Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

jueves, 14 de mayo de 2015

Artea: parkamenaren jaia eta bateoa familia giroan

   Jai handi eta pozgarria osaptu genduan Arteako parrokian: Udaneren bateoa eta KT03 taldeko neska-mutilen parkamenaren jaia. Udanek bateo ura jaso eban eta katekesiko neska-mutilek gurutze apal bat sakarmentu honen ospakuntzaren ezaugarri.

   Gure begiak kanta erabili genduan gure bidearen azterketa egiteko eta pekatuak aurkituteko, onartzeko, damutu eta aukera barri bat eskatzeko. Jesus beti dago parkatzeko prest!




    Ondoren, hutsok paper baten idatzi, gurasoen parkamena jaso eta abadearen ezaugarria. Amaitzeko paper guztiok erre genduzan!



   Domekan barriro alkartuko gara, Idoia eta Jonen irudiei, kurtso guztian zehar lagunduko deuskun dinamikan, ba eurei bihotza jarriko deutsiegu, Jesusen Bihotzaren indarraz haren erara moldatu gaitezan!

   Argazkiak: Mikel Arza Egilior





No hay comentarios: