Domekan Familia Ospakizuna

domingo, 13 de abril de 2014

Aste Santua Zeanurin

Erramu Domekako bedeinkazioa eta prozesioa, Zeanuriko Andra Marin, apirilaren 13an, goizeko 11.30etan.






Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 21, 1-11)



            Jerusalemera hurreratu ziranean, Oliamendi ondoko Betfage herritxora heldurik, ikasle bi bialdu zituan Jesusek, esanez: «Zoaze aurreko herritxo horretara; bat-batean asteme bat aurkituko dozue lotuta, eta astakume bat haregaz; askatu eta ekarri niri. Eta inork ezer esaten badeutsue, erantzun: "Jaunak behar ditu, baina bat-batean bihurtuko ditu"».

            Hori jazo zan Jainkoak profetearen bidez esana bete zedin:

«Esan Sion uriari:

"Hara, bajatortsu zeure erregea,

apal eta asteme baten gainean,

zamari baten umearen gainean"».


            Joan ziran, bada, ikasleak eta Jesusek agindu lez egin eben; ekarri ebezan astoa eta astakumea, eta euren jantziak bizkarrean ezarri eutseezan, eta Jesus gainean jesarri zan. Jente askok bere jantziak zabaldu eutsozan bidean; beste batzuek, barriz, zuhaitzei adarrak moztu eta bidean zabaltzen ebezan. Aurretik eta ondotik joian jenteak honan inoen oihuka:

«Hosanna Daviden Semeari!

Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!

Hosanna Goi-goikoari!» 
            
Jesus Jerusalemen sartu zanean, uri osoak, harriturik, itauntzen eban: «Nor dogu Hau?» Jenteak erantzuten eban: «Hau Jesus profeta da, Galileako Nazaretekoa».

No hay comentarios: