Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

miércoles, 22 de octubre de 2014

Arteako familiak begiak erne!

Hasi dira aurten ere Familia Ospakizunak Arteako parrokian. Familia batzuk huts egin arren, taldetxo bat alkartu zan fedea ospatzeko. Aurtengo lemari jarraituz, Idoia eta Jonen irudiaren laguntzaz, arreta berezia egin eutsen begiei.

Udako oporrak arren, ume eta gurasok polito kantatu ebezen ihazko kantak. Aurtengoa, barria, ziurtasuna ipinteko mobiletik mikrofonora, eta mikrofonotik elizara, bertan egozen danak ipini ebezen kantetan Gure begiak, aurtengo kanta.



Mezatan Bartimeo, Jerikoko itsuaren istorioa be ezagutu eben. Ipuin baten moduan. Baina esangura handia eukan: Jesusek gure begiak zabaltzen deuskuz ingurukoa be ikusi daigun, ona eskertuz eta injustziaren aurka ekinaz.

Ospakizunaren oroigarri ume bakoitzak  Idoia eta Jonen posterra jaso eban, Gure begiak kantaren letra eta guztiz. Familiei etxean egiteko otoitz triptikoa emon jakon.

Hurrengo hitzordua San Martin ermitean jarri dabe. Hara joango dira familiak jai hori ospatzera.



No hay comentarios: