Concierto de Juanjo Elezkano, el sábado 20, 19:00, Parroqui ade Lemoa

sábado, 24 de enero de 2015

Argiaren Jaia 2015 herriz herri

Otsailaren 2a, Kandelario eguna izango da.  Eleizeak, Mariak eta Jose Jesus tenpluan Jaungoikoari eskeintzera joan izana ospatzen dau egun honetan.
Kandelario jaia errespetaturik, urtarril eta  otsaileko parrokia bakoitzeko familiako mezan ARGIAREN JAIA ospatuko dogu aurten be.

Egun honetarako deialdia egin gura deutsuegu ume txikitxoak dozuezan guraso guztiei.
Artea urtarrilaren 18an
Zeanurin eta Areatzan urtarrilaren  25an.
Igorren urtarrilaren 24an, zapatuz.

Animatu eta etorri zaitez!
Katekesiko umeak eta euren guraso eta aitita-amamak, bateatu barriak eta euren familiak, danok zagoze gonbidatuta.
Elizkizun horretan bateo eguneko agintzariak barriztatuko ditugu eta Jainkoaren bedeinkapena eskatu umearentzat eta zuontzat. Eskerrak emoteko egun aproposa izango da. Eta alkarregaz egon eta agurtzeko aukera ederra.
Egun horretan ekarri mesedez ume bakoitzeko kandela bana. Bateo egunekoa bada ondo, bestela beste edozein kandela. Jai gozo eta alaia igaroko dogu.

El día 2 de febrero es el día de la Candelaria. La Iglesia recuerda cómo José y María presentaron a Jesús en el templo. 

Durante los meses de enero y febrero vamos a celebrar la FIESTA DE LA LUZ en las misas de familia de las diferentes parroquias.
Os invitamos a esa celebración a todos los padres/madres que tenéis criaturas pequeñas.
Artea  18 de enero.
  Areatza y Zeanuri 25 de enero.
  Igorre, sábado 24 de enero.
Animáos y venid!
Acudid niños, padres y abuelos de la catequesis y los bautizados y sus familias.
En dicha celebración renovaremos las promesas del bautismo y pediremos la bendición de Dios para los niños. Será un día de acción de gracias y una oportunidad para volver a saludarnos.
Acudid es día con una vela por cada niño, si puede ser la del bautismo mejor, y si no cualquier otra valdrá. Celebraremos una fiesta alegre y entrañable.




Argiaren Jaia!


Gure herrian:

Neguaren ilunetan argiari kanta egiten deutsagu. Jesus da gure argia!
Hemengo kantu hau Kandelario egunekoa dugu. Herriko umetxoek, neska-mutil koxkorrek, kantatzen zuten mezaren ostean.
Bedeinkatuberri zeuden kandelatxoetako suak piztu eta etxerik etxe joaten ziren zerbait eskatuaz eurentzako.
Aukeratu dugun eredua Bizkaikoa da, Gernikaldekoa. Oraindik ere bizirik dirau toki batzuetan. Kopla bakarra erabiltzea zen ohitura, baina guk hemen era honetako abestien bilduma bat jarri dugu.


1.
Kandelarioz euria
laster da udabarria,
Kandelarioz aterri
negua dator atzeti.

2.
Kandelario lario
hatxari ura dario,
errotari uruna
hauxe da guk behar doguna.

3.
Kandelarioz eguzki
negua dago aurreti,
Kandelarioz edurra
joan da neguaren bildurra.




Txikitxoak kolorez jantzi irudiak!



Gehiago jakiteko eta kanta ikasteko: http://youtu.be/2V-lXbB997o


Ebanjelioan:


Zelan deitzen da gizon hau, Jesus umea altzoan daukana? ………………

Non egoan gizon hau? ……………………..

Zer esan eban Jesus ezagutu ebanean? (Osatu esaldia ebanjelioan begiratu eta gero)

Ikusi dabe nire begiok Zugandiko salbamena,
herri guztien aurrean Zuk aurkeztua:
nazinoak argitzeko ………

Laguntza: Lukas 2,22-35

 
Publicar un comentario