Espiritu Santua Mendekoste Jaia

viernes, 9 de septiembre de 2016

Cuando oréis, decid: “Padre nuestro…” John Dominic Crossan



Jaunaren otoitza dugu kristautasunaren otoitzik bikainena: Gure Aita… Aldi berean otoitzik arraroena ere bai. Kristau guztiek otoitz hau egiten dute, baina Kristo aipatu gabe. Eliza guztietan otoitz hau egiten da, baina eliza aipatu ere ez da egiten. Igandero abesten dugu, baina igandea aipatu ere ez da egiten. “Jaunaren otoitza” deritzagu, baina “Jaunik” aipatu ere ez du egiten.

         Batzuk erantzungo dute esanik judegu baten otoitz dela, otoitz judegu bat, horregatik ez dakarrela ezer apartekorik kristaua dela esateko. Baina egia esan, aipatu ere ez ditu aipatzen elkartasuna, legea, Tenplua edo Tora…

         Liburu honen hipotesia hauxe da: judaismoaren sakon-sakonenetik sortzen den otoitza dela, kristautasunaren ezpainetan loratua eta lurreko gizateria osoari zuzendutako esperantzazko kanta eta aldarrikapen erradikala.

         Esperantza, iraultza eta himnoa. Hiru hirurak uztartzen dira, Crossanek era atsegin bezain erakargarriaz aurkezten digun otoitz honetan.      
  

         Gure Aitari buruzko liburu asko dago. Gogoan ditut aspaldiko Leonardo Boffek idatzi zuen Gure aita. Oso-osoko askapenaren otoitza, edota Jose Antonio Pagolaren Gure aita. Jesusen espirituaz otoitz egin zoragarria, euskeraz ere badagoena. Irakurleak izango ditu bere gustukoenak. Zergatik irakurri ba liburu hau?

         Liburu atsegina da. Kapitulu baten hasieran, anekdota edo historia baten bitartez, sarrera historikoa egiten digu. Batzutan ez dakigu ziur zertara datorren, baina azkenena, kapituluan oso argigarria bilakatzen da. 

         Historian eta biblian oinarri sendoa dauka. Idazleak ahalegin handia egin du Jesus bere testu inguru judeguan jartzeko, bere gizartean eta historian. Honetan aditua dugu idazlea, bibliografia aberats eta oparoaren egilea. Bigarrenez, kristautasunean loratuz mezu hori, kristautasunari esker heldu da guregana iritsi ere. Hirugarren eta azkenik, mundu osoari eskainitako otoitza, himnoa.

         Idazleak hitz giltzarriak aukeratu ditu: aita, izena, erregetza, nahia, ogia, zorra eta tentaldia. Hitz edo berba bakoitza kristau biblian non eta zein testuingurutan agertzen den ikertu du, behin eta berriz. Ondoren, hitz bakoitza bibliaren tradizioan zehar bere konkordantziekin lotu du. Azkenean liburu hau agertu da, Jaunaren otoitzaren gaineko gogoeta biblikoa.

         Baina ez hori bakarrik. Idazlea ez dago lehenari begira bakarrik edo bertan geldirik. Gaur egungo gizartearekin, gizateriaren kontzientziarekin elkarrizketa ahalegin serio bat dagi.  Gaurkotasunik ez zaio falta. Elkarrizketa ekumenikoa dela-eta, otoitz honi otoitzik bikainena deitu arren, ez dio derrigortu nahi beste erlijioei. Bera itauna edo kezka bada, ostera, beste erlijioen otoitzik bikainena ea mundu osoari, lur osoari dei egiteko gurarik duen.

         Birritan irakurri dut liburua osorik. Urte beteko tartea utzi dut irakurketa bien artean. Lehen irakurraldian txundituta utzi ninduen liburuak. Bigarrenean gusturago irakurri dut. Zortzi kapitulu ditu. Lehena sarrera gisa: Honela egin otoitz. Beste zazpiak, bakoitza hitz giltzarri bati eskainia. Kapitulu bakoitza harribitxi bat. Kapitulu batek badauka erakargarritasun nahiko aparte irakurtzeko. Denak elkarri josita, koilare zoragarria osatzen dute. 

         Anima zaitez irakurle, ez zara damutuko!

Jose Mari Kortazar in hemen 42 (2014) 82-84. or.


Cuando oréis, decid: “Padre nuestro…”  John Dominic Crossan. Sal Terrae, Santander 2011, 221 or.
 

No hay comentarios: