Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

sábado, 17 de mayo de 2014

Artea aukeratu dau ETBk mezea emoteko

Arteako parrokia aukeratu dau Euskal Telebistak hiru meza grabatu eta emoteko. Maiatzaren 17an, 24an eta 31an grabatuko dira, zapatu iluntzean, arrastiko 7etan, hurrengo domekatan emon ahal izateko.

Atzo alkartu ziran ETBko mezaren arduradunak Bizkaian Arteako parrokiko liturgiako boluntarioekaz parrokia ezagutu eta herriaren eta elizaren ganeko informazio batzeko.

Azken urteotan sarritan etorri da ETB Arratiara bertoko mezak grabetako. Ez da denporaurte asko Zeanuri, Igorre eta Arantzazutik meza hau emon dala.

Grabazio honek zerbitzu baten moduan ulertu behar dira, etxetik mezea ikusten daben guztientzat laguntza legez.

Grabazioak direla-eta, hurrengo domeketako mezak (maiatzaren 18a eta 25a eta ekainaren lehenekoa) zapatuetara aurreratuko dira. Grabazioa arratiko 7etan hasiko da, baina jendeari hamar minutu lehenago etortzea eskatzen jako.


No hay comentarios: