Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

domingo, 26 de marzo de 2017

Igorre: parkatu gure zorrak... Parkamenaren Jaia

Zapatuan ospatu dabe KT 03ko taldeko neskamutilak euren lehen pententzia eta KT 04koak barriztatu.
Gure Aitan oinarrituta ospatu dogu sakramentu barri hau, bigarrena umeongan bateoaren sakramentuaren ostean.



Neurgailu bi daukaguz eskura: bata, besteak neurtzekoa; bestea, geure burua neurtzekoa. 

Jesus heldu da, eta hara non aldatu diran neurtzeko sistemak: “Neurtzen dozuen neurgailu beragaz neurtuko zaituee.” 

Eta zorretan egozanen parabola kontau deusku: zor handi bat eukan batek, eta Jainkoak parkatu egiten deutso... eta horrek berorrek ez deutso lagunari parkatu gura, nahiz eta beragaz askoz zor txikiagoa euki.



Zordunak. "Parkatu gura zorrak" esaten da orain. Batzuek uste dabe “zor” horrek ekarten deuskuzala gogora gaur eguneko behartsuak itotzen dabezan zorpetze-arazo larriak. 

Danok gara zordunak Jainkoaren aurrean, eta esker oneko zorra daukagu bizia, jatekoa eta maitasuna emon deuskuenakaz be. 


Badaukaguz dokumentu baten edo ordenagailuan gogoratu leitekezan zorrak. Baina badaukaguz neurtuezineko zorrak maitatu eta lagundu deuskuen personakaz; eta, beharbada, gogoratu be ez gara egingo zorrean gagozan persona horregaz. Bera be ez da arduratuko guri gogorarazoteaz. Nahiz eta… 

Batzuetan, adiskidetasuna eta laguntza eskini deuskuzanak ez deusku horren konturik emon gura, baina minduta egon leiteke esker ona erakusten ez badeutsagu edo bere preminan laguntzen ez badeutsagu.

Baina gauza guztien ganetik, “aita, ama, laguna”… Jainkoa deitzen deutsagun horrek, sortzaile eta salbatzaile dogun horrek, ez deusku egunero emon deuskunaren ordainagiria pasatzen; baina bai gura dau, gitxienez, geu be ez gaitezan ibili besteei eskatzen eskerrak emoteko guk egindako on eta mesedeagaitik.

Askotan zorrak eskatzen doguz
diruz-diru, begiz-begi
Parkatu eta esker emoten
ahiztuten da sarriegi
"Beti zorretan bizi gara" da
fededunontzako egi
Geuk mundura etorri izana
zor deutsagu norbaiteri.

 

 

No hay comentarios: