Domekan Familia Ospakizuna

jueves, 30 de marzo de 2017

Garizuma 3.0 Lazaro zure laguna Jesus



Lazaro zure laguna Jesus

jendeak dino hil dela

negar hutsean agertu zara

zabal gurean hil gela...


Martak ukatu, Jesusek dino

“Heriotz hau da honela:

Bizitzarako pasabidea

ta ez betiko kartzela”.



Hilak, gaixoak, pobre, biktimak

sortzen dabe gugan pena,

kurutzearen gerizpe luze

gaur arte luzatzen dena.

Jesus maitea lagundu gaizuz

betetzen zure ordena:

harlosak kendu, jagon bizia

ta indartu sinismena!


Doinua: Damu dot Jauna

No hay comentarios: