Espiritu Santua Mendekoste Jaia

jueves, 1 de junio de 2017

Espirituari Espirituagaz

Espiritu Santuari otoitzean Espirituagaz batera eta bere eraginpean. Igorreko parrokian, ekainaren 2an, barikua, arrastiko 18:30etan. Erdu!
Jose Luis Sicreren gogoeta. Comentario de José Luis Sicre. Otoitzak Espirituari.



Mendekoste igandea A (2017-06-04)
Greco-rentzat, Maria Magdalenak ehun eta zazpiren balioa du

         Mendekostearen lauki famatuak, El Greco-k pintatuak, orain El Prado museoan jasoak, badu xehetasun bat, oharkabe gerta litekeena: Birjinaren ondoan Maria Magdalena dago. Ondorioz, Espiritu Santua ez da jaitsi Hamabien (gotzainen ordezkarien) gain bakarrik, baita Andre Mariagan ere (bide ematen zaio, Jesusen ama delako) eta baita iragan dudagarriko sekular baten gain ere (XVI. mendearen akaberan, Maria Magdalenak ez zuen gaur egungo feministen artean duena bezain fama onik). El Greco Eginak liburuko kontaeran arnastu denez, non ehun eta hogei pertsona aipatzen baitira, atera genezake, Magdalenak ehun eta zazpi ordezkatzen dituela. Nola bateratzen ahal da hau gaur irakurri dugun Joanen ebanjelioko pasartearekin, zeinen arabera Hamaikei bakarrik eman baitzaie Espiritua? Beste behin, bi kontaera desberdin ditugu begi aurrean, komunikatu nahi den mezua gorabehera.

                                                                   Abestia: Zatoz Izpiritua
                                              Abeslaria: Peio Ospital eta Et inacarnitus Orkestra


Espirituaren arabera

         Baina hobe testurik zaharrenarekin hasi, hau da, Paulok korintoarrei idatzi zien lehen gutunarekin (51. urte inguruan idatzia). Espiritua kristau guztiengan egiten ari denaz mintzo da hor Paulo. Espirituari esker aitortzen dute Jesus Jaun (eta aitortzeagatik bizitza jartzen zuten jokoan, zeren eta Erromatarrek Zesar baitzuten beren Jauna). Espirituari esker dituzte kristau-elkartean askotariko ministerio eta zereginak (kleroak ia guztiak monopolizatu baino lehen). Eta, Espirituari esker, kristau-elkartean ez da erlijioak eragindako alderik (ez judu eta ez greko), ezta klase sozialik ere (ez esklabo eta ez aske). Galaziarrei egindako gutunean, Paulok dio, galduak direla generoan (gizonezko eta emakume) oinarrituriko aldeak ere. Azken batean, kristauok garen eta dugun guztia Espirituaren fruitu da, hori baita Jesus berpiztua gure artean egotearen forma.
         Maila indibidualean, bataioan ematen da Espiritua. Baina Lukasek, Eginak liburuan, sartu nahi digu buruan, Espirituaren etorrera ez dela esperientzia pertsonal eta pribatu hutsa, baizik eta elkarte osoarena. Horregatik dator Espiritua bertaratu guztien gainera, zeinak, duela gutxi esan duenaren arabera, ehun eta hogei lagun baitziren (kopuru sinbolikoa: 12 bider 10). Aldi berean, Espiritua ematea hertsiki uztartu du apostolutzarekin. Espiritua ez dator elkartea barnez elkartzera bakarrik, baizik eta «Jainkoaren miresgarriak» hots egitera eragiten dio elkarteari, bertan diren juduek, azkenean, aitortu dutenez.
         Joanen ebanjelioa Espirituaz mintzo denean, Pauloren ildoaren antzekotik, ministerio jakin bati dagokionez, jatorriz Hamabiei bakarrik dagokien ministerioaz, ari da: norbait kristau-elkarte batean onartu ala ez onartzeaz (bekatuak barkatu ala gorde).
         Ideia gutxi hauek argi jartzen dute Espirituak izan zuen funtsezko garrantzia kristau bakoitzaren eta Elizaren bizitzan. Teologiaren geroko hizkuntzak, misterioan sakondu nahirik, kristau-herriari oinarrizko esperientzia horretatik aldentzera eragin dio. Aitzitik, Mezako sekuentzia berreskuratzeko laguntza izan daiteke.

Hizkuntzen dohaina

         «Eta hizkuntza desberdinetan hitz egiten hasi ziren, Espirituak nola adierazi ematen zienez». Lehen arazoa jakitea da, ea munduko beste alde batzuetan hitz egiten ziren hizkuntzak ziren, edota hizkuntza arraroak, misteriotsuak, inork ezagutzen ez zituenak. Bertan diren juduek diote, «nork bere jatorrizko hizkuntzan hitz egiten entzuten diela». Baina interpretazio honek ez du balio Kornelio ehuntariaren eta Efesoko ikasleen geroagoko kasuentzat. Zenbait autorek bi fenomenoak bereizteari uko egiten dion arren, ematen du bi gertaera desberdin ditugula begi aurrean: batetik, bi hizkuntza arrotzez hitz egitea; bestetik, «hizkuntza arraroz» (Paulok «aingeruen hizkuntzak deituko ditu) hitz egitea.
         Lehen kasua erraz da arrazoitzea. Lehen kristau misiolariek problema bati aurre egin behar izan zioten, historian barna beste hainbat eta hainbatek egin behar izan dioten berari: hizkuntza ezezagunak ikasteari, Jesusen mezua eskualdatzeko. Ematen du, gertaera hau deigarri gertatu zaiola Lukasi: beti zaila izanik, are zailagoa gramatikarik ez denean, ezta hizkuntza-eskolarik ere, eta Espirituaren dohain berezitzat jaso nahi izan duela, ahalegin handi baten fruitu izan zena hasierako miraritzat emanez.
         Bigarrena gauza nahasiagoa da. Paulok korintoarrei egindako lehen gutunaren bidez ezagutu dugu. Elkarte hartan, berak fundatu zituenetan exotikoena, dohain hau zuten batzuek, beste edozein dohain baino handiagotzat ematen zutena. Fenomeno honen oinarrian, kontzientzia hau egon bide zegoen: edozein hizkuntza guztiz kaskarra dela Jainkoaz hitz egiteko eta bera goresteko. Hitzak falta dira. Eta soinu arraroetara jo dute, gainerakoentzat ulertezinak, sentimendurik hondokoenak adierazi nahiz, esperientzia mistiko baten ildotik. Horregatik, edukia itzuliko duen norbaiten beharra dute, Korinton gertatzen zenez. (Uste dut, fenomeno hau, Grezian hain juxtu bere testigantza duena, Delfoseko orakuluaren tradizioarekin erlaziona genezakeela, han Pitia hizkuntza ulertezin batez mintzo baita, «profetak» batek interpretatzen duelarik).
         Halaz guztiz, ez dago argi, hain teologikoa eta sakona den interpretazio hau daitekeen bakarra izatea. Gaur egungo zenbait talde karismatikotan badira «hizkuntzatan mintzo diren» pertsonak; behatzaile inpartzial batek adierazi dit soinu arraroen emisio hustzat ematen dutela guztia, inolako edukirik gabetzat. Honek nahasmendu huts bihurtzeko arriskua izango luke, Paulok korintoarrei esan dien bezala. Bertakoek ez dute ezertako on, eta fededun ez den bat etortzen bada, denak zoraturik daudela pentsatuko luke.

José Luis Sicre
Euskeraz: Dionisio Amundarain



DOMINGO DE PENTECOSTÉS. CICLO A (2017-06-04)
Para el Greco, María Magdalena vale por ciento siete

En el famoso cuadro de Pentecostés pintado por El Greco, que ahora se conserva en el museo del Prado, hay un detalle que puede pasar desapercibido: junto a la Virgen se encuentra María Magdalena. Por consiguiente, el Espíritu Santo no baja solo sobre los Doce (representantes de los obispos) sino también sobre la Virgen (se le permite, por ser la madre de Jesús) e incluso sobre una seglar de pasado dudoso (a finales del siglo XVI María Magdalena no gozaba de tan buena fama como entre las feministas actuales). Ya que el Greco se inspira en el relato de los Hechos, donde se habla de una comunidad de ciento veinte personas, podemos concluir que la Magdalena representa a ciento siete. ¿Cómo se compagina esto con el relato del evangelio de Juan que leemos hoy, donde Jesús aparentemente sólo otorga el Espíritu a los Once? Una vez más nos encontramos con dos relatos distintos, según el mensaje que se quiera comunicar.

La importancia del Espíritu

         Pero es preferible comenzar por el texto más antiguo, el de la carta a los Corintios (escrita hacia el año 51). En ella Pablo habla de la acción del Espíritu en todos los cristianos. Gracias al Espíritu confesamos a Jesús como Señor (y por confesarlo se jugaban la vida, ya que los romanos consideraban que el Señor era el César). Gracias al Espíritu existen en la comunidad cristiana diversidad de ministerios y funciones (antes de que el clero los monopolizase casi todos). Y, gracias al Espíritu, en la comunidad cristiana no hay diferencias motivadas por la religión (judíos ni griegos) ni las clases sociales (esclavos ni libres). En la carta a los Gálatas dirá Pablo que también desaparecen las diferencias basadas en el género (varones y mujeres). En definitiva, todo lo que somos y tenemos los cristianos es fruto del Espíritu, porque es la forma en que Jesús resucitado sigue presente entre nosotros.
         A nivel individual, el Espíritu se comunica en el bautismo. Pero Lucas, en los Hechos, desea inculcar que la venida del Espíritu no es sólo una experiencia personal y privada, sino de toda la comunidad. Por eso viene sobre todos los presentes, que, como ha dicho poco antes, era unas ciento veinte personas (cantidad simbólica: doce por diez). Al mismo tiempo, vincula estrechamente el don del Espíritu con el apostolado. El Espíritu no viene solo a cohesionar a la comunidad internamente, también la lanza hacia fuera para que proclame «las maravillas de Dios», como reconocen al final los judíos presentes.
         El evangelio de Juan, en línea parecida a la de Pablo, habla del Espíritu en relación con un ministerio concreto, que originariamente sólo compete a los Doce: admitir o no admitir a alguien en la comunidad cristiana (perdonar los pecados o retenerlos).
         Estas breves ideas dejan clara la importancia esencial del Espíritu en la vida de cada cristiano y de la Iglesia. El lenguaje posterior de la teología, con el deseo de profundizar en el misterio, ha contribuido a alejar al pueblo cristiano de esta experiencia fundamental. En cambio, la preciosa Secuencia de la misa ayuda a rescatarla.

El don de lenguas

«Y empezaron a hablar en diferentes lenguas, según el Espíritu les concedía expresarse». El primer problema consiste en saber si se trata de lenguas habladas en otras partes del mundo, o de lenguas extrañas, misteriosas, que nadie conoce. En este relato es claro que se trata de lenguas habladas en otros sitios. Los judíos presentes dicen que «cada uno los oye hablar en su lengua nativa». Pero esta interpretación no es válida para los casos posteriores del centurión Cornelio y de los discípulos de Éfeso. Aunque algunos autores se niegan a distinguir dos fenómenos, parece que nos encontramos ante dos hechos distintos: hablar idiomas extranjeros y hablar «lenguas extrañas» (lo que Pablo llamará «las lenguas de los ángeles»).
El primero es fácil de racionalizar. Los primeros misioneros cristianos debieron enfrentarse al mismo problema que tantos otros misioneros a lo largo de la historia: aprender lenguas desconocidas para transmitir el mensaje de Jesús. Este hecho, siempre difícil, sobre todo cuando no existen gramáticas ni escuelas de idiomas, es algo que parece impresionar a Lucas y que desea recoger como un don especial del Espíritu, presentando como un milagro inicial lo que sería fruto de mucho esfuerzo.
El segundo es más complejo. Lo conocemos a través de la primera carta de Pablo a los Corintios. En aquella comunidad, que era la más exótica de las fundadas por él, algunos tenían este don, que consideraban superior a cualquier otro. En la base de este fenómeno podría estar la conciencia de que cualquier idioma es pobrísimo a la hora de hablar de Dios y de alabarlo. Faltan las palabras. Y se recurre a sonidos extraños, incomprensibles para los demás, que intentan expresar los sentimientos más hondos, en una línea de experiencia mística. Por eso hace falta alguien que traduzca el contenido, como ocurría en Corinto. (Creo que este fenómeno, curiosamente atestiguado en Grecia, podría ponerse en relación con la tradición del oráculo de Delfos, donde la Pitia habla un lenguaje ininteligible que es interpretado por el “profeta”).
Sin embargo, no es claro que esta interpretación tan teológica y profunda sea la única posible. En ciertos grupos carismáticos actuales hay personas que siguen «hablando en lenguas»; un observador imparcial me comunica que lo interpretan como pura emisión de sonidos extraños, sin ningún contenido. Esto se presta a convertirse en un auténtico galimatías, como indica Pablo a los Corintios. No sirve de nada a los presentes, y si viene algún no creyente, pensará que todos están locos.

José Luis Sicre

«Espiritu Santurik gabe
Kristo iraganekoa bihurtzen da;
Idazteuna letra hila;
Eliza, erakunde hutsa;
agintea, menderaketa besterik ez;
ekintza ebanjelizatzailea, propaganda;
liturgia, oroipen magiko hutsa
eta moral ebanjelikoa, esklaboentzako etika.

Baina Espirituarengan,
Kristo Berpiztua bizirik eta ekintzaile dago,
Ebanjelioa bizia ematen duen indarra da,
Elizak elkartasun hirukoiztarra iragartzen du,
agintea zerbitzu askatzailea da,
misioa Mendekoste iraunkorra,
liturgia salbamenaren oroipena eta aurrerapena da
eta giza ekintza, askatasuna»
(I. Hazim).


 
Espirituarekin
Otoitzean




Florentino Ulibarri 
Euskeratzailea: Aitor Etxebarria

URRERATU ZAITEZ



Iturbua naizela diozu eta ez zara edatera urreratzen;
Kategoriako ardoa naizela diozu eta ez zara mozkortzen.
Haizetxo leuna naizela diozu
eta ez dituzu zabaltzen zure leihoak.

Argia naizela diozu eta ilunpean segitzen duzu.
Olio usaingozoa naizela diozu
eta ez duzu zure gorputza igurzten.
Musika naizela diozu eta ez dizut abesten entzuten.

Sua naizela diozu eta hotzez dardaran segitzen duzu.
Jainkoaren indarra naizela diozu eta ez nauzu erabiltzen.
Abokatua naizela diozu eta ez duzu  zu defendatzerik nahi.

Kontsolatzailea naizela diozu
eta ez didazu zure nahigabeen berri ematen.
Dohaia naizela diozu eta ez dizkidazu zure eskuak zabaltzen.
Bakea naizela diozu
eta ez duzu nire txirularen doinua entzuten.

Haize gogorra naizela diozu
eta zirkinik egin barik segitzen duzu.
Behartsuen zaindaria naizela diozu
eta eurengandik urruntzen zara.
Askatasuna naizela diozu eta ez duzu zu bultzatzerik nahi.

Ozeanoa naizela diozu eta ez duzu bertan dzanga egin nahi.
Maitasuna naizela diozu eta ez didazu zu maitatzen uzten.
Lekukoa, testigua naizela diozu eta ez didazu itaunik egiten.

Jakituria naizela diozu
eta ez duzu ikasi nahi.
Erakargarria naizela diozu
eta ez duzu nik zu seduzitzerik nahi.
Sendagilea naizela diozu
eta ez didazu deitzen zu osatu zaitzadan.

Apopilo nagoela diozu eta ez duzu ni sartzerik nahi.
Gerizpe freskagarria naizela diozu
eta ez zara nire hegopean babesten.
Fruitua naizela diozu eta ez nauzu dastatzen.



ZURE ESPIRITUAREN HAIZERA



Hasieratik bertatik
Izadi osoa berotu eta antolatu
Eta izaki guztiei bizia eman zien
Zure Espirituaren haizera jartzen gara, Jauna.

Zure profeta eta mezulariak,
Zure herri osoa
Historiaren bide zalantzagarrietatik gidatu zituen
Zure Espirituaren haizepean arriskatzen gara, Jauna.

Nazareteko Mariaren bihotzean
sartu  eta baretu ondoren,
Bizia eta itxaropenaren eroale bihurtu zuen
Zure Espirituaren haizeari esker bizi gara, Jauna.

Jesus barru-barrutik harrapatu eta
Behartsuei Berri Ona  iragartzeko
sendotasunez eta samurtasunez bete zuen
Espirituaren haizepean jartzen gara, Jauna.

Zure Espiritu honek, Jauna,
Mendekoste egunez aurreiritzi eta beldur guztiak uxatu zituen
Eta afaltokiko ateak zabal-zabalik utzi,
Kristau elkarte osoak munduarekin batera  senti zezan.
Askea izan zedin hitz egitean
Koherentea bere testigantzan
Eta garaiezina bere itxaropenean.
Espiritu horri irekitzen diogu geure bihotza, Jauna.


Elizaren gaur eguneko beldur berriak uxatu,
Zerbitzua ez den botere oro kritikatu
Eta pobretasun eta martiritzarekin garbitzen duen
Espiritu horren haizera elkartzen gara, Jauna.

Nonahi eta noiznahi arnasa ematen  duen
Espiritu aske eta askatzailea,
Legea, bekatua  eta heriotza azpiratzen dituena
Eta zure Erreinuaren arima eta arnasa dena,
Espiritu horren haizera egiten gara zure esaneko, Jauna.



ESPIRITUARI GORATZARREA


Bedeinkatua Zu, Espiritu sortzailea,
biziaren eta berritasunaren iturria,
kristau izatearen eta askatasunaren emailea,
lurrazala behin eta berriro berriztatzen duzuna.

Aitza Zuri, herriaren  eta profeten Espiritu horri,
apopilo geldiezina,
Jainkoaren jakituria,
Historiako indar sortzailea,
Justizia, Solidaritate eta bake agintzaria.

Gora Zu, Jainkoaren dohaia,
Askapenaren presentzia menderaezina,
herri, nazio,
familia, elkarte,
gizon eta emakume bakoitza
Jainkoaren Erreinuko gune askatua bihurtzen duzun hori.

Zure presentzia sumatzen dugu Historiaren atzeko aldean
eta gure munduaren bihotzean:
behartsuen itxaropenean,
askatasun-egarrian,
justiziaren aldeko borrokan,
zapalduen garrasian,
giza-eskubideen defentsan,
Erreinuaren betetasuneranzko ibilbide luzean
eskuratutako poztasun, garaipen eta irrika bakoitzean.

Ongi etorria, Espiritua,
gure mundura eta gure etxera!

USTELKERIA OROREN KONTRAKO SENDAGARRIA




Unibertsoa hutsik dago
Kanporatuak izan baitira zure Espirituaz eta zure misterioa,
Zu albo batean uzten zaituzten
azalpen antzuz betetzen baitugu.
Egizu putz eta bialdu zure arnasa sortzailea,
horrela gauza guztiek berreskuratuko baitute
beren tokia eta esanahia
eta itxurarik gabeko kaosa izateari utziko baitiote.

Lurra poluzioz eta neurrigabeko ustiaketaz
kutsatuta dago;
haize kutsatuak ito egiten gaitu
eta lurreko ondasunak agortu egin ditugu.
Egizu putz eta bialdu zure arnasa garbia,
Bizitzaren freskotasuna arnastu dezagun
kultura suntsitzaile honen erdian.

Herriak alderrai dabiltza erdi galduta
biolentzia, injustiziak, gerrak,
gehiegikeriak, pribilegioak eta trikimailuak direla eta.
Egizu putz zure arnasa biziaz:
Hainbesteko ustelkeria eta heriotzari aurre egin diezaien.

Sinistedunak galduta, noraezean eta bananduta gaude,
gure txokotxoetan itxita
eta gu baino gehiago den egoerak minduta.
Egizu putz eta bialdu zure arnasa sendoa,
elkar harturik denen aurrean erakuts dezagun
Zu Jainko sortzaile eta askatzailea zarela.

Eta bialdu zure arnasa nire gainera,
Bizia eta ilusioa berreskuratu ditzadan,
seme bat bezala bizi izaten ikas dezadan
munduaren bihotzean,
zure egintzak onak
eta ondo eginak direla aitortuz.


AMAIERARIK GABEKO KANTUA


Zatoz, Espiritua.
Zatoz, Adiskide hori.
Zatoz, Maisua.
Zatoz, Babesle eta Zaindaria.

Zatoz, dohaineko Dohaia.
Zatoz, Argi gozoa.
Zatoz, Indar leuna.
Zatoz, Arnasa bizia.
Zatoz, Bufada jainkozkoa.
Zatoz, Lurrin sarkorra.
Zatoz, Ostatutar geldiezina.
Zatoz, gidari segurua.
Zatoz, Gozotasun gozoa.

Zatoz, Haizetxo eta Ekaitza.
Zatoz, Sua eta Iturria.
Zatoz, Bakea eta Gerra.
Zatoz, Zauria eta Olioa.
Zatoz, Kontsolatzailea eta Aztoratzailea.
Zatoz, Hasiera eta Bukaera.
Zatoz, Uholde eta Uhaska.
Zatoz, Artista eta Artisaua.

Egizu zure lana niregan
Eta mundu osoan





EMOIGUZU ZURE ESPIRITUA






Emoiguzu zure Espiritua, Jauna.
Espiritua ez dagoen lekuan,
beldurra da nagusi.
Espiritua ez dagoen lekuan,
espirituak agertzen dira.
Espiritua ez dagoen lekuan,
ohikeriak dena betetzen du.
Espiritua ez dagoen lekuan,
zimeldu egiten da itxaropena.
Espiritua ez dagoen lekuan,
ezin gara zure izenean elkartu.
Espiritua ez dagoen lekuan,
premiazko gauzak ahaztu egiten dira.
Espiritua ez dagoen lekuan,
bakardadea da nagusi.
Espiritua ez dagoen lekuan,
legeak eta arauak sortzen eta sartzen dira.
Espiritua ez dagoen lekuan,
etorkizuna ilundu egiten da.
Espiritua ez dagoen lekua,
ez dago bizia ernetzerik.
Emoiguzu zure Espiritua, Jauna.




EMOIGUZUZ ZURE DOHAIAK


Zatoz, Jesusen Espiritua,
sinisten dutenen,
zalantzatan daudenen
eta beldur direnen gainera.

Isuri egizu zure sua
gure desioen epelkerien gainera,
gure ametsen neguaren gainera,
gure aukeren txingarren gainera.

Bota zure arnasa
Etorkizuna eraikitzen ahalegin bizian ari direnen gainera,
Balioak gordetzen dituztenen gainera,
Bizitza babesten dutenen gainera.

Argitu zure argiaz
Artea eta edertasuna sortzen dituztenak,
Bakea eta solidaritatearen alde lanean ari direnak,
ardurak karguak betetzen dituztenak.

Aberastu zure dohaiekin
gizon-emakume guztion bihotzak,
kontinente guztietako hiri eta herriak,
kultura eta erlijio guztiak
eta behartsuen nahiak.

Zatoz, Espiritu Santua,
Zatoz, oraintxe eta bertora,
eta zaude gurekin,
beti guregan.

BIALDU, JAUNA, ZURE ESPIRITUA




Denbora geldirik dirudien une honetan,
Zure presentzia ageriagoa den une honetan,
nire izate osoa irrika bizian dagoen une honetan,
gizakion erara eskatzen dizut:

Bialdu zure Espiritua
nire lehortasunera,
nire ahuleziara,
nire beldurren gainera,
nire pobretasunera,
nire nekera,
nire kontraesanetara,
nire borroketara,
nire ezinegonera,
nire hoztasunera,
bete gabe dauden nire desioetara,
nire sinismen faltara...


Nire poztasunetara ere
bialdu zure Espiritua,
nire itxaropenaren gainera,
nire lanera,
nire asmoetara,
nire familiaren gainera,
goldatutako nire zelai gainera,
konpartitutako nire loreen gainera,
aldatzeko dudan gogoaren gainera,
bizitzarako nire hazien gainera.

Bialdu, Jauna, zure Espiritua,
babes eta zain dezala bere itzalpean
naizen eta daukadan guztia;
erre ditzala nire asmo okerrak
eta ureztatu dezala zure dohaien kimua den guztia.
Bialdu, Jauna, zure Espiritua.



BIZIRIK DIRAUTEN ITXAROPENAK


Bizi den guztiak Zugandik jasotzen du arnasa.
Hazten den guztiak Zugandik jasotzen du ernetzeko indarra.
Mugitzen den guztiak Zugandik hartzen du airea.
Abesten duen guztiak Zugandik ateratzen du doinua.
Oihu dagien guztiak Zugandik hartzen du aldarria.

Zeuk egiten duzu isiltasuna.
Zeu ari zara ixil-ixilean, oharkabean.
Zeuk eraikitzen duzu zaratarik atera gabe.
Zeuk sortzen duzu, beldurrik gabe.

Aldi berean zaude sakontasunik ezkutuenean
eta denen begien bistan,
legamia orean bezala,
oxigenoa eguratsean bezala,
usain gozoa loretan bezala,
zaporea fruituetan bezala.

Zeuri esker dugu bizitzeko
eta mundu hobea eraikitzeko gogoa.
Zuri esker diraute bizirik
berdintasun, askatasun eta anaitasun ernamuinek.
Zeuri esker egiten dugu amets utopiekin
eta zeuri esker gabiltza duintasunez.
Zeuri esker ikasi dugu bihotzabalak izaten
eta egia-haziak konpartitzen.

Zeuri esker ari dira eraikitzen zeru-lur berriak
herri, hizkuntza eta kolore guztietako gizon-emakumeak,
ezberdinak izan arren elkar ulertu ahal izateko.

Jesusen Espiritua,
egizu ezberdintasunaren Babel-a eta
Ipar aberats eta insolidarioaren harresiak
lehenbailehen erori eta berriro altxa ez daitezen;
balore berri eta zuzenagoek munduko hiritar guztien
Konstituzio Berria osa dezaten.

Ezabatu itzazu kastak, klaseak eta pariak egotea
justifikatzen duen edozein lege edo muga
(naturala, erlijiosoa zein zibila);
eta inguratu gaitzazu bakeaz, zure bakeaz,
denok anaia-arreba legez bizi izan gaitezen.



JAINKOAREN ESPIRITUA



Bisitatu itzazu zure bihotzeko haran eta bazterrak
eta bizitza, justizia eta solidaritatea.
Egia, baketa eta poza 
darizkion iturburuak aurkituko dituzu.
Betidanik zuregan jarri nuen Espiritua da.

Erreparaiozu zure familia-bizitzari
-hurbilekoa eta urrunekoa, apurtua eta elkartua,
honetan edo hartan-:
eskaintzen diren bihotzen arrastoak
eta neba-arrebak izan nahi duten
neba-arrebak aurkituko dituzu.
Betidanik zuengan jarri nuen Espiritua da.

Begiratu zure herriaren ibilera:
batzuetan tristea eta geldoa,
beste batzuetan alaia eta bizkorra,
asmoz, plangintzaz eta ametsez beteta,
bidean edo bide-zidor apalak ireki nahian.
Zuen arnasa adoretzen duen nire Espiritua da.

Begiraiozu Elizari, begiraiozu inolako susmorik gabe.
Ezagutzen ditut bere gaitzak,
bere hanka sartzeak eta traizioak;
Baita bere zalantzak,kritikak eta eragozpenak ere.
baina bere itxura astun, eskas eta hauskor horren azpian
bizitza ernetzen da, oasi eta begiralea da,
erraiak eta profetak ditu.
Neure Espiritu bizia da bere zain ihartuetan.

Zabaldu zure begirada mundu osoan zehar,
Zure etxea, herria eta aberria baino harantzago.
Erreparaiezu barru-barrutik maite dutenei
eta beste batzuek eurena dena eskura dezaten
saiatzen eta borrokatzen dutenei.
Bihotz askatuetan bizi eta eragiten duen
nire Espiritu kementsua da.

Hel zaitez lekurik apartatuenetara,
udaberritik eta gizakien ametsetatik urrun.
Oraindino ez dituzu ezagutzen sekreturik onenak!
Garbitu zure begiak bertan zer ari den ernetzen ikusteko.
Behartsuen itzalpean loratzen den nire Espiritua da.

Aztertu, ikusi eta ikasi;
Kontenplatu, eskertu eta kantatu;
Ireki zure barrua, gozatu
eta utzi dohainik jaso duzun  nire Espirituak
-putza, haizetxoa, ekaitza, airea-
eraman zaitzan.



ESKERRIK ASKO, AITA, ESPIRITUAGAITIK

Bedeinkatua Zu, Jauna,
Zure Semearen bitartez munduari
oparitzen diozun Espirituagatik.

Hasieran sortu zenuen, beste ezer  baino lehen,
unibertsoa zure Espirituaren berotan
erruten ari zinen bitartean,
gizakiaren habia izango zen
argiz eta bizitzaz beteriko mundua sor zedin.

Eskerrak ematen dizkizugu zure Espirituaren bidez
etengabe sortzen, babesten eta edertzen
ari zarelako mundu hori,
gure ibilera tristea eta zoritxarreko izan ez dadin
eta Erreinuaren hasikinak gozatu ditzagun.

Gora Zu, Jauna, zure Espiritua isuri baituzu
gizon, emakume, ume eta helduengan;
Gora Zu, gizakion historian etengabe oparitu diguzulako:
Espiritu sendoa bere epaile eta agintariengan;
Espiritu zuzendaria bere buruzagi zintzoengan;
Espiritu sortzailea bere ikertzaile jakintsuengan;
Espiritu ameslaria bere artista eta poetengan;
Espiritu solidarioa bere pobre behartsuengan;
Espiritu biziduna beti herrian.

Bedeinkatua Zu, batez ere, Jesukristogatik,
Gure munduko izakirik onena,
gizon “espirituala” gizon espiritualik inon bada.
Espirituak gidatuta bizi izan zen,
pobreei Berri Ona iragartzen,
guztiak laguntzen eta indartzen...
Eta azkenik, berpiztutakoan, Elizari eta
bihotz zintzoarekin bila ari diren guztiei
eman zien Espiatu hori berori.

Aintza Zuri, Jauna, zure Espirituak 
profetengan, eraldatzaileengan,
hezitzaileengan, iraultzaileengan,
martiriengan, santuengan,
pertsona on guztiengan...
izandako eraginagatik.

Eman diezagula  Espirituak
bakearen, justiziaren eta maitasunaren alde
borrokatzeko indarra;
zerbitzatzeko laguntza,
maitatzeko eskuzabaltasuna,
bizitzeko solidaritatea,
itxaroteko eroapena.
Aita, egin dezala putz zure Espirituak Elizaren gainean,
batasuna eta Berri Ona iragartzeko indar berria izan dezan;
ekar ditzala askatasuna, berdintasuna eta anaiartekotasuna
herri, arraza eta nazio guztietara.

Eta, azkenik, izan gaitezela sentiberak
Zure Espirituaren lana sumatu dezagun
munduan eta historian.
Lagundu egiguzu lan hori zientzian,
kulturan, lanean, teknikan ... nabaritzen;
zeru eta lur berri baten agerpenaren alde
gizakiak eta Espirituak, biak batera,
prestatzen ari diren guztian.

Jesukristo, zure Seme berpiztu eta gure anaiaren bitartez.
Amen.

 ZURE AHOTSARI SENTIBERAK IZAN GAITEZEN




Sortua izan den guztiaren bihotzean zaude,
Zure mezu bizia aldarrikatzen.
Lotan dauden gauzetan,
esna daudenetan,
abesten,
txistua jotzen,
negar-hasperenka ari diren gauzetan;
ferekatzen
edo jotzen ari direnetan.
Hitz egiten ari diren izakiengan
eta  beren isiltasunaz asaldatzen gaituztenengan;
sufritzen ari direnen arnasestuan,
maite dutenen solasaldian,
bizi direnen irrian
eta hitzik ez dutenen garrasian.

Edonon eta edonoiz zaude
Istoriorik arruntenenaren
xuxurlarik isilenean.

Zenbatetan ez ote dizudan esan
hitz egiteko, esateko edo egiteko zerbait!
Eta etengabe ari zara hizketan,
batez ere isildu eta
ikusi, begiratu  eta  kontenplatzen ari naizenean...

Zuk dena betetzen duzu
eta nik itxura baino ez dut ikusten,
eragozpenak ez direnean.

Egizu zure ahotsari sentiberak izan gaitezen,
zure xuxurla eta intzirietarako,
zure irri eta aldarrirako,
zure aurpegia, zure eskuak, zure hitza
aurki ditzagun, hemen,
zuk eusten eta birsortzen duzun
gure eguneroko bizitzan.



ERREGUA ETA PRESTUTASUNA



Biziaren Espiritua,
emoiguzu ugari bizia, bizi berria
guztiontzako bizi duina, ona eta sortzailea.
Zizelatu sutan gure barruan
“Jainkoaren Aintza gizakia bizirik irautea da”.

Maitasunaren Espiritua:
Egin gaitzazu samurrak, hurbilak, ulerkorrak;
Aitak maite duen bezala maite dezagula
Eta Maisuak irakatsi eta agindu zigun bezala;
Inoren samina eta poza geureak ere izan daitezela,
Pobreen samina eta poza batez ere.

Egiaren Espiritua,
egizu inolaz ere ez ditzagula onartu gure artean
okerra, injustizia eta gorrotoa;
mundu honetako gezurra errotik bazter dezagula.

Batasunaren Espiritua,
Lagunduiguzu mundu osoan zehar zabaltzen
anaitasunezko zure presentzia solidarioa.
Sendotu itzazu ogi honekin,
Jainkoari zabalik dagoen gizarte aske eta zuzena
Eraikitzeko elkartzen diren guztiak.

Askatasunaren Espiritua,
egin gaitzazu Zure Berri On askatzailearen lekuko.
Zure indarra, zure sendotasuna, zure zuhurtasuna ezinbestekoak ditugu
zure bizitzak askeak ez direnekin konprometitzeko.

Espiritu eskuzabala,
emazkiguzu zure dohai eta karismak
zuregan sinisten dugunoi;
behartsuen zerbitzuan beren bizitza osoa eskaintzen dutenei;
katekista, suspertzaile, profeta eta arduradunei,
gaixoei eta, zergatia jakin gabe, sufritzen dutenei.

Espiritu abenturazalea,
Murgildu gaitzazu hemen bilduta gauden guztioi
Jesukristoren eta gurutziltzatu guztien gorputz eta odolean;
aska gaitzazu norberekia eta moteltasunetik,
apurtu gure kate eta lotura guztiak
eta egizu osotasunik osoenean goza dezagula
dohainik jaso ditugun seme-alabatasun eta anaitasunean.



MENDEKOSTEKO LETANIA


Isuri, Jauna, zure Espiritua,
gazte eta zaharren gainera,
ume eta helduen gainera,
gizon eta emakumeen gainera,
aberats eta pobreen gainera,
ahul eta sendoen gainera,
Iparra eta Hegoaren gainera.
Isuri zure Espiritua.


Bialdu zure sua
gizaki guztien bihotzetara,
gizaki guztien begietara,
gizaki guztien ezpainetara,
gizaki guztien belarrietara,
gizaki guztien eskuetara,
gizaki guztien erraietara.
Bialdu zure sua.


Egizu putz
sinisten dutenen gainean,
zalantzan daudenen gainean,
maite dutenen gainean,
bakarrik sentitzen direnen gainean,
ereiten dutenen gainean,
itxaropen zimeltzen dituztenen gainean.
Egizu putz.



Bialdu zure sua
profeten hitzetara,
pobreen isiltasunera,
politikoen hitzaldietara,
fraideen kantuetara,
jakintsuen liburuetara,
amen sehaska-kantuetara.

Bialdu zure sua.
Isuri zure Espiritua
etorkizuna eraikitzen ari direnengana,
bakearen alde lanean ari direnengana
justizia ereiten ari direnengana,
egiaren gose eta egarri direnengana,
edertasuna sortzen dutenengana,
Zuk sortu duzuna zaintzen ari direnengana.
Bialdu zure Espiritua.


EZ TRISTETU ESPIRITUA


Jainkoaren Espiritua, Espiritu sortzailea, triste zaude.
Maitasun eta pozez beterik  bilbatu zenuen
Kreazioaren tapiz zoragarria
urratuta, txikituta, birrinduta dago;
bere edertasuna gogorkeriak suntsituta,
bere harmonia eta oreka  hurrupatzaileek apurtuta,
bere hariak gorrotoak kutsatuta,
bere koloreak ahazturak zirinduta.

Baina hara non hemen zaitugun, Espiritu sortzailea,
zirtzilak batu eta neurrigabeko pazientziaz
berriro ehuntzeko prest.
Gure saminen, tristuren, negar-malkoen, frustrazioen,
porroten, kolpeen, orbainen, ezjakintasunaren,
bortxakerien eta heriotzaren
zirtzilak batzen dituzu.

Eta beste hau guzti hau ere batzen duzu:
gure lan gogorra,
bihotz askoren errukia,
bake-ekimenak, solidaritate-ibaiak,
injustizia eta gorrotoaren aurkako borrokak,
aniztasunaren lore biziak,
itxaropen abestiak eta
anaitasunezko zumeak.

Eta zure ondoan esertzera gonbidatzen gaituzu,
Samurtasun eta pazientziaz beterik zure tapiza berregitera.
Zure ahalegin gartsuan parte hartzera gonbidatzen gaituzu
eta oihala berregitera, sarean lan eginez,
horrela adiskidetutako mundu berria erne dadin.

SEGURU ASMATUKO DUZULA


Zazpi dohai dituzula diote
eta edozein urtaro eta lurretan
loratu eta fruitua ematen duten
makina bat grazia eta karisma.

Leihoan jartzen ditut oinetakoak
ea opariren bat ekartzen didazun
eta horrela poza berriro itzultzen zaidan
eta oinak lurrean bizi naizen
utopia berrien ameslari.
Esate baterako, jakituria
burugogorra eta ezjakina bainaiz.
Adimena ere izan liteke,
Jainkoaren esperientzia bizia izateko.
Horrela zertaz ari naizen jakinda hitz egingo dut;
Edo zure argitik, zientzitik edo aholkutik zertxobait,
Nire anai-arrebekin hitz egin eta lagundu ahal izateko.

Sendotasuna ere izan liteke
koldarra eta lotsorra bainaiz
eragozpenak eta zailtasunak ikusten ditudanean.
Edo  Jainkozaletasuna eta “beldur santua”
“Aita eta Ama” esaten jakin dezadan
haur baten konfidantzarekin eta heldu baten ardurarekin.

Pasa zaitez nire etxetik, mesedez
eta utzidazu nahi duzuna.
Seguru asmatzen duzula!



ZURE ESPIRITUAREN HAZIA


Badago nire barruan mundu bat
inork ikusi, ezagutu eta entzun ez duena,
berataz inor jabetu ezin daitekeena,
ez pentsamenduz, ez hitzez, ez egitez.
Ez dabil bere airean inongo banderarik,
ez dauka maparik ez planorik ez legerik;
ezin da bertan barruan inor sartu
ez ezpatekin, ez haginkadaka, ez harmekin,
ezta bestelako trikimailu edo gezurrik erabilita ere.
Bada nire barruan askatasun argi,
orbangabe eta erabatekoa,
inork bortxatu ezin duena
-ez legek, ez garaipenek, ez porrotek-
zure Espirituaren hazia delako,
zure seme egin ninduzunean
nigan Zeuk jarri zenuen
Espiritua.



ZAZPI DOHAI


Zazpi dira Espirituaren dohaiak.
Zazpi, aukeratuen bihotzak pizten dituzten
su bizizko sugarrak,
osotasunean bizi izatera garamatzatenak,
zaborreria guztia garbituta,
Aitagandik eta Semeagandik datorren guztiari
sentiberak eginez
eta gure bidea gau ta egunez argituz.

Lehenengoa, jakituriaren dohaia da.
Bere bitartez ulertzen, jakiten eta gozatzen dugu
Jainkoa ez dela iluntasunean dagoen misterioa
maitasun  eta bizitza sakona baizik;
honi esker dakigu zeintzuk diren
bizitzarako, onerako eta gozamenerako bideak;
zein itxaropenetara izan garen deituak,
zein den santuei ematen dien oinordetza
eta zer nolako indar izugarria duen
sinesten duten guztientzat.

Bigarrena, ezagueraren dohaia da.
Beronen bitartez irekitzen da oso-osorik gure izatea
Jainkoaren benetako esperientziara,
Horrela, sinistedunak bene-benetan eta barru-barrutik
ezagutzen duenaz hitz egin dezake,
egitan eta harrokeriarik gabe;
bizi izandakoaren testigantza eman  dezake

Hirugarrena, profeziaren dohaia da.
Bere bidez sinistedunak, batzuetan,
Jainkoaren izenean hitz egiten die gizon-emakueei
oharpenak, aholkuak eta kontsolamendua
eskaintzen dituzten hitz neurtuen bitartez;
beste batzuetan, berriz, Jainkoaren etorkizun ezezaguna
iragartzen eta erakusten du,
eta, honekin batera, Jainko honen bideetatik abiatuz gero,
zain daukagun historiaren abentura, ezustea eta berritasuna.

Laugarrena, zientziaren dohaia da.
Beroni esker sinistedunak Jesusen irakaspenaren
benetako zentzua ezagutzen du,
bere agindu bakoitza gogoratzen du
eta espiritu on eta gaiztoak bereizteko gai da,
argitan dabiltzanak
eta iluntasunean dirautenak.

Bostgarrena, sendotasunaren dohaia da.
Bere bidez Espirituak sinisteduna testigu zintzoa bihurtzen du,
hainbatetan gehiengoaren iritziaren kontra ibili behar den
mundu mesfidati, ezkor eta zalantzagarri honetan.
Izan ere, bera da testigu,
Jesusen ikasleen testigu bihurtzen du
Eta beti dator beren laguntzan pattalaldietan.

Seigarrena, Jainkozaletasunaren dohaia da.
Honen bidez sinisteduna bere baitatik ateratzen da,
Jainkoarekin bat eginda
eta konfidantza osoarekin sentitzen da,
eta seme bat bezala bizi da,
errukitsu eta gartsu.
Izan ere, seguru dago egunen batean lortuko duela
Jainkoak bere seme-alabak bihurtu
eta bere Aintzan parte hartzera deituak direnei
agindutako agintzaria .

Zazpigarrena, Jaikoaren beldurraren dohaia da.
Beroni esker sinistedunak
Jainkoaren handitasuna eta samurtasuna
sentitzen, bizi eta onartzen ditu..
Sentipen honek  askatzen ditu,
egunez egun, gizakien beldur guztietatik,
haragiaren ekintzetatik aldentzen,
Espiritu Santuaren fruituez gozatzeko:
maitasuna, poza, bakea,
ulerkortasuna, tolerantzia, adeitasuna,
ontasuna, eskuzabaltasuna, leiltasuna.



NIREGAN ZAUDEN  HORI

Lurrazalaren gainean zauden
Jainkoaren Espiritua,
Bota nire gainera zure arnasa
eta sortu eta indartu nire barruan
justiziaren grazia,
askatasunaren grazia,
bakearen grazia,
ematearen grazia,
solidaritatearen grazia,
tolerantziaren grazia,
eskuzabaltasunaren grazia,
ausardiaren grazia,
anaitasunaren grazia,
ixiltasunaren grazia,
hitz sakonaren grazia...

Munduko zokondo guztietan
bizitzari bultzada ematen diozun
Jainkoaren Espiritua,
bizkortu niregan lotan dagoena,
zimeldutan dagoena,
ahul dabilena,
indarge dagoena,
tristuraz hiltzen ari dena,
agor dagoena.
Eta baita bizi-nahian dabilena ere,
loratan dagoena,
bizitza-fruituak ematen hasi dena,
itxaropen-haziak,
oskola apurtuta,
bere burua eskaintzen duena,
zure dohaien irrika...
Amaitu bako mundu honen gainean
hegaka zabiltzan Jainkoaren Espiritua,
anima eta bizkor nazazu,
biziberri nazazu zure arnasarekin,
bi ertzen arteko zubia izan nadin,
bidegurutzetan topagunea,
sargori denean  zuhaitz orritsua,
ur biziko iturria basamortu eta saroetan,
gatz zaporetsua guztientzat bizitzan,
argi segurua gau ilunetan,
esku abegikorra bakardade uneetan,
etxe irekia ostatua behar dutenentzat,
fruitu gozoa gose direnentzat,
samariar ona bide bazterrean... beti.

Dena berriztu eta birsotu dezakezun
Jainkoaren Espiritua,
Prestatu,   behartu eta  arindu nazazu,
zeru-lur berrien haurgintzan
Zurekin batera
lan egin dezadan,
Jesusek agindutako Erreinua
datorren bitartean.


No hay comentarios: