Erramu domekea: Xabier Lete & Lazkao Txiki

lunes, 19 de diciembre de 2016

Gabon Jaia 2016 Areatza Arratia

Areatzako Parrokian ospatu da Arratiako Gabon Jaia 2016 Gure Aita/Ama lemapean. Arrastiko 6etarako San Bartolome eleiza gainezka egon da jaiaren lehen partea hasteko.

Argazki gehiago ikusteko kliatu hemen Clic aquí para ver más fotos

Ebanjelioa irakurri ostean, Jesis gure aita otoitza irakasten bere ikasleei, parte hartu dauan herri bakoitzak bere ekarpena egin dau kantuz.

Argazkian Igorreko taldea dozue. Holan kanta dabe ume eta gurasoak batera:



Kontsumismoa gure artean
bizi dogu egunero,
hauxe da bizi dogun tentaldi
euki danetik oparo
jostailu eta mizkeri asko
paga nahi dogu astero
eta munduan hainbeste ume
janariaren espero.

Atara gaizuz, Aita maitea
bide oker honetatik
izan gaitezen bihotz zabalak
on eginaz umetatik.
Zu Aita zara, maite  gaituzu
atara gaizuz gatxetik
eta horrela biziko gara
guztiok alai ta pozik.

Haurtxo txikia gugaitik jaio
zinan askatxo batean
horrexegaitik eskatzen deutsut
nire bihotz barrenean.
Egizu Jesus zure antzera
ibil gaitezen bidean
eta horrela izango gara
lagunak gure artean.
 


Hona hemen Dimako ekarpena, ume, katekista eta gurasoakaz:


Arteakoak: ama eta umeak:


Batzuek zuri, besteak beltzak, zenbat herri eta tribu
zuri beltzean dena ikusten aritzen gara sarri gu
baina guztiak dira politak, Jauna da horren testigu
ta horregaitik kolore denak asko gustatzen zaizkigu.

Ondoren Belengo bakearen Argia ekarri dabe elizara eta parrokiaz parrokia eta perstronas pertsona eliza guztia argitu dogu.

Gure bihotzak be holan argituko balebe!

Gure aita abestuz amaitu dogu lehen partea.

Bigarrena forntoian izan da, 60 litro txokolate beroa bizkotxoakaz eta lagun arteko elkarrizketa lasaia.

Ezin ahaztu konpartitu ditugun jatekoak Harribide Fundazioagaz, eta josatiluak, Caritasen bitartez.
210 kilo janari eta 70 jostailu!

Zorionak parte hartzaile eta antolatzaile guztiei.

Hurrengo etapa: Bedia!

Argazkiak: Ander Etxebarria, Petri Arnela eta Jose Mari Kortazar.

No hay comentarios: