Domekan Familia Ospakizuna

viernes, 2 de diciembre de 2016

Igorre: mantenu lanak parrokian

Gure parrokiak eraikin ikusgarri bezain zaharrak dira. Beti daukie mantenu beharren baten preminea. Negua hasi orduko Igorreko parrokian lan txiki bi egin dira...

Sakristiniako obrak guztiz ordaindu barik baina premiazko zereginak ezin itxi egin barik.

Teilatuko euri ura batzen eban aska bat solte egoan aspaldi, euri ura beheko elizpera isuriz eta itoginak sortuz.

Kamioi grua baten laguntzaz, aska hori berjosten ahalegindu dira langileak.

Bestetik, kanpatorrean, aspaldi arbolatxo batek urten eban harria arriskuan jarriz.

Arbola hori be kendu, benenoa jarri bere sustraietan, eta inguruko bedarrak kentzeari ekin jako.

Behar bi honeek asteon burutu dira.

No hay comentarios: