Domekan Familia Ospakizuna

viernes, 31 de marzo de 2017

Memorian oinarritutako bakea: Aintzane Ezenarro


Martxoak 31, barikua: Hitzaldia: Aintzane Ezenarro: Memorian oinarritutako bakea



“Gogora” Institutuaren zuzendari dogu Aintzane Ezenarro. Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideaz jarduten dauan institutua dogu berau, Eusko Jaurlaritzaren menpe. Urte asko  daroaz Aintzane Ezenarrok bakegintzan. Orain, lanpostu honetatik, inondik inora galdu ezin dogun ekarpena eskeiniko deusku: Memorian oinarritutako bakea: etorkizuneko bermea


Hitzaldia euskeraz izango da eta ondoren itaunak egiteko aukerea egongo da.

Igorreko Lasarte Kultura Etxean, 19:00etan.






Antolatzailea: Arratiako Eliza



Hitzaldi hau Arratiako Elizak eratu dau Gogora Institutuaren laguntzaz. Gai honi buruz hainbat urtetan labn egin dau Arratiako Eleizeak.


Lehengo urteetan gonbidatu dauz, adibidez,  beste batzuen artean, Juan Mari Uriarte, gotzaina, eta Jon Mirena Landa, Zuzenbideko katedraduna, Ibarretxeren gobernuan Giza Eskubideen arduraduna izana.


Arratia mailako topaketak eratu izan dauz, adibidez Emon argia bakeari edo Bakearen aldeko errogatibea Urkiola. Baita ere, beste herrietako parrokiekaz batera, bake ibilbideak Ziortzara bost urtetan.



Zer da Gogora Institutua?


Gogora, Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutua gure herriko memoria demokratikoa jaso eta transmititzeko egitekoarekin jaio da.

Azken ehun urteetan indarkeriak markatutako esperientzia traumatikoen memoria gordetzeko eta transmititzeko eginkizuna dau: gerra zibila, diktadura frankista, ETAren terrorismoa eta legez kontrako kontraterrorismoak; bidegabeki pairatutako sufrimenduaren memoria, bai eta bizikidetza demokratikoa eta, are egoera txarrenetan ere, giza eskubideen eta bakearen defentsan oinarritutako gizartea eraikitzeko eta defendatzeko ahaleginaren memoria ere.

Memoria demokratikoa transmititzeko erantzukizun etikoa abiapuntu hartuta, memoriaren eraketa inklusiboa sustatzea eta herritarren parte-hartzea bermatzea da Institutuaren helburua. Memorien arteko alkarrizketa horrek muga bat baino ez dau: memoria ezin da erabili gertaerak baztertzeko edo parekatzeko. Ez eta ezein terrorismo, indarkeria edo giza eskubideen urraketa mota justifikatzeko ere.



31 de marzo, viernes

Charla: Aintzane Ezenarro, directora del Instituto Gogora de Memoria, Convivencia y DDHH.
Memorian oinarritutako bakea
Casa de cultura de Igorre 19:00






Organiza la Iglesia de Arratia



No es la primera vez que al Iglesia de Arratia organiza encuentros en torno al tema de la paz y la reconciliación en nuestro pueblo.


Otros años ha invitado, por ejemplo, al obispo Juan Maria Uriarte, o al catedrático de derecho y antiguo director de DDHH del gobierno Ibarretxe, Jon Mirena Landa.

Igualmente ha organizado convocatorias públicas por la paz y la reconciliación, como Emon argia bakeari o rogativas a Urkiola con este tema de fondo.


Junto a otras parroquias de Bizakia, ha participado durante cinco años en la subida oracional por la Paz a Ziortza.



Qué es el instituto Gogora?


Gogora, el Instituto de la Memoria, la Convivencia y los Derechos Humanos nace con la misión de preservar y transmitir la memoria democrática de este país.

Según establece la ley de creación de Gogora, su función será “preservar y transmitir la memoria de las experiencias traumáticas marcadas por la violencia durante los últimos cien años: la Guerra civil, la dictadura franquista, el terrorismo de ETA y los contraterrorismos ilícitos”; la memoria del sufrimiento injustamente padecido y también del esfuerzo por construir y defender una convivencia democrática y una sociedad basada en la defensa de los derechos humanos y la paz, aun en las peores circunstancias.

El objetivo del Instituto es promover la configuración de la memoria de forma inclusiva y garantizando la participación ciudadana. Pero la expresión del pluralismo en la configuración de la memoria tiene un límite: la memoria no se puede utilizar ni para excluir, ni para equiparar acontecimientos. La memoria tampoco puede ser utilizado para legitimar ningún terrorismo o conculcación de derechos.


+ info www.arratia.tk

No hay comentarios: