Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

miércoles, 22 de abril de 2015

Mediterraneo Itsasoan Hildako Etorkinak gogoan

Gure blogean normalean ez dogu eskelarik atara. Baina oraingoan egokia deritxagu, Arratian dagoen isiltasunaren aurrean, guri dagokiguna egitea: otoitz egitea. Eta horretara dei egiten deutsiegu gure bailarako fededun eta bihotz oneko gizon emakume guztiei. Gerratik eta gosetik ihesean, bizitza duin baten ametsa heriotz bihurtu jake.


Igorren, zapatuan, arrastiko 7etan.
Domekan:
Arantzazun 10:30etan.
Bedian 11:00etan.
Artean eta Zeanurin 11:30etan.
Dima eta Lemoan 12:00etan
Areatzan 13:00etan.



Sarreran:

         Asteon Mediterraneoan itota hil diran gure senideak ere gogoan eta otoitzean izan gura doguz. Gure gizarteak, sarritan, beste leku batera begiratzen badua be, Jainkoak “Non dago zure senidea?” itaundu egiten deusku. Munduan indiferentzia zabaldu bada be, Jainkoa ez da indiferentea honeen sufrimenduaren aurrean.

Gogoetan:

Joan ebanjelisteak Jesus Artzain Ona legez aurkezten deusku. Artzain Ona edota Artzain eredua, modelo de pastor. Bere ezaugarria zein da? Bizia emoten dau ardien alde, maitasunagaitik emoten dau bizia. Ez da soldatapeko bat, diruz dabilena artzain. Soldatapekoak, otsoa datorrela ikusterakoan, ospa egingo dau, ardiak bertan behera itxirik.
Gaur egun, urteetan eta mendeetan salto eginaz, Jainkoari esker, argi daukagu salbamena ez dala guretzat bakarrik. Elizatik kanpora ere, onartzen dogu Espirituaren eragina eta salbamenaren aukerea. Gaur egungo hesia ez da judeguak/ez judeguak; herri garatuak/ez garatuak baino, Iparra/Hegoa. Kontuz ibili gaitezen. Aitaren etxea, ametsa, bere seme alaba guztientzako da, ez daigun parte hartu, indiferentziaz edota harrokeriaz, hesi hori justifikatzen. Mantentzen edo handitzen...
Mediterraneo itsasoan asteon itota hildako ehuna senideen heriotzak ezin itxi indiferente gure fedea, gure adimena, gure bizitza. Ez doguz euren izenak ezagutzen, ezta erlijioa ere. Baina Jainkoaren seme alaba dira, senide ditugu.
Jesusek, berak deskun maitasunari esker, eta ondo eta asko ezagutzen gaitualako (landu daigun hau otoitzean, bakarka zein alkartean!) argi diosku: berak baditu beste ardi batzuk ez direnak Israelgo herriarenak, ez direnak lehen mundu garatu honenak. Berak mundu mailako anaitasuna, alkarte barria ezartzera etorri da. Berari bardin jako arraza, sinismena, gizarte maila edota lehen ala hirugarren munduko izatea. Haren maitasunak hesi guztiak gainditzen ditu!

Herri otoitzean

         -Gerratik eta gosetik ihesean, Mediterraneo Itsasoan itota hil diren etorkinen alde. Gure fedeak ez gaizala munduaren arazoetaz arduragabetu, eskatu daiogun Jaunari.




Izenpetu eskabide hau berton klikatuz Firma esta petición clicando aquí

Dirigida a Jean-Claude Juncker,Donald Tusk, Federica Mogherini,Dimitris Avramopoulos, chefs d'Etats de l'UE

Detener los naufragios en el Mediterraneo y Mar Egeo. Reforzar la capacidad de salvamento y luchar contra las mafias. Desarrollar una política de asilo europea solidaria con Grecia, Italia y los países más expuestos.

Arrêter les naufrages en Méditerranée et mer Egée.Renforcer les capacités de sauvetage, lutter contre les passeurs.Développer une politique d'asile européenne solidaire de la Grèce, de l'Italie et de tous les pays plus exposés

 

Sobre las nuevas muertes en el Mediterráneo


Ante las nuevas y alarmantes noticias de muertes por naufragio en el Mediterráneo de personas que intentaban entra en Europa, las entidades firmantes queremos expresar nuevamente nuestro dolor e indignación ante esta continua e inaceptable tragedia.
Creemos que esta terrible situación requiere una intervención internacional inmediata, organizando un sistema de auxilio en aguas del Mediterráneo para salvar vidas. A la vez, es necesario crear un sistema regular y controlado que permita la entrada a Europa por motivos humanitarios. Y si Europa no está a la altura de poner fin a las inaceptables muertes en el mar, las Naciones Unidas han de entrar en acción utilizando todos los medios disponibles, incluyendo la convocatoria del Consejo de Seguridad.
Así mismo, nos unimos a la sentida oración que el Papa Francisco ha hecho este martes en el Ángelus por aquellas personas “que buscaban felicidad, pero han acabado encontrando la muerte”, y nos adherimos también a su petición de una movilización de la Comunidad Internacional.
Finalmente, queremos una vez más pedir públicamente lo que ya hemos dicho reciente-mente en anteriores comunicados: es necesaria y urgente una nueva política europea que, en lugar de controles, vigilancia y barreras fronterizas, priorice verdaderamente la protección de la vida y los derechos humanos de las personas migrantes, que garantice y respete realmente el derecho de asilo, que abra vías realistas a la migración laboral y que favorezca eficazmente la paz, la estabilidad y el desarrollo humano en el entorno europeo y en todo el mundo.
Madrid, 22 de abril de 2015
La Conferencia Española de Religiosos (CONFER), es un organismo constituido por los Superiores Mayores de los Institutos Religiosos y Sociedades de Vida Apostólica establecidos en España. Para realizar un mayor servicio a la vida religiosa en cada lugar, la CONFER establece Delegaciones Regionales y Diocesanas. Teléfono: 915193635. Contacto: sec.social@confer.es
Justicia y Paz - Comisión General de España, es miembro de la Conferencia de Comisiones Justicia y Paz de Europa (con estatuto consultivo ante el Consejo de Europa); el Foro de Laicos; la Federación de Asociaciones de Defensa y Promoción de los Derechos Humanos - España (con estatuto consultivo especial ante el Comité Económico y Social de la Organización de las Naciones Unidas); la Coordinadora de Organizaciones No Gubernamentales de Desarrollo - España; y la Plataforma de Cooperación Internacional para los Inmigrantes Indocumentados (PICUM). Teléfono: 915061828. Contacto: juspax@juspax-es.org


Mediterraneoa kanposantu erraldoi bihurtu da

2014ko azaroan, Europar Parlamentuan, hauxe inoan Frantzisko Aita Santuak: “Jasanezina da Mediterraneoa kanposantu erraldoi bihurtzea”. Ozen hitz egin eban, danek entzuteko moduan, europar politikak, erabateko urgentziaz, bilaketa eta erreskate operazinoetara zuzendu eta, ondorioz, holako heriotzak saihestu ahal izateko. Aita Santuagaz bat egiten dau jente askok konponbiderako dei larria eginez. 

Joan dan astean, 700 etorki inguru eroian itsasontzia irauli egin zan Siziliako Kanaleko uretan. Gitxi batzuk atera ziran bizirik eta honeen esanetan, desagertuak 950 izan eitekezan, 1.000tik gora 2015ean, Mediterraneoko uretan gertatu izan diran 25.000 heriotzari gehitu beharrekoak. 2015eko apirila benetan latza izan da, gordina, heriotza-kopurua ikaragarria izan dalako. 

Gertaerok ikusita, Frantzisko aita santuak ezinbestekotzat jo eban “nazinoarteko alkarteak erabagiz eta bizkor laguntzea, honako zoritxarrik barriro gertatu ez daiten”. Ipar Afrikatik Italiako kostaldera datozan etorkinak “bizimodu hobearen bila atera diran, gosez, jazarrita, zaurituta, zapalduta dagozan, gerraren biktima diran eta zoriona amesten daben anai-arreba” doguzala be gogoratu eban. 

Gu, kristinauok, desagertutako gure anai eta arreben aldeko sentipen eta otoitzean Eleiza osoagaz bat eginda, gaur ezin gara isildu, ezin dogu beste aldera begiratu. Ez deiguela guzurrik esan, saihestu daitekezan heriotzak dira, gure kontzientziak astindu egin beharko leukiez eta lehentasunezko gaia izan beharko leukie nazinoarteko agintari eta erakundeentzat. Europak immigrazinoari lotutako arazoei aurre egingo badeutse, europar herritarren eskubideak babesteko eta, aldi berean, etorkinei harrerea bermatzeko lege egokiak garatu beharko ditu. 

Kristinau alkartetik, jokabide hau aldarrikatzen dogu danontzat: erabagiz jokatu behar dogu eta erreskate eta harrera sistemak hobetzeko balio daben politikak eskatu, jentetzen kanporatzea eragiten daben gatazken sorburuan esku-hartu eta gizakien salerosketan ari diran mafiak salatu. Horretarako, kristinau alkartea prest dago honako zoritxarrak gertatu ez daitezan garatuko diran gizarte ekimenetan laguntzeko. 

Era berean, zeinu publiko lez, dei egiten deutsegu parrokia eta komunidade erlijioso guztiei, minutuko isilunea egin daien eleizen atarietan datorren domekako mezen amaieran, eta egunez egun, bizimodu hobea amestuz, horren bila ateraten diran eta bidean heriotza aurkitzen daben gizon eta emakume horreen alde otoitz egin daigun.

Bilboko Eleizbarrutia

No hay comentarios: