Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

miércoles, 18 de enero de 2017

Batu eta banatu Igorren

Igorren be aurrera eroan da Batu eta banatu kanpaina, eta atzo etorri ziran Harribide Fundazioko lagunak batutako jatekoen bila. Une polita pasatu genduan eurakaz, guk kanta eta eurek euren bizimodua kontatuz.

klik hemen argazkiak ikusteko
Clic aquí para ver las fotos

Argazki bilduman ikusi daikegunez, Ander Etxebarriari esker, parte bi izan zituan topaketak:

1.- lehenengo jatekoak sakristian batu eta kotxean kargatu genduzan. Umeak be indartsu gagoz, argi dago!

2.- Gero katekesiko gelatan Igorreko umeak kanta batzuk egin eutsiezan gazteei.

Ondoren gazteek, ipuin bat legez, euren bizimodua kontau euskuen. Baina ez zan ipuina, egia baino.

Zelan heldu ziran guregana, zelan bizi diran, non ikasten daben eta zelan bizi diran Harribide Fundazioari esker.

Eurek jatekoak eskertu ebezen eta guk euren bisitea!

Hurrengora arte!


No hay comentarios: