Entrada destacada

Wanted 100 arratiars for the croud founding of Juanjo Elezkano's CD

40 arratiar batu gara; beste 60 lagunen konpromisoaren bila gabiz 1.000 €ko helburua betetzeko. Azken eguna abenduak 31.

martes, 31 de marzo de 2015

Pazko domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.
  


lunes, 30 de marzo de 2015

Zoazte Galileara. Han ikusiko duzue. Id a Galilea. Allí lo veréis: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Pazko Gaubeilan irakurri ohi den ebanjelio-pasarteak garrantzi aparta du. Gurutziltzatu dutena Jainkoak piztu duelako albiste handia dakarkigu; horrez gainera, ordea, hura ikusteko eta harekin topo egiteko zein bide egin adierazten digu.

Jesus ahantzi ezin duten hiru emakume miresgarriz mintzo zaigu Markos: Maria Magdalena, Santiagoren Maria eta Salome. Bihotzean asmo zoro hau sortu zaie, maitasun grinatsutik bakarrik sor daitekeena: «usain gozoko ukenduak erostea, Jesusen gorpua gantzutzeko».

sábado, 28 de marzo de 2015

Biluzik alde egin eutsen (Mk 14,52) Dolores Aleixandre



“Haren atzetik mutil bat be bajoian izara bat soinean batuta. Ebatu eutsien; baina hak, izarea bota eta alde egin eutsen biluzik” (Mk 14,51-52). Markosen ebanjelioko persona misteriotsu honek itaun batzuk bizten deuskuz (zegaitik agertzen da?, zer jarraitzaile klase erakusten dau?, zer esan gura dau kentzen deutsien linozko oihal horrek?, aurrerapen bat ete da gero hilobian agertuko dan gazte harena?), bai, baina hortik harago, Jesus beraren matafora bat ikusi geinke persona horregan: guztiaz gabetuta, biluzik eta libre ibilten dau bere Pasinono bidea.

viernes, 27 de marzo de 2015

Bateo ezaugarriak



Pazko gaubelan gura bateoa gogoratu eta barritzen dogu. Aurkezpen honek horretan lagungu ahal deusku, Bateoa ez da helburua. Bateoak etorkizunera begira jartzen gaitu. "Nik bateatzen zaitut" hau da: "Orain bizi zaitez bateatu legez". Bateoan erabiltzen diren sinboloen azalpen ikusentzungarria.

jueves, 26 de marzo de 2015

Erramu Domekea 2015 Zeanurin

Martxoaren 29an, Erramu domekea ospatuko da Zeanuriko Andra Mari parrokian, Arratiako beste herrietan lez. Azken urteetan arrakasta handiagaz ospatu da egun hau Zeanurin, eta aurten be katekesiko familia, gaztetxo eta herritarren laguntzagaz antolatu da Erramu eguneko ospakizuna Aste Santuaren atarian.

miércoles, 25 de marzo de 2015

Igorreko KT Dimako Arratiako Egoitzan

Igorreko KT03 taldeko umeak eta amak Dimaraino joan dira bertako Egoiztan bizi diren zaharrak bisitatzera. Aurtego kantak dinoan lez: Gure oinak prest kantatu eta egin. Pozik hartu dabez umeak bertako zaharrek.

martes, 24 de marzo de 2015

Erramu domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.
  

lunes, 23 de marzo de 2015

Ezaugarri gorena El gesto supremo: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Jesusek indarkeriazko azkena barruntatua zuen. Ez zen pertsona gexala. Bazekien zer zetorkiokeen Jainkoaren Erreinuaren egitasmoari atxikirik jarraitzen bazuen. Ezinezkoa zen «pobreentzat» eta «bekatarientzat bizitza duin baten bila» hain errotik jo eta ez eragitea erreakziorik inolako aldaketarik komeni ez zitzaion jendeagan.

domingo, 22 de marzo de 2015

Dos años de papado: Joxe Arregi

El 13 de marzo se cumplieron dos años desde la elección del Papa Francisco. Vuelvo a expresar mi profunda gratitud: a su mensaje y estilo, a su voluntad y entrega, al aire que nos brinda. Y vuelvo a exponer los interrogantes que me brotan sobre la figura del papado y el modelo de Iglesia que aún representa y que ponen en tela de juicio el alcance y el futuro de su reforma eclesial, escribe Joxe Arregi en DEIA.

sábado, 21 de marzo de 2015

Oscar Romero bizitza eta fedea

El día 23 de mayo se celebrará en San Salvador la beatificación del arzobispo Óscar Romero. Hay programados distintos actos en  torno al 35 aniversario de su martirio, ocurrido cuando celebraba misa el 24 de marzo de 1980 en la capilla del hospital en el que residía. Las investigaciones llevaron a agentes de seguridad del Estado que integraban los escuadrones de la muerte.


viernes, 20 de marzo de 2015

¿Religión en la escuela? Tere Iribarren

Uno de los ejemplos más claros de la desorientación y desconfianza que atraviesa este país es el dato de que, en casi 40 años, no hayamos podido consensuar una ley de educación aprobada por todos los partidos, y que no sea cambiada cada vez que cambia el gobierno, escribe Tere Iribarren en Cristianisme i Justicia

miércoles, 18 de marzo de 2015

Oscar Romero profeta zela ez zekien profeta: Koldo Katxoren berbaldia

Oscar Romero, gotzaia eta martiria. El Salvadorreko gotzai honen bizitza hartuko dau abiapuntutzat Koldo Katxo jesuiteak Garizumako Gogoetak zikloaren azken berbaldian, Igorreko Kultur Etxean, izango dana, datoren barikuan, martxoaren 20an, arrastiko 7etan hasita.

martes, 17 de marzo de 2015

Garizumako 5. domekea B

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.    


lunes, 16 de marzo de 2015

Gurutziltzatuak erakarri Atraidos por el crucificado: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

«Greko»-talde bat, paganoak seguruenik, Jesusengana hurbildu da, eskari miresgarri hau eginez: «Jesus ikusi nahi genuke». Horren berri eman diotenean, Jesusek solasaldi biziaz erantzun die, bere bizitzaren zentzu sakona laburtuz. Iritsia da ordua. Guztiek, judu eta greko, sumatu ahal izango dute laster haren bizitzak eta haren heriotzak biltzen duten misterioa: «Ni, lurretik jasoko nautenean, guztiak erakarriko ditut neugana».


San Jose: Euskal Misioen Eguna

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.

Irakurgaiak euskeraz.   

Euskal Misoen Eguna.


domingo, 15 de marzo de 2015

Bikaritzako gaztetxoen IX. jardunaldia Zornotzan.

Zornotzan IV. eta V. bikaritzetako gaztetxo eta gazteak batu dira zapatu goizez. Arratiatik Bedia, Lemoa, Igorre eta Zeanuriko 30 bat lagunek hartu dabe parte jardunaldi honetan.


sábado, 14 de marzo de 2015

Jesus eta andrazkoak: Barri Onaren ausardia

Igorreko Kultur Etxean emon dau Ana Berrizbeitiak Jesus eta andrazkoak: Barri Onaren ausardia izeneko berbaldia, Garizumako gogoetak sortaren barruan.

jueves, 12 de marzo de 2015

Oscar Romero será beatificado el 23 de mayo

La ceremonia de beatificación de Óscar Arnulfo Romero se llevará a cabo el próximo 23 de mayo en San Salvador.
Oscar Romerori buruz berbaldi bat eskeiniko dau Koldo Katxo jesuiteak, martxoaren 20an, arrastiko 7etan Igorreko Kultur Etxean.

Jesus eta emakumea: Ana Berrizbeitiaren berbaldia



 “Jesus eta emakumea” gaia erabiliko dau bere berbaldian Ana Berrizbeitiak, martxoaren 13an, barikuz, Igorren. Hitzaldia. Igorreko Kultur Etxean izango da arrastiko 7etan.

miércoles, 11 de marzo de 2015

Igorre: parkamenaren Jaia 2015

Martitzenean, martxoak 10a, Igorreko KT 03 taldeak bere lehen aldiz osaptu dau adiskidetzearen sakramentua. Igorreko KT 04 taldeak barriztau egin dau ospakizun hau.
Hona hemen umeak landu dabezen itaunak:

martes, 10 de marzo de 2015

Bedia: Estuve en la cárcel y vinisteis a verme



El pasado viernes, día 6 de marzo, en la parroquia de Bedia, recibimos la visita del Padre José María Carod, director de Pastoral Penitenciaria de la diócesis de Barcelona. Es capellán de la cárcel de jóvenes y, junto con otros dos hermanos mercedarios, vive en un piso de acogida para presos, con permiso penitenciario, tercer grado o libertad definitiva. 

Garizumako 4. domekea B

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.   


Euskal Misoen Eguna San Jose egunerako ixtea pentsatu dogu, aurten San Jose jai eguna da-eta. 



lunes, 9 de marzo de 2015

Jainkoak mundua maite du Dios ama el mundo: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Ez da hori edozein esaldi. Ez dira Ebanjeliotik ezaba daitezkeen hitzak, garrantzizko zerbait aldatu gabe. Kristau-fedearen funtsezko muina biltzen duen baieztapena da. «Hartaraino maite izan zuen Jainkoak mundua, non bere Seme bakarra eman baitzuen». Jainkoaren maitasun horixe da gure esperantzaren jatorria eta oinarria.

«Jainkoak mundua maite du». Den bezalakoa maite du. Bukatu gabea eta ziurtasunik gabea. Gatazkaz eta kontraesanez betea. Hoberenerako eta okerrenerako gai dena. Mundu hau ez doa bera bakarrik bere bidean, ez dabil galdurik eta babesik gabe. Jainkoak bere maitasunaz inguratua du, lau aldeetarik. Inportantzia handiko ondorioak ditu horrek.

domingo, 8 de marzo de 2015

Caritas Arratiako boluntarioak bikaritzako jardunaldian

Boluntariotza gehiago izateko eta egiteko jardunaldia ospatu eban zapatuan Bikaritzako Caritasek Arrigorriagan. Bertan aurkitu genduan Arratiako taldetxo bat.

miércoles, 4 de marzo de 2015

Kafarnaumgo elbarria Areatza, Bedia eta Igorrera heldu da!

Igorreko KT02 taldea bateoa barriztaturik!
Gure begiak kantaren laguntzaz, Idoia eta Jonek oraingoan Kafarnaumgo istorioa ezagutuko dabe: gure oinak arin dagozela esango deutsagu Jesusi. Hona fitxa, txontxongiloak, otoitza, gogoeta etab. Baita ere Areatza, Bedia eta Igorrera egindako bisitaren barri. Elbarria izateko ibili dabil!

martes, 3 de marzo de 2015

Garizumako 3. domekea B

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.
    


lunes, 2 de marzo de 2015

Emakumearen kredoa Credo de la mujer





Tenplu berria Un templo nuevo: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Lau ebanjelariek dakarte Jesusen keinu probokatzaile hau: «animalia-saltzaileak» eta «diru-trukatzaileak» tenplutik botatzearen keinua. Ezin du jasan Jesusek bere Aitaren etxea kultutik bizi den jendez betea. Jainkoa ezin erosia da «oparien» bidez.

Joanek, ordea, lau ebanjelarietarik azkenak, Jesusen eta juduen arteko elkarrizketa dakar, zeinetan Jesusek era handiosean baieztatzen baitu, tenplua suntsitua izango delarik, «hiru egunean eraikiko duela berak». Inork ez du ulertu zen esan nahi duen. Horregatik gehitu du ebanjelariak: «Bere gorputzaren tenpluaz mintzo da Jesus».

domingo, 1 de marzo de 2015

Arantzazu 03

Arantzazuko Andra Mari 1.190 urtekoa
Herriaren bideo aurkezpena. Hirugarren atala: eleizea eta parrokia.
Video presentación del pueblo. Tercera parte: iglesia y parroquia.