Espiritu Santua Mendekoste Jaia

viernes, 24 de marzo de 2017

Peio Ospitalen kantaldia Igorren bideo eta guztiz

Eliza bete jende batu da gaur Igorren Peio Ospitalen azken diskaren aurkezpena entzuteko kantaldian. Bolumen eta oihartzun arazo txiki batzuk salbu, giro oso onean joan da ekitaldia. Arratiako herri guztietatik eta hainbat herrietatik hurreratu da jendea entzutera.

Kanta guztien hitzak berton irakurri eta errepasatu daikeguz!

Hiru minutu belu heldu zirenak, hasita aukritu eben kantaldia. Ordu orduan hasi eben eta euren ekitaldia Peio Ospital kantariak, Paul Smet pianisteak eta Mixel Ducau kitarra joleak.

Diska barriaren kantak aletzen joan ziren, hitzaurre txiki labur batekin, kantaren jatorria edo egileak aipatuz.

Kantaldia aurrera jo eta jeneda berotzen joan zan. Oso txalotua izan zen Betor Pakea bertso sorta. Kantaraen indar eta gooztasunaz aparte, alde bietan egozen pantailatan bideo bi jarri ziran eta parez pare: euskal errefuxiatuak gerra handian eta gaur eguingo errefuxiatuak. Aipamen berezia izan eban Alejandro Sagarna Zeanuriko abade errefuxiatuak, Itsasun hilobiratua.

Jendearen txalo zaparradari eskerrak emoteko, hirukoteak azkenean Herri honek bake-mina kantatu eban publikoarekin batera.

Ia-ia ordu t'erdiko kantaldi gozo eta hunkigarria: bizia, herria, gaixoa, ekologia, errefuxiatuak, emetasuna, eliz inboluzioa, Frantzisko aita santua...  musika ederrez apaindua eta edertua.

Argazkia: Zuriñe Etxebarria


Gizadiak maite-mina,
Izadiak arreta-mina,
Etorkinak herri-mina,
Herri umek bake-mina.

Laborari ta langile,
Sinestedun ta bilatzaile,
Bidez-bide, kalez-kale,
Izan gaiten bakegile.

Zatiketak etsipena,
Elkarketak itxaropena,
Gorrotoak pairamena,
Bakermenak askapena.

Solasbide, elkarbide,
Maitabide ta askabide,
Zuzenbide, bakebide,
Oro dire zorionbide.

(Hitzak: Peio Ospital)
(Musika: Irlandar herrikoia)

 

No hay comentarios: