Domekan Familia Ospakizuna

jueves, 4 de febrero de 2016

Santa Ageda 2016 solidaritzazko makilakadak


Igorreko parrokiko taldea
Arratiako Korua da entzutetsuena Santa Ageda bezperan, baina badira beste batzuk gure herrietan kontuan hartzekoak.

Goizeko 9etan Dimako plazan urtengo dau lehenak. Helburua Indusiko ermitako teilatua konpontzeko dirua batzea. Auzoz auzo ibiliko dira zeregin honetan.






Arrastiko 3etan daukie hitzordua Igorrekoak, futbol zelai ondoan. Hru talde osatu gura dabez baserri guztietara heltzeko. Atarako dn dirua sakristiako lokal barrien obrak ordaintzeko izango da.


Bediatik holan dinoskue:"gu arrastiko 5etan hasiko gara eta gau berandura arte ibiliko gara. Zetarako batuko dogun ez dakit, baina beti izaten da helburu solidario baten alde. Plazan hasiko gara, handik Utxarain eta Erosora, Barroeta, Ibarra, Mugartatza, eta plazarako bidean herri barruko auzoak.

Bedia. Ojanguren argazkia




Zeanuriko Undurraga auzoan be arrastiko 5etan daukie hitzordua. Lehengo urteetan batu izan dana San Pedro ermitaren konponketa beharrak ordaintzeko izan da eta aurten be asmo horretan dabiz.



Santa Agedako koplak Zeanuriko umeak kantata.

No hay comentarios: