Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

miércoles, 13 de septiembre de 2023

Kurutze Santuaren Goralpena



 Irailak 14



Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para a fiesta.
Irakurgaiak euskeraz. 



SARRERAKO OHARKIZUNA
Senideok, Eleizeak, gaur, Santa Kurutz Egunaren jaia ospatzen dau.                 Kristoren Kurutzean dago gure salbamena, gure bizia eta gure biztuerea: hantxe askatu eta salbau ginduzalako Kristok.
Eukaristia honetan, agertu deiogun geure esker ona, hainbesteko maitasuna agertu deuskun Kristo Jaunari.
Hasi dagigun Eukaristia abestuz
 " Bihotz batez "
 DAMU-OTOITZA
Senideok, benetako damutasunez, eskatu dagigun gure hutsegite eta pekatu guztien parkamena.
-         Jesús Jauna, mundua epaitzera barik, salbatzera bialdua. ERRUKI, JAUNA.
-         Jesús Jauna, guztiak Zeugana bihurtzea eta salbatzea nahi dozuna. K. E.
-         Jesús Jauna, gu salbatzeko kurutzean hil zinana.ERRUKI, IAÜNA.
HITZAREN LITURGIA
Zenb 21,4-9
Moisesek, Jaungoikoaren aginduz, zaurituak osatzeko, eskuetan jazotzen dauan brontzezko sugea, salbamena eskeiniko deuskun kurutzearen irudi da
Erantzun salmoa - 77. Salmoa
Salmisteak, Jainkoak dakarskun salbamena gogoratzen dau. Goratu ta eskertu dagigun guk ere Kurutz hiltzatuan aurkitzen dogun Jainko salbatzailea.
"Jauna zure maitasuna abestuko dot... "  
Flp 2,6-11
Jaungoikoaren Semea gizakien mailara jatsi da. Pekatari lez, kurutzean hiltzeraino heldu da bere apaltasuna. Horregaitik, Jaungoiko Aitak goratu egin dau, gauza guztien gainetikj arriaz.



Jn 3,13-17
Kristoren Kurutzea munduko miseria eta ezbehar guztien gainean zutunik dago. Kurutzea da gure itxaropena eta gure garaipena.
Pozez beterik, "aleluia" abestu dagigun.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, jaso dagiguzan gure begi-bihotzak kurutzean eskegita dagoan Kristogana, eta eskatu deiogun laguntza gure beharrizanetarako:
-         Elizearen alde: Jesukristoren kurutzeak fedea sendotu deiola, itxaropena
bizkortu eta maitasuna indarbarritu. Eskatu deiogun Jaunari
-         Munduko herri guztien alde eta batez ere Euskalerriaren alde: izan dagiela
lehenbaitlehen Kristoren Kurutzetik sortzen dan bakea. Eskatu deiogun J.
-         Sufritzen dagozan guztien alde: geisoak, kartzelatuak, bahituak, bakarrik bizi
diranak, etxekoen bat galdu dabenak... Kristoren Kurutzean aurkitu
dagiezala aurrera jarraitzeko adorea eta poza. Eskatu deiogun Jaunari
-         Hemen alkartuta gagozanon alde, gure famili eta adiskideen alde, eukaristiaren
indarrak alkarren zerbitzurako adoretu gaizan. Eskatu deiogun Jaunari
Entzun, Aita ona, gure eskariak eta emon egiguzu fedez eskatu deutsuguna. Gugatik kurutzean hil zan Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN AGURRA
Jesusen Kurutzearen goralpena ospatu dogu Eukaristia honetan. Jesusek agertu deuskun maitasunak eroan gagizala geu ere gure bizitzak besteen zerbitzuean jartera.
"Zu zara gura poza, Kurutz Salbatzailea"




 
KURUTZE SANTUAREN GORALPENA lrailak 14


SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok, Eleizeak, gaur, Santa Kurutz Egunaren jaia ospatzen dau.
Kristoren Kurutzean dago gure salbamena, gure bizia eta gure biztuerea: hantxe askatu eta salbau ginduzalako Kristok.
Eukaristia honetan, agertu deiogun geure esker ona, hainbesteko maitasuna agertu deuskun Kristo Jaunari.

Jesús nos invita una vez más a sentarnos a su alrededor a cuantos le seguimos cada día; pero hoy especialmente nos invita a que lo hagamos con esa compañera de camino que llevamos cada uno a cuestas: nuestra cruz y la suya.

Hasi dagigun Eukaristia abestuz

" Bihotz batez” .



DAMU-OTOITZA

Senideok, benetako damutasunez, eskatu dagigun gure hutsegite eta pekatu guztien parkamena

  • Jesus Jauna, mundua epaitzera barik, salbatzera bialdua. ERRUKI, JAUNA.
  • Tú, que nos mostraste que es posible cargar con la cruz de cada día. K. E.
  • Jesus Jauna, gu salbatzeko kurutzean hil zinana.ERRUKI, JAUNA

HITZAREN LITURGIA

Zenb 21, 4-9

Moisesek, Jaungoikoaren aginduz, zaurituak osatzeko, eskuetan jazotzen dauan brontzezko sugea, salbamena eskeiniko deuskun kurutzearen irudi da.
En mitad del desierto, los israelitas, pasándolo mal, necesitan recordar quién era el que había prometido salvarles.  Moisés les ayudó como vamos a escuchar.

Erantzun salmoa -77. Salmoa

Salmisteak, Jainkoak dakarskun salbamena gogoratzen dau. Goratu ta eskertu dagigun guk ere Kurutz hiltzatuan aurkitzen dogun Jainko salbatzailea.
Cantamos las maravillas que realizó el Señor.

"Jauna zure maitasuna abestuko dot.

Flp 2,6-11

Jaungoikoaren Semea gizakien mailara jatsi da. Pekatari lez, kurutzean hiltzeraino heldu da bere apaltasuna. Horregaitik, Jaungoiko Aitak goratu egin dau, gauza guztien gainetikj arriaz.
El himno de Filipenses es toda una declaración de principios para los que reconocemos a Jesús como el Señor, el que vino a salvarnos, y el modo que eligió Dios para hacerlo: abajarse, hacerse uno como nosotros.

Jn 3,13-17

Kristoren Kurutzea munduko miseria eta ezbehar guztien gainean zutunik dago. Kurutzea da gure itxaropena eta gure garaipena.
Jesús, en su encuentro con Nicodemo remite todo al elemento central: el amor. Amar a veces implica cargar con la cruz, a quien ama a veces lo crucifican.

Pozez beterik, "aleluia" abestu dagigun.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Senideok, jaso dagiguzan gure begi-bihotzak kurutzean eskegita dagoan Kristogana, eskatu deiogun laguntza gure beharrizanetarako:

  • Elizearen alde: Jesukristoren kurutzeak fedea sendotu deiola, itxaropena bizkortu eta maitasuna indarbarritu. Eskatu deiogun Jaunari
  • Por nuestra comunidad cristiana, para que sepamos compartir nuestras alegrías, sufrimientos y cruces para que así nos sean más llevaderas. Eskatu deiogun Jaunari
  • Por cuantos sufren el peso de la cruz en sus vidas: los enfermos, los marginados, los  
maltratados, los que pagan los errores del pasado. Que encuentren sentido a sus cruces y su sufrimiento se transforme en camino de liberación. Eskatu deiogun Jaunari
  • Hemen alkartuta gagozanon alde, gure famili eta adiskideen alde, eukaristiaren indarrak alkarren zerbitzurako adoretu gaizan. Eskatu deiogun Jaunari

Entzun, Aita ona, gure eskariak eta emoiguzu fedez eskatu deutsuguna. Gugatik kurutzean hil zan Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

AZKEN AGURRA

Jesusen Kurutzearen goralpena ospatu dogu Eukaristia honetan. Jesusek agertu deuskun maitasunak eroan gagizala geu ere gure bizitzak besteen zerbitzuan jartera.
Cristo pasó por la tierra amando, repartiendo consuelo, alegría, ternura y compasión a su alrededor. Que los que nos hemos reunido en esta eucaristía sigamos los mismos pasos que Jesús. Para ello recibamos la bendición de Dios.

"Zu zara gure poza, Kurutz Salbatzailea”







KURUTZE-SANTUAREN GORALPENA


IRAKURGAIA      Zenb  21, 4-9

Egun hareetan, Hor-menditik Itsas-Gorri aldera abiau ziran ebertarrak, Edongo lurraldea inguratuz. Bideaz aspertuta, Jainkoaren eta Moisesen aurka marmarrean hasi ziran: «Zertarako atara gozuz Ejiptotik, basamortuan hilteko? Ez dago ez ogirik, ez urik; eta aspertuta gagoz janari txar honegaz».
Orduan Jaunak suge edendunak bialdu eutsozan herriari; honeek haginka egiten eutsen, eta israeldar asko hil ziran. Herria Moisesegana joan zan, eta esan eutson: «Pekatu egin dogu, Jaunaren eta zure kontra marmar egíñez. Eskatuiozu Jaunari kendu dagizala sugeak gugandik».
Egin eban otoitz Moisesek herriaren alde, eta Jaunak esan eutson: «Egizu suge bat, eta ipini haga baten musturrean. Sugeak haginka egindako guztiak, hari begituten badeutse, osatuko dira». Egin eban Moisesek brontzezko suge bat, eta hagearen musturrean ipini eban. Sugeren batek iñori haginka egiten eutsonean, brontzezko sugeari begituten eutson, eta osatu egiten zan.

erantzun-salmoa         Sal 77, 1-2. 34-35. 36-37.38

Ez ahaztu Jainkoak egiñak.
Entzun irakaskizun hau, ene herria,
nire ahoko berbetara makurtu belarría.
Esaera zaharretan zabalduko dot ahoa,
atarako dodaz aintziñako ezkutuak.  

Hilten zituanean hasten ziran Haren bila,
barriro Jainkoaren bila.
Gogoan eben Jainkoa harkaitz ebena,
eta Jainko Goi-goikoa euren askatzailea.  

Baiña ahoz zuritzen eben,
ta mihinez guzurra esaten eutsoen.
Bihotzez ez ziran zuzen Harekin,
ez ziran leial Haren Itunarekin.  

Harek, halan ere, errukituz, errua parkatzen eutsen,
eta ez ebazan hondatzen;
hasarreari askotan eusten eutsan,
bere sumina ez eutsen isuri osoan



 
Flp 2, 6-11

San Paulo Apostoluak Filipotarrei
Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera bereko izanarren,
ez eutson gogor eutsi Jainkoagaz bardin izateari;
bestelan baino: bereaz ustu egin zan,
 morroi-izaerea hartuz,
eta beste edozein lez agertuz.
Eta gizon lez agerturik,
apaldu egin eban bere burua,
menpeko eginez heriotzaraiño,
kurutzeko heriotzaraiño.
Horregaitik, Jainkoak goratu egin eban,
eta izen guztien gaineko izena emon eutson,
Jesusen izenera belaun guztiak makurtu daitezan,
zeruan, lurrean eta lurpean,
eta mihin guztiak autortu dagien;
«Jesukristo Jauna da», Aita Jainkoaren aintzarako.

Jn 3, 13-17

ebanjelioa

  Aleluia.
    Gorespen Zuri, Kristo, bedeinkatua Zu,
zeure Kurutzeaz salbau dozu mundua. 


Jaso-beharra da Gizonaren Semea.

  Jesukristoren Ebanjelioa  San Joanen liburutik
Aldi haretan, Jesusek esan eutson Nikodemori:
 «Iñok ez dau zerura igon,
zerutík jatsi zanak baiño: Gizonaren Semeak.
 Moisesek basamortuan sugea jaso eban lez,
holantxe jaso-beharra da Gizonaren Semea;
sinisten deutsan guztiak betiko bizia izan dagian.
Hain maite izan dau Jaungoikoak mundua:
bere Seme bakarra emon deutso;
Honi sinisten deutsonik iñor galdu ez daiten,
betiko bizia izan dagian baiño.
Jaungoikoak ez dau  bere Semea
mundua galtzeko bialdu,
Haren bitartez mundua salbau daiten baino».


No hay comentarios: