Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

jueves, 10 de marzo de 2016

Igorre: bateoa barriztatzen

Lehengo egunean, Familia Ospakizunean, KT02 hau da KTko bigarren mailakoak umeak, gurasoen laguntzaz, euren bateoa barriztatu eben. Argazkilari ofizialak huts egin eban, beraz KTko egun baten elizara joan ginan ospakizuna gogoratu eta argazkiak a taratzen.

Zertan dabiz umeok hor?

Pazko Argi Nagusiak Kristo Berbiztua gogoratzen deusku.
Bateoan, uraz eta argiaz, argiaren seme-alaba lez, Jainkoaren seme-alaba lez bizitzen ikasten dogu.
Espiritu Santuak emoten deusku horretarako indarra eta gurasoek argibidea, eredua eta laguntza.

Hona taldeko umeak, bateo harriaren inguruan.
Han barriztatu eben bateoa.
Hor txikitxo bat be sartu jaku? Ezetz igarri nor dan!

Eta hona hemen kuadrila bera, oraingoan Kristo Kurutzeratuaren inguruan, Bibilia zabalik eta garizumako hautsak gogoratuz...








No hay comentarios: