Concierto de Juanjo Elezkano, el sábado 20, 19:00, Parroqui ade Lemoa

sábado, 8 de abril de 2017

Zeanuri ultima los ensayos de la Procesión del Domingo

Txikiak protagonista, Zeanurin egingo dan Astakumearen prozesinoan. Euskeraz antzestuko dabe pasinoa.

Biharko egunez, Erramu-domeka, Arratiako herri honetako gazteenek Jesus Jerusalemenera sartu zanekoa antzeztuko dabe. Prozesinoa, 11:30etako Eukaristiaren aurretik egingo da. Seigarren urtez jarraian, parrokiako 40 mutiko eta neskato inguruk antzeztuko dau pasarte hau euskeraz.

Prozesinoan zuzendari lanetan jardungo dauan Bibiñe Pujana aurton 39 urte beteten dituan Zeanuriko antzerki-taldeko kidea da. “Poz-pozik” dago gazteak irakurgai eta prozesinorako prestatzeko aukeragaitik. Entseguetarako nahi baino denpora gitxiago dauala dino, “orraztu bako testuak diralako eta ordu askoko saioak behar diralako esaldiak zuzen esateko”, zertaz diharduan jakinda. Hain zuzen be, bere taldea antzezlan barria prestatzen ari da, abuztuan, Andra Mari egunez estreinatzeko, herriko jaiak dira-eta. 



Bibiñek parrokiaren inplikazioa eta esku-hartzea nabarmentzen dau, berak animatu ditualako gurasoak eta txikienak antzezlanean parte hartu daien. “Nik, beste barik, bat egiten dot jardueragaz, gainerako guztien antzera, bakotxak dakiena emoten dau-eta”. Izan be, aita eta ama gehienek be esku-hartzen dabe antzezlanean era batera edo bestera. “Batzuek txistua joten dabe, edo beren-beregi prestatutako bertsoak kantatzen dabez, edo dekoratua prestatzen dabe…”. Aurton, gainera, dekoratu barria izango dabe “koloretsuagoa”, parrokoak dinoanez.

Los txikis protagonizarán la procesión del Borriquito en Zeanuri. La representación de la Pasión se hace en euskera.

Mañana, Domingo de Ramos, los más jóvenes del municipio arratiano recrearán la entrada de Jesús a Jerusalén. La procesión se realizará antes de la Eucaristía de las 11:30. Por sexto año consecutivo, unos 40 niños y niñas de la parroquia interpretarán la obra en euskera. 


La directora de la procesión, Bibiñe Pujana, es miembro del grupo de teatro de Zeanuri, que este año cumple 39 años. Se muestra “encantada” de preparar a los jóvenes para las lecturas y la obra. Admite que tienen menos tiempo para los ensayos del que quisiera “porque son perlas sin pulir y para interpretar las frases se necesitan muchas horas de entrenamiento”. Habla con conocimiento de causa, porque su grupo, está inmerso en la preparación de una nueva obra que se estrenará en las fiestas de la localidad, el día de Andra Mari. 

Bibiñe destaca la implicación de la parroquia, quien es la que ha animado a los padres y madres y a los más pequeños a participar en la obra. “Yo simplemente, me sumo a la actividad como una más, porque cada cual aportamos desde lo que sabemos”. Y es que la mayoría de los padres y madres también ofrecen su granito de arena en la obra. “Algunos tocan el txistu, cantan los bertsos preparados para la ocasión, preparan el escenario…”. Este año, además, la obra contará con un decorado nuevo, “con más color”, tal y como señala el párroco.



Hiru esalditan:

Antzespenak aurten dekoradu barriak izango ditu...
Irudi argigarriak emongo dira antzerkiaren osagarri.
Bertsoak danon artean kantatuko doguz.

Eta hemen ihazko kronika bat.
Publicar un comentario