Espiritu Santua Mendekoste Jaia

miércoles, 20 de abril de 2022

Pazko Domekako koplak




Harro ta bizkor erreka,

ertzean ura kolpeka,
Kristo biztua jarraitu daigun
hobeto taldeka...


Gorbeia gaur zuri zuri
aurten sobran dogu euri
Kristo biztuta Jainkoak gaitu
errukiz isuri.

Joan jakun garizuma
Heldu jaku poztasuna:
Kristo biztuta, kendu bildurrak
Zabal maitasuna.
Errukiaren argia
Pazko gabeko suzia
Kristoren argiz jantzi gaitezen
zabalduz grazia.

Jesusek eban ustea
Lora fruitu egitea
Errukitsuak izan gaitezen
Jesus da bidea.
Errukiaren fruitua
Asetzea gosetua
Egarri dana lagundu eta
Arrotza_onartua

Erropak biluziari
Bisitatu gaixoari
Barri onaren erruki hori
ekintzaz ageri.
Hildakoa lurperatu
Etxekoari lagundu
Asmo hutsetan ez geratzeko
berbok  gogoratu.

Joan jakun garizuma
Heldu jaku poztasuna:
Kristo biztuta, kendu bildurrak
Zabal maitasuna.
Errukiaren argia
Pazko gabeko suzia
Kristoren argiz jantzi gaitezen
zabalduz grazia
 

Pazko pregoia



Su berria, ur berria

argia eta bizia

su berria, ur berria;
hil eta biztu denaren
seinale ta presentzia,
seinale ta presentzia
argia eta bizia.



Berpizkunde Pazkoa da,
bizitzaren aroa da,
Berpizkunde Pazkoa da;
Kristo berpiztuz geroztik
bizitza betikoa da,
bizitza betikoa da,
bizitzaren aroa da.

Pazko ura ta zuzia
bizitzaren agiria,
Pazko ura ta zuzia;
garbia ta argia da
Bataioaren grazia;
Bataioaren grazia,
Bizitzaren agiria.

Kristo Jesus Biztua da,
heriotza bukatu da,
Kristo Jesus biztua da.
Kristoren berpizkundea
geuretzako gertatu da;
geuretzako gertatu da,
Kristo Jesus berpiztu da.

Hauxe da kristauon jaia,
berauxe festa garaia,
hauxe da kristauon jaia;
blaitu beza aleluiak
Berpizte Pazko alaia;
Berpizte Pazko alaia.
Hauxe da kristauon jaia.

        (Bitoriano Gandiaga)



Pazko domekako koplak 01



Joan jakun garizuma
Heldu jaku poztasuna:
Kristo biztuta, kendu bildurrak
Zabaldu alkartasuna.

Errukiaren urtea
Lora fruitu egitea
Errukitsuak izan gaitezen
Jesus eredu betea

Errukiaren fruitua
Asetzea gosetua
Egarri dana lagundu eta
Kanpoztarra onartua

Errukiaren urtea…

Erropak biluziari
Bisitatu gaixoari
Barri onaren erruki hori
Egintzetan da ageri

Errukiaren urtea…

Hildakoa lurperatu
Etxekoari lagundu
Berba hutsetan ez geratzeko
Egiteok  gogoratu

Errukiaren urtea…

Errukiaren argia
Pazko gabeko suzia
Kristoren argiz jantzi gaitezen
Hedatuz bere grazia.

      ( Doinua: Egun da Santi Mamiñe )

No hay comentarios: