Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

miércoles, 24 de diciembre de 2014

Aititamamak Belengo kumeari eragiten



Amama eta iloba Belengo Jesustxori bertsotan
Sehaska aurrean Gabonetan kantetako bertso sorta, Aita Martzelek egina eta eskeinia.
Doinua: Maritxu nora zoaz?


- Ondo etorri, Jesus,
zerutik lurrera
-Aitarengandik nator
zuok salbatzera.

-Zer Salbatzaile zara
jatsirik hain behera?
-Danean izan nahi dot
Nik zuon antzera.

 2

- Aitita-amamak gara
gaixo ta alargun
- Zuek danok eta Nik
zer antza daukagun!
- Zahartzaroan Zurekin
egin gara lagun
- Alkar behar dogu ta
alkar maite daigun.

 3

- Jesus, jaio zinan Zu
antxina Belenen
-Nunahi jaio nahi neuke
han izan zan lehenen.
- Graziz jaio zaitezan
prest gaukazuz hemen
- Poza dagon lekuan
 hantxe dago Belen.

4

- Hain haundi zareana
hain txiki egina!
- Gizon izatea da
nire atsegina.
- Hau, sinistu nahi eta
sinistu ezina!
- Bai, nire maitasunez
beteko bazina.

 5

- Zorionak bihotzez
Belengo Mutiko!
- Ez al nozue zuek
bakarrik itziko.
- Zeuk batu gaituzu ta
jarri Zeu erdiko
- Halan izan dedila
orain ta betiko.

 6

-Gurean deutsugu gaur
Jaiotza prestatu
- Zuen artean pozik
hartzen dot ostatu
- Jesus, senitarte hau
arren, bedeinkatu
- Bakez ta pozez danok
daigula ospatu.

7

- Zure zain egon gara
hainbeste denpora
- Aitak esanda nator
gaur zuen ondora.
- Inork hartu nahi ezta
herritik kanpora...
-Gaixo,zaharren artean
han nago gustora!

 8

- Zoriona itzita
zatoz arriskura
- Horra munduak Niri
zer deustan ardura!
- Lagunduko deutsugu
nahi dozun modura
- Sartu poza, negarra
dagoan lekura.

 9

- Lagun izan zenduzan
Jose ta Maria
- Eta aingerutxoak
talde kantaria.
- Bedeinkatu egizu
gaurko afaria
- Zeu zara behar dogun
gure pozkaria.

10

- Gure artean zara
gaur bizitzen jarri
- Hau bai dala guretzat
benetan pozgarri.
- Egizko zoriona
deuskuzu ekarri
- Zugaz sentitzen gara
geu be jaiobarri.

11

- Zeu jaio zarala-ta
saltoka gizonak
- Hara zenbat gaituan
maite Jesus onak!
- Jesusen izenean
danoi zorionak!
- Eta ondo ospatu
aurtengo Gabonak.

 12

- Aintza zeru goietan
Jainko haundiari!
- Txalopin txalo Jesus
jainko txikiari!
- Ospe ta gora Jose
eta Andra Mari!
- Agur ta zorionak
mundu guztiari!!!

A.Martzel
 

No hay comentarios: