Espiritu Santua Mendekoste Jaia

miércoles, 1 de marzo de 2017

Garizuma 3.0 Cuaresma 3.0



Hautsakaz hasten dogu garizumea. 3.0 Bai, hiru dimentsionala dalako garizumea, hiru bide ditu, helmuga bat. Norberaren barrurantz. Jainkoarenganantz. Pobreenganantz.

Pazkora begira jartzen gaitu garizumeak.

Kristoren Pazkoa da erdigunea, helburua.

Garizumea, bete-betean, Pazkorako prestaera da.

Eta hiru bide ditu.

Hauts egunak proposatzen deuskuzanak, hain zuzen be (Mt 6, 1-18).


Baraua: gauza batzuk alde batera itxi, besteari eta poberari gehiago eskaintzeko.

Barauak barrura begira jartzen gaitu.

Zenbat denpora eta ahalegin, zenbat esfortzu eta lan bestea aldatu gurean. Garizumak gure barrua, gu geu aldatzera deitzen deusku.

Baraua gastuetan, telebista orduetan, erropatan, alperkerietan.

Kiloak jaistea dago modan. Dietak eta ibilerak.

Barruko dietak eta ibilerak be kontuan hartu behar!


Otoitza: Jainkoaz eta hurkoaz gogoeta egitea, Biblian eta munduko gertaeratan oinarrituz, iarkurriz, aztertuz, hitzaldietara joan, salatuz, kontenplatuz, eskerrak emonez…

Otoitzak emongo deusku indarra eta argia barauari esuteko 40 egunotan.


Limosnea: daukagunetik eta gareanetik itxurazko zeozer emotea.

Barauaren bitartez aurreztu doguna, gorde beharrean konpartitu, eskuzabaltasunez banandu.

Baraua, otoitza, limosnea.

Bat, bi eta hiru.

Hiru bide, Pazkoa bat. Garizuma 3.0

No hay comentarios: