Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

jueves, 9 de enero de 2014

Bediako Epifania: herri osoa frontoian!

Bediako frontoia 2014
 
Arrakastasua eta beroa aurten be Bediako Epifania. Magoak frontoira sartzean Belen herria ikusten dabe jaiotza bizi baten irudiz. Hango barri gehiago jakiteko, antolatzailetariko bat  dan Igonegaz egin dogu berba:


-Zenbat lagunek hartzen dau parte jaiotza bizi honetan?
-Nik uste dot antzezpenean, agirian eta barruan, 60 bat lagun ibiliko garala: 3 errege, errege bakotxak 3 paje eta traktoristea, frontoian beste 25 inguru eta atzeko aldean dabizanak kontauta.
 
-Hainbat lagun koordinatzeak behar asko eroango dau, ezta?
-Ekitaldia ordubetean bentilauta dago, baina prestetan hilabete aurretik hasten gara. Frontoiko montajea aste bi lehenago hasten da eta azkenengo egunak dira beteenak.
 
-Egia da 500 ikusle baino gehiago bertaratzen dala gau horretan? Kontuan eukirik Bediako biztanleak...
-Ez dogu inoz kalkulorik egin zenbat jente joaten dan, baina aurten be eskandalua egon da. Frontoiak 250 pertsonako aforoa daukala kontuan hartuta, doblea bai nik uste dot. Jarlekuak beterik egoten dira, ume piloa lurreak esarten dira, kojinetan hiru iladatan, eta jarlekuen ganeko pasilluan be jente asko egoten da.
 
-Txokolatea be ekarten ei dabe Magoek ezta?
-60 litro txokolate, 300 txibizkeria-pakete erregeek umeei emoteko…
 
-Noiz hasi zan ohitura hau Bedian?
-Lehenengoz noz egin zan zehatz ez dakigu, baina 30 urte gitxienez bada egiten dana. Lehenengotan erregeek herri osoan joaten ziran, zaldian edo traktorean. Gero frontoian umeak hartzeko tronoak ipinten ziran. Apurka-apurka frontoikoa hazten eta handitzen joan da, eta aldi berean ibilaldia laburtzen. Kaminotik ibilteko traba handiak dagoz gaur egun.
 
-Jaiotza biziduna agertzea fronotian, amama batek lobatxuari haren barri emotea, herri askotan holakorik ez da ikusten ezta?
-Gure antzezpenean erregeak beren kontestuan ipinten dira, Jesusen jaiotza kontetan da eta erregeak zelan Joan ziran ume jaiobarria gurtzera. Katekesi txiki bat da.
 
Katekesi txiki bat ez, katekesi handi eder handi bat baino. Zorionak guztioi eta ea Magoak ondo portatzen diren urte guztian zehar!

No hay comentarios: