Klikatu argazkian Clic en al foto

jueves, 31 de diciembre de 2015

miércoles, 30 de diciembre de 2015

Zeanuriko kanposantuan hartu dau atseden Jose Sagarna abade fusilatuak


Jose Sagarna Uriarte abadea frankistek fusilatu eben gerran. Atzo hartu eben lur Zeanuriko kanposantuan bere gorpuzkiak orain arte egoan kanposantutik ekarrita. Familia arteko ekitalde apala bezain sentibera izan da.

martes, 29 de diciembre de 2015

Gabon osteko II domekea II domingo después de Navidad

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.











Jesus berreskuratu Recuperar a Jesús: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Fededunok irudi asko eta askotarikoak izan ohi ditugu Jainkoaz. Haurtzarotik hartaz ikusmoldea eginez joan gara; horretan, batez ere, katekistei eta predikariei entzun izan dugunak baldintzatu gaitu, eta etxean eta ikastetxean irakatsi digutenak, edota ospakizun eta egintza erlijiosoetan bizi izan dugunak.

lunes, 28 de diciembre de 2015

Urte berriko galderak Preguntas de año nuevo: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

«Urte berri bat» hasi dugu gaur. Zer izango ote da?, zer espero dut nik urte berri honetan?, zer opa dut egiaz?, zeren premia dut?, zertan emango dut neure astirik preziatuena eta garrantzizkoena?, zer izango litzateke niretzat gauza benetan berri eta on bat, gaur hasi dugu urte honetan?

domingo, 27 de diciembre de 2015

Maribel Egiluz gure artean

Maribel, ezkerretik bigarrena
Ez da lehen aldia Maribel Egiluz mixiolari igorreztarra gure blogean agertzen dana. Lehengo bisitaldian be luze egin genduan berba beragaz Kongoko egoeraz. Aurtengo gabonetan be gure artean izan dogu.

sábado, 26 de diciembre de 2015

Familia Santua C urtea


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.

Zer familia? ¿Qué familia? Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain 

Kristau-familiaren eguna da gaur. Duela gutxi eraturiko jaia da, kristauek ospa dezaten eta sakondu, Jesusen espirituaren arabera hartu eta bizi duten familia-egitasmoa izan daitekeena.

Ez da aski familiaren balioa modu abstraktuan defenditzea. Ez da aski, orobat, familia tradizionalaz dugun ikusmoldea idealizatzea, Nazareteko familiaren ereduaren araberakoa izango bailitzan. Jesusi jarraitzeak batzuetan eska lezake zalantzan jartzea eta eraldatzea geure baitan oso errotuak ditugun familiari buruzko eskemak eta ohiturak.

jueves, 24 de diciembre de 2015

miércoles, 23 de diciembre de 2015

Zeanurin Gabon Jaia 2015: 289 argazki



Poztasun kolorez eta alkartasun kiloz bete da Zeanuriko herria, gaur abenduaren 19an, zapatu arrastiz.
Gabon ibilaldia ospatu da bertan San Isidrotik parrokira. Arratia osotik etorritako 400 lagun inguruk hartu dabe parte Arratiako KT gabon jaialdian.

lunes, 21 de diciembre de 2015

Gabonen nostalgia Nostalgia de la Navidad: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
 
Nostalgiaz beteak diren jaiak dira Eguberriak. Bakea abestu ohi da, baina ez dakigu nola eraiki. Zorionak opa izaten dizkiogu elkarri, baina gero eta zailagoa dirudi zoriontsu izatea. Opariak erregalatzen dizkiogu batak besteari, baina txera eta afektua dira behar ditugunak. Jainko haurrari abesten diogu, baina gure bihotzean itzaltzen ari da fedea. Bizitza ez da nahi izango genukeena, baina ez dakigu nola hobetu.

sábado, 19 de diciembre de 2015

viernes, 18 de diciembre de 2015

jueves, 17 de diciembre de 2015

Eguenean zabaldu da Igorreko Tonbola solidarioa



1000 sari banatuko ditu tonbola solidarioak Igorren. 
Una tómbola con sabor solidario. En Igorre, a partir del jueves.

miércoles, 16 de diciembre de 2015

Zuzen jokatu egunero: praktikatu justizia Caritas Arratiaren kanpaina asteburu honetan

Orain dela aste batzuk, Caritasen bitartez kristau komunitatearen bide-laguntza jasotzen duen pertsona baten testigantza entzun nuen. Zera esan zigun: “nire bizitza osoa aldatu eta okerrera egin duen garai honetan, ziurtzat jo dezakedan gauza bakarra zeuek zarete, badakidalako hor zaudetela, beti zaudetela hor”.

martes, 15 de diciembre de 2015

Abenduan be ospatu parkamena

Abenduko parkamen ospakizunak. Non eta noiz. Celebraciones del perdón en adviento. Calendario

Lemoan be abian AJT eta Arratiako Altxorra!

Domekan Lemoan Familia mezea izan genduan, aurtengo lasterketaren etapa barri bat,
batzuk mailotakaz, beste batzuk aurreko gurpilagaz, besteak euren otoitzakaz, bakoitzak bere erritmora eta bere estiloagaz... baina guztiok aurrera!!!

Abenduko 4. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.

lunes, 14 de diciembre de 2015

Mariaren ezaugarriak Rasgos de María: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Mariak Elisabeti egin dion bisita dela medio, Bataiatzailea eta Jesus, jaio aurretik beretik, harremanetan ageri dira Lukasen ebanjelioan. Pasadizoa giro oso berezian dator bildua. Biak, Maria eta Elisabet, ama izango dira. Biek jaso dute deia Jainkoaren egitasmoan lankide izateko. Tartean ez da gizonezkorik. Zakarias mutu gelditu da. Jose modu harrigarrian absente da. Andre biek bete dute eszena guztia.

domingo, 13 de diciembre de 2015

El jubileo de la misericordia: Joxe Arregi

El pasado día 8, fiesta de la Inmaculada Concepción, inauguró el papa Francisco el año jubilar abriendo las puertas de San Juan de Letrán, la catedral del papa en cuanto obispo de Roma. Lo ha llamado ‘el jubileo de la misericordia’, y la Bula en la que lo convoca lo titula El rostro de la misericordia, refiriéndose a Jesús de Nazaret.

viernes, 11 de diciembre de 2015

Bakearen alde batera kristauak eta musulmanak

Alkarte erlijioso desbardinetako arduradunek deitu daben bilkura isila datorren zapatuz, abenduak 12, ospatuko da, eguerdiko 12:00etan, Bilboko Plaza Barriaren erdian. Hamar minutuko iraupena izango dau.
La concentración silenciosa a la que llaman los distintos responsables de las comunidades religiosas se realizará este sábado, día 12, a las 12 h. en el centro de la Plaza Nueva de Bilbao. El encuentro, durará diez minutos.

jueves, 10 de diciembre de 2015

Arratiako Altxorra El tesoro de Arratia se descubre en Areatza

Se ve que el juego didáctico, mitad oca, mitad trivial, no termina todavia su recorrido. Aquí vemos que llega hasta Areatza. ¡Pero si no es la parroquia! Pregunta de trivial: ¿en qué Iglesia se repartió este juego?

miércoles, 9 de diciembre de 2015

Bolivia, capital: Arantzazu

Foto archivo 2014


La anteiglesia de Arantzazu, localidad del valle de Arratia, se convirtió el pasado domingo, durante unas horas, en la capital virtual de los bolivianos residentes en este valle y sus familiares y amigos.

martes, 8 de diciembre de 2015

Abenduko 3. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.

lunes, 7 de diciembre de 2015

Ez duenarekin banatu Repartir con el que no tiene: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Joan Bataiatzaileak basamortutik oihu egindako hitzak bihotza ukitu zion jendeari. Bihotz-berritzeko eta Jainkoari leialago izateko haren deiak askori eginarazi zion galdera: Zer egin behar dugu? Gizakiaren baitan beti harrotzen den galdera da hori, errotiko dei bat entzun eta geure erantzuna nola zehaztu ez dakigunean.

domingo, 6 de diciembre de 2015

Gerrarik EZ!

Siriako errefuxiatuak "Gure Aita" arameoeraz kantetan. Hunkigarria! Gerrarik ez, ez Parisen ez Sirian.

Adviento "en salida"

Un Iglesia "en salida" se va preparando con un adviento "en salida". Arratiako Eliza: ebanjelioaren ikasle misiolaria (Ebanjelioaren Poza 120).

No esperamos inactivos la venida del Señor, preparamos desde el primer domingo el camino.

La Iglesia de Arratia ha reflexionado y escogido CUATRO caminos, cuatro prioridades en "su salida": voluntarios, chavales y jóvenes, familias y pobres.

Los domingos de adviento, fijamos nuestra atención en dichas prioridades y oramos por ellas.


sábado, 5 de diciembre de 2015

El Papa: que cada parroquia sea misionera. Parrokia bakoitza misiolaria izan behar da



Parrokia bakotxak berea bihurtu behar dau estilo misioneroa, “Espiritu Santuak dizipulu egingo ditu kristinau errutinarioak, misiolari egingo ditu dizipulu desilusionatuak, euren bildur eta itxikerietatik atereaz eta lau haizetara bialduz, munduko azken baztarreraino”. Holantxe berba egin eban Frantzisko aita santuak misino-lurretako agintaritza daukan Vatikanoko sailari –Propaganda Fide edo Herrien Ebanjelizazinorako Kongregazinoa– osoko batzarrean emon eutson audientzian. Frantziskok nabarmendu eban misinoa “indar bat dala kapaz dana, herrien eta kulturen bizitza eraldatu baino lehen, Eleizea bera barrutik eraldatzeko”, irakurten dogu La Stampan.

viernes, 4 de diciembre de 2015

Durangoko Azokan be egongo da Arratiako Altxorra

Durangoko Azokan be aurkitu daikezu Arratiako Altxorra. Itaundu Labayru Fundazioaren mahaian.

Meza boliviarra Arantzazun

Arratian bizi diran boliviatarrak euren eguna ospatuko dabe Arantzazuko San Pedro Eleizean Cotocako Amaren jaia berton gogoratuz.Aurten domekaz izango da mezea, goizeko 10:30etan.

miércoles, 2 de diciembre de 2015

martes, 1 de diciembre de 2015

lunes, 30 de noviembre de 2015

Basamortua ingurumen En el marco del desierto: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Lukasek ardura berezia agertu du une hartan botere politikoa eta erlijiosoa kontrolatzen duten pertsonen izenak zehatz emateko. Bere esku dute haiek guztia planifikatzea eta gidatzea. Alabaina, Jesu Kristoren gertaera erabakitzailea haien eraginaren eta boterearen eremuz kanpo prestatu eta gauzatu da, haiek ezer jakin eta erabaki gabe.

domingo, 29 de noviembre de 2015

La cantera de Zulaibar

El único centro de Formación Profesional del valle de Arratia comenzó a formar futuros trabajadores hace 60 años, un punto de inflexión fundamental para el desarrollo de la zona, escribe Ander Goyoaga en DEIA.

sábado, 28 de noviembre de 2015

Emigrantes y refugiados

Etorkinak Maspolamasen
01. RESPETO Y ACOGIDA AL EXTRANJERO

Yo no sé si entre los miles de refugiados que “deambulan” por Europa o naufragan en el Mediterráneo, se podrá “colar” o no algún yihadista. Pero solamente el hecho de pensar que pueda ser así y decirlo, indica que hay mentes de escasa sensibilidad, de muy bajo nivel humanista y no mucho tono cristiano.

jueves, 26 de noviembre de 2015

Zeanurin be aurkitu dabe Arratiako altxorra

Harrigarria! Artean eta Bedian agertu ostean, Zeanurin be aurkitu dabe Arratiako altxorra!
Sari moduan jaso eben karerraen bigarren etapa burutu ostean Arratia Jesus Team kideak. Hurrengo etapa abenduaren 19an korrituko ei da eta mendi etapa izango ete da.

martes, 24 de noviembre de 2015

Heldu da Bediara Arratiako Altxorra



Como cada cuarto domingo de cada mes se han reunido en Bedia los chaval@s de famili katekesia, que han estado acompañados de sus aitas y amas, junto con los feligreses de la parroquia. También ha sido la fiesta de  Cristo Rey, y el evangelio que se ha leído  nos ha transmitido el mandato más importante que nos dio Jesús: “Amaros unos a otros, como yo os he amado”. 

Abenduko 1. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.

lunes, 23 de noviembre de 2015

Egon beti erne Estad siempre despiertos: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Ebanjelioetan datozen hitzaldi apokaliptikoek lehen kristau-elkarte haien beldurra eta ziurtasunik eza islatzen dituzte; Erromatar Inperio handi haren barruan, gatazka eta pertsekuzio artean, etorkizuna dilindan zutela, beren Jaun maitea, Jesus, noiz iritsiko zen ez zekitela ahul eta zaurigarri bizi ziren.

60 urte arratiagintzan: Escuela parroquial de aprendices. Gaurko Zulaibar



1955. urteko San Martin eguna zan, azaroaren 11an. D. Jose Maria Gardoki larri ibiliko zan. Egun haretan bedeinkazio berezia eukan egiteko. Sasoi hartan Andra Mari Parrokiko koadjutorea zan. Eguneko errezoak egin eta burutik be pasatuko ez jakon bedeinkapena egin behar eban.

domingo, 22 de noviembre de 2015

Fundamentalismoa 02 Rufino Iraola

Aurreko artikuluan ukitu bat eman genion ‘Hemen’ aldizkariaren 47. aleari. Orain, hel diezaiogun orduan utzitakoari. Oroituko garenez, ‘fundamentalismoa’ zen gaia. Eta ohartuko gara, fundamentalismoa, bizitzako eremu guztietan izan daitekeela. 

viernes, 20 de noviembre de 2015

Gabon Jaia preparatzen 02



Dakizuenez, abenduaren 19ean, zapatuan, Zeanurin arratsaldeko 16,45etatik 19,00etara Familia arteko Gabon Jaia ospatuko dogu Arratia mailako katekesian gabizenok.
El próximo sábado 19 de diciembre, de 16,45 a 19,00 de la tarde celebraremos en Zeanuri la Fiesta Familiar de Navidad de l@s que nos movemos en torno a la catequesis en Arratia.

Gure begiak



Gure begiak, Jesus maitea,
begoz zabal eta argi;
gure bihotza maitasun sutan
zurea lez bero garbi (bir).


jueves, 19 de noviembre de 2015

Arratiako tribiala, bailara ezagutzeko

Zeanurin aurkeztutako joko honek 300 galdera batu ditu eta haranaren inguruko ezagutza bultzatu nahi du, idazti du Ander Goyoagak DEIAn.

miércoles, 18 de noviembre de 2015

Lukasekin otoitzean

 C urteko domeketako irakurgaiak euskeraz.

- abade bako elizkizunak ospatzeko.
- katekesi eta parroki taldeetan erabilteko.
- otoitz pertsonalari edo alkarte otoitzari laguntzeko.
- asteko bizitza Jaunaren Berbeaz argitu eta indartuteko.
- Lukasen ebanjelioa, atalez atal, irakurri eta bizitzeko.

Jesusek hasitako bidea: Jose Antonio Pagola

Idazleak, urteetan zehar, lau ebanjelioei buruz egin dituen hainbat komentarioetatik hautatutako batzuk bilduz osatu da liburu hau. Jesusek irekitako biderako sarrera bat izan nahi dute hemen batutako testu hauek.

El camino abierto por Jesús. Lucas: Jose Antonio Pagola

PPC publica las reflexiones de José Antonio Pagola sobre el Evangelio de Lucas. Un libro que nace de la voluntad de recuperar la Buena Noticia de Jesús para los hombres y mujeres de nuestro tiempo.

martes, 17 de noviembre de 2015

Urtean zeharreko 34. domekea B Kristo Errege Jaia

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.

Konturatu orduko bete dogu urte osoa. Hona hemen danon eskura B urteko domeka eta jaiegunetako oharrak, euskeraz zein elebidunak, eta irakurgaiak euskeraz!

lunes, 16 de noviembre de 2015

San Martin 2015 Artea & Lemoa

Lemoako Arrañon zapatuan eta Arteako bere izeneko auzoan San Martin ospatu da. Gio ederragaz, hona argazki kronika bi, bata Guillermo Etxebarriarena eta bestea Ander Etxebarriarena.