Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

miércoles, 11 de mayo de 2016

San Isidro 2016

Badatoz San Isidro Jaiak Zeanurin.
Aurten, 11:30etako meza amaieran, parrokian lagundu daben pertsona batzuk omendu gura ditu alkarteak. Hona nortzuk diran...

Aurten hil diran bi: Juanita Egiluz, San Isidro eleizea urte eta urteetan jagon eban andrea, eta Luzia Zuluaga, Arraldikoa, ospatzaile taldekoa hasieratik eta Altzusten eta Santa Lutzin fin ibilitakoa.

Luzia Zuluaga Dionisio bere nebeagaz, San Migeletan, 2011. urtean


Omenduko diran beste bi Simona Etxebarria, Bizian Gora taldekoa eta San Isidron irakurle eta sakristau ibilita, eta Paula Etxeandia, gaur egun Dimako Egoutzan bizi dana, eta handik etorriko dana.

Paula Etxeandia

Simona Etxebarria


Ezin ahaztu Luisa Intxaurraga, Eleizondokoa, parrokian behar asko egindakoa.

Pastoral Batzordeak, hasiera baten, bost honeek omentzea pentsatu eban, baina azken orduan, familia baten eskakizunari jarraituz, Luisaren ahizta Antonia Intxaurraga be gogoan hartzea pentsatu izan da.

Meza ederra izaten da, KTko umek egiten dabela lurraren fruituaren eskeintza (ikusi argazkian ihazkoa), parrokiko koruak lagundua. Aurten sei arrazoi gehiago mezea ez galtzeko: gure sei "serora" edo sakristauk aintzat hartzea esker onez.


No hay comentarios: