Concierto de Juanjo Elezkano, el sábado 20, 19:00, Parroqui ade Lemoa

miércoles, 16 de marzo de 2016

Errukiaren argia: Alkarte Penitentziarako materialak


 
Monitorea

“Garizumako lorea garizumako bidean” kantatu dogu garizuman zehar.
Gaur holan kantatu daikegu: “Garizumako lorea Pazkora doan bidean”.
Bai, bidea da garizuma. Prestatze aldia. Entrenamendu sasoia. Ahalegin garaia.
Ilunpetatik argira dagigun bidea.
Pekatuaren ilunetatik Pazko argitasunera.

 
Kristo dogun argipean. Bera da argia, iparra, norabidea, ez galtzeko ezaugarria.
Argiaren seme alaba gara.
Baina batzutan ilunaren, gorrotoaren, harrokeriaren bideak aukeratu doguz, atajo edo bidelabur direlakoan.
Erratu gara. Okertu bidea. Galdu norabidea. Hau da, pekatu egin dogu.
Argiaren ordez argitxoak aukeratu doguz, argitxoak amatatu, argia ez zabaldu.
Ebanjelioa izan beharrean ardatza, beste ipar batzuk gurago izan doguz.
Horixe dinogu orain, gure buruagaz apal, senide eta Jaungoikoaren aurrean.

Kanta: Zabaldu egizuz (osorik)

Abadeak:
Aitaren…
Jauna zuekin!

Monitorea

Ebanjelioaren ikasle misiolariak. Hitz potoloak. Baina gero zenbat denpora emoten dogu ebanjelioa irakurten? Nahikorik? Entzun daiogun arretaz Profetari…

Isaias Profetearen liburutik        (Is 58, 7-10)

            Honan berba egiten dau Jaunak,
Hauxe da nik gura dodan baraua:
Emon zeure ogitik gose danari
eta hartu etxean aterperik bako behartsuak;
jantzi biluzik dagoana,
eta ez egin entzungor zeure gizakideari.
Orduan zure argia
egunsentia lez zabalduko da
eta zure osasuna bat-batean erneko;
justizia izango dozu aurretik gidari
eta Jaunaren aintza atzetik babesgarri.
Orduan zuk dei egin, eta Jaunak erantzungo deutsu;
zuk oihu egin, eta Harek esango:
"Hemen nozu!"
Buztarri guztiak, salaketak eta txarto esateak
baztertzen badozuz,
gose danari zeure ogitik emoten
eta behartsuaren preminea asetzen badozu,
zure argia ilunpetan zabalduko da
eta zure ilunaldia eguerdi bihurtuko.

                                                    
Jaunak esana

Salmoa

Salmo egileak argi egiten dausku berba: Errukitsu izatea zorion iturri da. Pobreari emotea zorion iturri da. Horra hor gure argia!

Erantzun-salmoa   Sal 111,4-5.6-7.8a eta 9

            Jauna dot argi eta salbamen!

Zintzoentzat ilunpetan argia lez sortzen da;
onbera da, errukitsua eta zuzena.
Zorionekoa, errukitu eta emoten dauana,
bere gauzak zuzen atontzen dituana.

Ez da koloka ibiliko behin ere,
haretaz oroitzeak iraungo dau betiere.
Barri txarrak ez dau bildurtzen,
bizkor dau bihotza Jaunagan itxaroten.


Monitorea

Pazientzia dauka Jaunak, hau da, errukitsua da. Beti dago zain fruitu onak emon dagiguzan:

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 13, 1-19)

      Gero, parabola hau esan eutsen Jesusek: «Gizon batek pikondo bat eukan bere mahastian landatua. Joan zan piku bila eta ez eban aurkitu. Orduan, mahastizainari esan eutson: Begira, badira hiru urte pikondo honetara piku bila natorrela, eta ez dot aurkitzen. Ebagi egizu. Zertarako egongo da hor lurra alferrik jaten?
      Baina mahastizainak erantzun eutson: Jauna, itzi egizu aurtengoz; bitartean, hondoa aitzurtu eta ongarria botako deutsat ea aurrerakoan fruiturik emoten dauan; eta bestela, moztu».

Jaunak esana!   





Monitorea

Jainkoa ez da nekatzen gu parkatzen.
Baina guk be parkamen horren beharra sentitu behar dogu!
Jainkoaagz ditudan hartuemonak, senideakaz ditudan hartuemonak, ni neugaz dodazan hartuemonak aztertuko doguz orain…

Gogoeta

Jainkoagaz:

  1. Behar izan daukadanean baino ez noa Jainkoarengana?
  2. Domekako Mezatan hartzen dot parte?
  3. Eguna hasi eta amaitu otoitzagaz egiten dot?
  4. Alperrik darabilt Jaunaren edo santuen izena?
  5. Lotsa naz jende aurrean kristau lez agertzeko?
  6. Zer egiten dot, zelan eta noiz espirituaz be hazteko?
  7. Hasarratu egiten naz Jaunaren borondateagaz?
  8. Berak nire nahia egitea bilatzen dot?

Kanta:   Erruki Jauna, pekatu egin dogu-ta

Senideagaz:

  1. Badakit parkatzen, errukitsua naz, laguntze deutsat hurkoari?
  2. Buruz edo berbaz, erruki barik epaitzen dot?
  3. Lapurtu dot, gutxietsi dot apala eta txikia?
  4. Enbidiak ahal nau, bizkor hasarratzen naz?
  5. Senideakaz lotsatu egiten naz? Pobre eta gaixoekaz arduratzen naz?
  6. Errez baztertzen dodaz  txikiak?
  7. Ebanjelioak irakatsitako ezkontza eta familia morala jagoten dodaz?
  8. Umeen hezkuntza arduratzen naz?
  9. Gurasoak aintzat hartzen dodaz?
  10. Ingurugiroa jagoten dot, guztion etxea da mundu hau?

Kanta:  Errukitsu Jainko Aita lez (4)



Ni neugaz:

  1. Munduak, gizarteak edo fedeak agintzen dau nire ebatzietan?
  2. Neurritsua naz jan edanetan?
  3. Larregi ardurazten nabe nire diruek, nire gorputzak?
  4. Zelan erabiltzen dot nire denpora?
  5. Alperra naz?
  6. Besteak ni zerbitzearen bila nabil?
  7. Garbia eta gardena naz bihotzez, gogoz eta egintzaz?
  8. Gorrotoa eta bengantzak handitzen dodaz?
  9. Bake egile eta apala naz?

Kanta:  Damu dot Jauna

Monitorea:

Ospakizunean parte hartzen dogunok kandelatxo bana jaso dogu, amatata.
Gure bizitzaren ezaugarria da.
Sarritan ez da argia ingurukoentzat, ez dodaz ingurukoak laguntzen.
Pazko Argia be erdi erdian dogu.
Kristo Biztua da gure argia.
Kandelatxoak Argi horretan biztu eta altarearen aurrean jarriko doguz.
Hauxe eskatuko dogu: Aitaren parkamena guregana heldu daitela.
Argi bila ibili gaitezala beti.
Hauxe da Garizuma: aldendu bagara, Argi Nagusira batu barriro be.
Mugatuak bagara  eta ilunetan bagabiz be, Argi bidea egin gura dogu.
Pobreengana. Gaztetxoengana. Familiarengana. Boluntario eta eliztarrengana. Espiritual formazioa jagonda. Ebanjelioaren ikasle misiolariak!

Kantak eta salmoak…



Abadeak:      Kristoren argipean garbituko doguz orain gure pekatuak. 

Parkamenaren sakramentua

Monitoreak: Nik autortzen dautsat… (danok batera)

GURE AITA


Abadeak:      Egin daigun otoitz, Jesukristok erakutsi euskunez: Gure Aita...

BAKEAREN EZAUGARRIA


Abadeak:      Kurutzearen bidez, Jesukristok berarekin eta gure artean adiskidetu gaitu.
Horren ezaugarri lez, emon deiogun bakea alkarri “Arrenka eske gagoz” kantatuz..

ESKER OTOITZA

Abadeak:      Sakramentu honek Jesukristoren bizitza eskeintzen deusku.
Abesti honegaz eskerrak emongo deutsaguz.

Esker onezko kanta bat: Eskerrak bihotzetik Aita Jaungoikoa

PENITENTZIARAKO ARGIBIDEAK eta ASTE SANTURAKO OHARRAK

BEDEINKAPENA

 

Jauna zuekin.
Eta zure espirituarekin.
Bedeinkatu zagiezala Jainko ahalguztidunak,
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
AMEN.
Jainkoak parkatu egin ditu zuen pekatu guztiak. Zoaze Jaunaren bakean.
ESKERRAK JAINKOARI.


Publicar un comentario