundua oro soinu denean
zantzu galduen oihartzun
isiltasun bat nagusitzen da
harrigarrien erantzun.

lunes, 23 de diciembre de 2013

Zeanuriko ermitarik ermitena 2013: San Lontzo

Zeanuriko ermitarik ermitena 2013: San Lontzo
Ikusi hemen Zeanuriko antzerki musikalaren montaje ikusgarria: Zeanuriko ermita guztiei biaje birtual bizkorra... Zeanuriko gazteek prestauta izen bereko antzerki musikalean emona.

sábado, 21 de diciembre de 2013

Gabon gogoetak

Dolores Aleixandre: Tís Tí Are & TX9
Rufino Iraola: Gabonetan denak jaio behar dugu, bertsoak
Xabier Egaña: Gabon 2013
Joxe Agirre: Feliz Nacimiento
Patricia Villarroel: Por una Navidad sin regalos
Leonardo Boff: El materialismo de Papá Noel y la espiritualidad del Niño Jesús
Jon Sobrino: Apareció entre nosotros un ser humano cabal
...

viernes, 20 de diciembre de 2013

Zeanuriko ermitarik ermitena

Ensaioaren eguna
Txalo artean estrenatu zan atzo Zeanuriko ermitarik ermitena herri antzerki musikala. Antzezle eta musiko profesional eta zaleen artean ordu beteko espektakulua eskeini eben Andra Mariko parrokian.
Publikoaren eritxiz San Lontzo litzateke Zeanuriko ermitarik ermitena, bigarren postuan Altzusteko San Migel sailkatu zan, eta hirugarren postuan, lau ermitek bardindu eben botoetan: San Justok, Santa Agedak, San Balendinek eta San Urbanek.
Hona laburpena eta laster antzerkian zehar ikusi zan aurkezpena bisuala.

Eguberriak, itxaropenaren aukera berriak Caritas Arratiaren kanpaina asteburu honetan

Itxaropena eskatu nahi dizut.
Ez erreserbatu edo gordetzeko, baizik eta banatzeko; are gehiago, sustatzeko, eragiteko, arrazoiz bete eta alaitasunez partekatu ahal izateko.
Te pido esperanza.

jueves, 19 de diciembre de 2013

Oso pozik Bedian merkadilloaren emaitzagaz



El mercadillo solidario de Bedia deja muy buen resultado
Joan dan domeka goizean, hilaren 15ean, Bediako katekesiko umeek alkartasuneko merkadilloa egin eben plazan. Urte osoan eskulanak egiten dabiz fin-fin, salgai jartzeko. Horregaz ateraten daben dirua Peruko Fe y alegría eskolako umeei laguntzeko da, horregaitik da alkartasunekoa.

miércoles, 18 de diciembre de 2013

Gabon, haurtxo bat jaio da

Gabon kanta zoragarri honen letra eta musika.



“Zeanuriko ermitarik ermitena” herri antzerki musikala aurkeztuko dabe 60 zeaniztarrek

Antzerkia ensaietan


Anita, Bibiñe eta Itziar, Zeani antzerki taldeko kideak hain zuzen, eurak  dira protagonista nagusiak, abenduaren 19an, eguenaz, parrokian bertan estrenatuko dan antzerki lanarenak. Teatro honek "Zeanuriko ermitarik ermitena" izena dauka eta sarrerea librea izango da.

lunes, 16 de diciembre de 2013

Barne esperientzia Experiencia interior: Jose Antonio Pagola



            Mateo ebanjelariak aparteko interesa du irakurleei esateko, Jesusi «Emanuel» izena ere eman behar zaiola. Ondotxo daki gauza bitxi eta harrigarri gerta daitekeela hori. Nori eman dakioke izen bat, «Jainkoa gurekin» esan nahi duena? Halaz guztiz, izen horrek biltzen du kristau-fedearen giharra eta izen horrek adierazten du Eguberriak ospatzearen erdigunea.

viernes, 13 de diciembre de 2013

Gaur zabaltzen da Alkartasun Tonbolea Igorren Hoy se abre la tombola solidaria en Igorre

Ekinean dabil Igorreko emakume talde bat abenduaren 13an zabaltzeko misiolarien aldeko tonbola solidarioa. Aurten Kirikiño tabernaren aurrez aurre kokatuko da tonbolea, Agirre Lehendakari kalean.

martes, 10 de diciembre de 2013

Alejandro Labaka gotzaina: Indigenen defentsan hildakoa

Alejandro Labaka gotzain eta misiolariak Ekuadorko indigenen kultura babesten lan egin zuen, eta zeregin horretan ari zela Tagaeri indiarrek hil egin zuten, 1987an. Haren bizia gogoratu dute egunotan Donostian, idazten dau Ilargi Agirrek gaurko BERRIAn.

Zorionak! ¡Feliz Navidad!


lunes, 9 de diciembre de 2013

Zauriak sendatu Curar heridas: Jose Antonio Pagola

Jesusen jarduerak nahasirik utzi zuen Joan Bataiatzailea. Honek Mesias bat espero zuen, munduan bekatua desegingo zuena Jainkoaren epai zorrotza ezarriaz, eta ez Mesias bat, zauriak sendatzera eta sufrimendua arintzera emanik biziko zena. Makeronteko presondegitik mezu bat bidali dio Jesusi: «Zu al zara etortzekoa dena ala beste baten zain bizi behar dugu?»

domingo, 8 de diciembre de 2013

Evangelii gaudium. Una lectura Ebanjelioaren poza: Joxe Arregi

Poco latín necesitas para traducir el título de la reciente Exhortación del papa Francisco sobre la evangelización: “El gozo del Evangelio”. Y no es fácil decir más en menos: el Evangelio es gozo.

No dice que no pueda haber gozo sin Evangelio, sino que no puede haber Evangelio sin gozo.  No dice que quien cree en el Evangelio no vaya a conocer la tristeza, sino que quien anuncia el Evangelio ha de procurar aliviar la tristeza en sí mismo y en los demás. No dice que baste sentirse contento sin luchar contra todo lo injusto, sino que a toda lucha sin gozo le falta corazón.

viernes, 6 de diciembre de 2013

Un galego ahonda en nuestra memoria Galiziar batek gogorarazten dizkigu gure oroitzapenak

Martin Orbe escribe el prólogo del libro: Consejos de guerra contra el Clero vasco. La Iglesia vasca vencida, donde recuerda sus experiencias en el Zeanuri de la posguerra. Aquí traemos una amplia selección, en castellano y en euskera, de dicha introducción. El que desee leer el texto completo puede acudir al libro. Eskerrik asko Martin zure ekarpenagaitik!

miércoles, 4 de diciembre de 2013

Kalean da Arratiako KT 14. zenbakia

Kalean da Arratiako KT aldizkaritxoaren 14. zenbakia. Gai honeek landu dabez oraingoan KTko ume eta gurasoek: Jesusen lagunei lau elkarrizketa, Familiaren erronkak Los retos de la familia hitzaldiaren kronika, Arteako Gabon Jaiaren deialdia, convocatoria la Fiesta de Navidad de Arratia en Artea. Oraingoan Igorreko umeak landu dabe gehien bat baina danontzak irakurgarria izango dalakoan hona ale bat dohainik!

lunes, 2 de diciembre de 2013

Bide berriak korritu Recorrer caminos nuevos: Jose Antonio Pagola



           
27 edo 28 urte inguruan, profeta berezi eta bereizi bat agertu zen Jordango basamortuan; zirrara handia eragin zuen judu-herrian: lehen kristau-belaunaldientzat, Jesusi bidea prestatu zion gizona izan zen.

domingo, 1 de diciembre de 2013

Abenduko argiak: Abendua 2013



Jesus da argia. Abenduko argiak. Abendua 2013
Begiak argi, belarriak erne, bihotza zabal
behar ditugu noiznahi
gure beharrean inor balitz
berarekin gaitzan... 
(Joxan Artze, heriotzaren ataria dugu bizitza)