Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

sábado, 23 de abril de 2022

Arratia celebra el Día del Libro Arratian be Liburu Eguna


Bere argitalpen bilduma gogoratuz ospatzen dau Arratiako Elizak Liburuaren Eguna

La Iglesia de Arratia celebra el Día del Libro recordando sus publicaciones



Bere argitalpen bilduma gogoratuz ospatzen dau Arratiako Elizak Liburuaren Eguna

Urteak daroaz Arratiako Elizak liburuok kaleratzen, gaztelaniaz zein euskeraz, eleiztarren formazioaren lagungarri.
Edizio apalak dira, diseinu profesionalaz burutuak.
Egileen artean, beste batzuen artean, Juan Mari Uriarte, gotzaina, edo Joxe Arregi, teologoa, aurkitu daikeguz.
Gaiak beti dagoz lotuta gaur egungo bizimoduagaz: bakea, familia, Jesus XXI. mendean, misioak, etab. Ipuinak, otoitzak, poemak, saioak, kazetaritza artikuluen bildumak… danatarik erabili izan dira orain arte.
Publiko zabalari begira eginda dagozenez orrialde kopuru mugatua eta tratamendua oso herrikoia da. Holan errez-errez irakurri eta sakondu daiteke gaiotan.
Orain arte hamasei zenbaki atara dira eta egileak badabiz hurrengoak prestatzen. Zenbaki asko agortu ostean, berrargitaratu egin dira.
Harrera ezin hobea izan dabe liburuok, sarritan eskatu dabez Arratiatik kanpo be.

Info + arratiaeliza.blogspot.com



Arratia celebra el Día del Libro


Con motivo del Día Internacional del Libro, la Iglesia de Arratia celebra dicha jornada recordando sus publicaciones


Libros sencillo, breves, bilingües, con un tratamiento actual de los temas clásicos: pacificación en Euskal Herria, la familia, Jesús en el siglo XXI, misiones…
Entre los libros publicados podemos encontrar cuentos, oraciones, ensayos o colección de artículos periodísticos.
Hasta este momento se han publicado 16 números. Y ya están preparando los siguientes...



Info + arratiaeliza.blogspot.com

ARRATIA SORTA:

1.- Jose Mari Kortazar, Maite Zuloaga
Gurasoekin otoitzean
2.- Joxe Arregi
Jesusen Berri Ona XXI. menderako
3.- Roman bilbao
Ipuinak parrokiak arnasbarritzeko
4.- Jose Mari Kortazar
Palenque bertatik
5.- Arantxa Jaka, Juan Mari Uriarte
Bakearen Pazkoa
6.- Roman Bilbao
Ogia zatitzean ezagutzen zaitugu Jauna
7.- Askoren artean
Arratiako errogatibak Urkiolara
8.- Juan Mari Uriarte, Jorge Muriel, Txemi Santamaria
Gaurko familia eta ebanjelioa
9.- Askoren artean
Arratiako altxorra
10.- Martin Valmaseda
Gure Aita
11.- Jose Mari Kortazar
Fedearen arbolea. Arratiako arbolea
12.- Zeanuriko Andra Mari Parrokia
Zeanuriko ermitak
13.- Jose Mari Kortazar
Nik zuoi oinak garbitu 
14.- Arratiako Eliza
Horma bako parrokiak
15.- Zeanuriko Andra Mari Parrokia
 Zeanuriko Andra Mariko erretaula nagusia
16.-Askoren artean
Arratia Jesus Team. Kateklesi gaiak.



No hay comentarios: