Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

viernes, 30 de diciembre de 2016

Urte barri liburu barri

Hona Dionisio Amundarain lagunak eskeintzen deuskun liburu aukera ederra. Olentzero ez bada portatu, ea erregeak edo...



«JESUSEN BERRI ONA», Jose Antonio Pagola (PAX) (10 euro)

• Liburu honen helburua: A urtean, igandeetan eta festaburu bakan batzuetan irakurriko diren ebanjelioez komentario bat eskaintzea da.
• Zergatik da Jesus «Berri On»? Haren esanak jendeari on egiten diolako.
• Gauza bat da Jesusez hitz egitea, entzutea, irakurtzea. Beste bat, bizi-iturri, erruki-iturri, barkazio-iturri… dela sentitzea. Horretarako lagun eta eragile izan nahi du liburu honek.

«Jesusen Lagunak», Jose Antonio Pagola (Mezulari)

• Jesus hobeto ezagutzeko ibilbidea, lagun artean.
• Taldeko esperientzia honen jatorria Jesusen promes hau: «Bi edo hiru lagun nire izenean elkartuko direnean, han nagoke ni neu ere haien artean».
• Esperientzia hau adiskidetasun-giroan egitea da helburua.
• Beti ere, zeruko Aitaren asmoaren zerbitzari izanik.
• Taldea ez da ghetto izateko jaioa. Eliza osoan konbertsioa eragiteko asmoa du.
• Talde hauek ez dute zertan izan buru, ez apaiz bat, ez erlijioso
bat, ez erlijiosa bat. Laikoen eginkizuna da funtsean.

«JESUSENGANA ITZULI», Jose Antonio Pagola (Mezulari)

• Europan eta munduan aldaketa sozio-kultural sakonak bizitzen ari gara.
• Giro horretan ez digute balio hain aspaldikoak ez diren ohitura batzuek.
• Elizak, hau da, Eliza osatzen dugun guztiok «bihotz berri» baten beharra dugu.
• Azken urte hauetan Frantzisko aita santua gure kontzientziari astindu bat eman nahian ari da.
• Besteak beste, «aro ebanjelizatzaile berri bat sustatu edo eragin» nahi du.
• Arazoa ez da gure bizitzari axaleko ukitu batzuk ematea. Iturburura itzultzea da kontua; Jesusengana itzultzea.
• Horixe du helburu liburuxka honek. Hasiera hartako freskotasuna berreskuratzen eta gozatzen laguntzea.



«LITURGIA ULERTU ETA BIZI», Xabier Basurko (PAX) (2012)

•Basurkoren artikulu labur askoren bilduma da liburu hau.
• Begi itxi-ireki batean irakurtzekoa.
• Ipuinak bailiran irakurtzen dira, atsegin handiz.
• Liturgia bizia eta bizigarria dela agertu nahi izan du.
• Berea egin du Basurkok Saint-Exupéry-ren esaldi hau: «Ezin erein duzu ezkurra goizean, arratsaldean haritz baten itzalean etzango zaren esperantzarekin». Gure haritzak ez dira mardul egin gauetik goizera.
• Liturgian ez da automatismo magikorik. Biok behar dira: liturgiak duen eragina eta hartzailearen harrera bihozkoia.

«EGUNEAN EGUNEKO EBANJELIOA 2017» (Mezulari)

• Urteko egun bakoitzeko ebanjelioa (igandeetan festaburuetan, beste bi irakurgaiak ere bai) eta komentario labur bat.
• Jesus eta haren mezua ezagutzeko tresna izan nahi liburu honek: ezagutu gabe, ezin maitatu.
• Jesus ezagutu eta maitatzearekin, biziago eta sakonago izatera bultzatu nahi lituzke liburu honek jendearen arteko elkartasuna eta solidaritatea.


PAGOLAREN BESTE LIBURU BATZUK:

• «Jesus. Hurbilketa historikoa (2009). Liburu mardula. Su handia eragin zuena. (IDATZ)
• «Ebanjelioa bizi.  San Markosi entzunez» (B urtea) (2011-2012) IDATZ
• «Begiak Kristogan finko. San Lukasi entzunez» (C urtea) 2012-2013) IDATZ (agortua)
• «Gizon-emakume guztientzat da Jesus. San Mateori entzunez» (A urtea) (2013-2014). IDATZ (agortua)
• «Iturburura itzuli. San Markosi entzunez» (B urtea) (2014-2015). (IDATZ).


No hay comentarios: