Domekan Familia Ospakizuna

viernes, 13 de mayo de 2016

Osasun pastoraltza alkartearen bihotza: Jose Angel Egiguren Arratian



Maiatzaren 13an, barikua, arratsaldeko lau t'erdietan, Igorreko parrokiko lokaletan berbaldi hau izan dogu: "Gaixoen pastoraltza: kristau alkartearen bihotza" Jose Angel Egiguren frantziskotarren eskutik. 


Praile hau, gaur egun Bermeon bizi da eta, urte askotan izan da Bilboko Elizbarrituko Osasun Pastoraltzaren arduradun. 

Berbaldi hau Caritas Arratiak antolatzen dau Gaixoaren Pazkoa dala-eta.

Gatxa da berba gitxitan azalpen hain aberatsa laburtzea. 

Zeanuri, Lemoa, Zornotza, Dima eta Igorretik etorritako 30 lagun inguru batu ginan.

Otoitzaldi bategaz hasi genduan, Espirituaren laguntza eskatuz.

Lehen atalean, Osasun pastoraltzaren lehentasun edo oinarriak azldu zituan, ekipo edo talde egiteari garrantzia handia emonaz. Herri txikietan hau ez da batere erreza, baina hortxe dago erronka.

Formazio teologiko oinarrizkoa, gaixoekaz tratatzeko erak ikastea eta otoitz egitea beharrezkoak jo ebanaz.

Zeregin ideia asko emon ebazan, baina garrantzitsuenak: Gaixoak, euren mundua eta familiak ikusi, hurretatu, lagundu...

Behin eta barriro gogoratu euskun ekipoak berak markatuko dituala erritmoa eta programazioa, beti apaltasunez eta astiro.

Formazio lagungarri legez, Bermejo eta Ayestaren liburu hau aholkatu euskun: Estoy enfermo.

Kafetxo bat eta tarten dastaketa bategaz amaitu genduan berbaldia. Orain ekipoak sortzea edota sendotzea, horra hor erronka!

 




No hay comentarios: