Klikatu argazkian Clic en al foto

viernes, 30 de junio de 2017

Arratiako errogatibak Urkiolara 2017 argazki lehiaketaren irabazlea

Badakigu nork irabazi dauan autengo argazki lehiaketea. Ikusi emoitzak Arratiako errogatibak Urkiolara sarreran!
Ya tenemos ganador del Concurso de fotos de las rogativas de Arratia a Urkiola 2017. Consulta finalistas y ganador en la entrada Arratiako errogatibak Urkiolara 2017.

Ospatzaileak Arratian 30 urte (1987/2017)

Argazkia ez da oso argia, baina aurkitu dogun lehena da. 1988. urtean ARGIA astekarian argitara emona Arratiako ospatzaileen barri emonaz. 1987. urriaren hasieran, San Frantzisko egunean hain zuzen be, 30 urte betetzen dira lehen ospakizuna egin zala. Urteotako ospakizunak gogoratuko doguz, 30 urte abade bako ospakizunak martxan hasi zirala, Bizkaiko Eleizearen Batzar Nagusiaren eraginpean. Arratiako Elizak pozez eta esperantzaz ospatuko dau egun hau.

jueves, 29 de junio de 2017

“La pobreza crece mientras pocos acumulan riquezas descaradas” Papa Francisco



“Pobrezia gora doan bitartean lotsa barik pilatzen dabez aberastasunak gitxi batzuk” Frantzisko aita santua

Datorren azaroaren 19an, Pobreen Mundu mailako Lehen Egunerako mezuaren oihartzun batzuk


miércoles, 28 de junio de 2017

San Pedro Apostolua: Arantzazu eta Dimako Jaiak





San Pedro Apostoluaren jaiak: Arantzazu, Dima, Zeanuriko Undurragan eta Lemoako Elorrian.

Hona hemen liturgia lagungarriak euskeraz (aukera bi) eta irakurgaiak. 
Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Santuaren bizitzaren zertzalada batzuk egokiak homilia edo gogoeta egiteko.
Diman: 12:00etan; Arantzazun 12:30etan; Undurragan 11:00etan. Elorrian uztailaren 1ean, zapatua, 12:00etan.

martes, 27 de junio de 2017

Ekaina edo bagile (2): San Joan eta San Pedro: Juan Manuel Etxebarria: Urtaro 08

Obako Doniane, Diman. Indalecio Ojanguren argazkia
Hona hemen Juan Manuel Etxebarriari esker bere Euskal urtea ohituraz betea liburuaren beste atal bat. Oso osorik liburuan bertan aurkitu daiteke bere lana ekaina edo bagilari eskainia. Guk hona gora behera batzuk dakarguz. Oraingoan San Joan eta San Pedrori dagokiezanak jarri ditugu batez be. Eskerrik asko Manu!


Urtean zeharreko 13. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.  


lunes, 26 de junio de 2017

Familia ez da ukiezina La familia no es intocable Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Sarritan, fededunek «familia» era abstraktuan harturik defenditu izan dugu; Ebanjelioaren arabera ulertu eta bizi izandako egitasmo familiar baten eduki zehatzaz gogoeta egitera gelditu gabe. Eta, halere, ez da aski familiaren balioa besterik gabe defenditzea; izan ere, familia era oso desberdinetan gauzatzen baita bizitza errealean.

domingo, 25 de junio de 2017

Agur Euzkadi: Lauaxeta & Antton Valverde

Domekan, ekainak 25, 80 urte bete dira Esteban Urkiaga "Lauaxeta" fusilatu ebela Gasteizen. Hil bezperan, poeta bikain eta fededun fina izanik, poema eder honetan itxi euskun bere testigantza. Valverdek musikatu eban aspaldi. Hona gure omenalditxoa otoitz honen bitartez. Gorroto barik hil zirenei, biktima isilduei. Bakean sinistu dabenei. Justiziaren alde lan egin dabenei.

sábado, 24 de junio de 2017

“El buen cura sabe denunciar con nombres y apellidos”: Papa Francisco

El Papa en Santa Marta indica las cualidades del buen sacerdote y recuerda el ’I care’ de don Milani, frente a los “no me importa”. Pero sin “buenismos”.

viernes, 23 de junio de 2017

Gaur dala bihar dala Doniane

Mundakan umetan ikasi neban kantatxu hau. Sorginari jarraituz, kalez kale, portu ganean sutean erre baino lehen kanta eta kanta. Kantak, suak, ohiturak. Nor izan zan Joan hori? Ze ekandu eta tradizio gorde dira bizirik gure artean?

Hona hemen Doniane, Donibane, San Joan: kristau liturgian,  egun eta gabaren inguruko ohiturak eta kantak

jueves, 22 de junio de 2017

Zeanuri: Altzuagako San Juan ermitea eta jaia

Jaiak preparetan dabiz Zeanuriko Altzuagako kofradiako Doniane edo San Juan ermita inguruan. Hona hemen Zeanuriko herriaren izenaren jatorri posible baten difuntuaren hilobiari eta bere inguru magikoari bisita kulturala. Ate postan dogun plakea erabiliko dogu gidari legez, egun honetako tradizio batzuk gogoratuz azken partean.

San Joan Bateatzailea

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz.  

Bedia, parrokian, 12:00etan. Igorre, San Juan auzuan, 12:00etan. Zeanuri, Altzuan, 12:30etan. Dima,  Oban 11:30etan eta  Olazabalen, bezperaz, 23an, arrastiko 7etan (19:00).

miércoles, 21 de junio de 2017

Artea: Jesusen Bihotza jaia


Ekainaren 23an aurten, goizeko 11:30etan ospatuko da mezea Arteako Jesusen Bihotzaren elizan.
Igorren Gezalako ermitean 12:30etan.

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz (aukera bi). Gogoeta eta Irakurgaiak euskeraz.  

martes, 20 de junio de 2017

lunes, 19 de junio de 2017

Gure beldurrak Nuestros miedos Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Gure bihotza maitasun sendo batek edo fede irmo batek hartua ez denean, erraz gelditzen da gure bizitza geure beldurren mende. Batzuetan, izena, segurtasuna, erosotasuna edo ongizatea galtzeko beldurrak kentzen digu erabakiak hartzeko adorea. Ez gara ausartzen arriskatzera geure gizarte-egoera, geure dirua edo geure zoriontasun-apurra.

viernes, 16 de junio de 2017

Errogatiba bideak


Talibanak gerran Budaren gizaldietako irudiak zatitu eta txikitu ebezan. Irudi hareek apurtzea, budista izan ala ez, ondarearen aurkako atentatu bat legez hartu genduan. Irudien suntsipenak agertzen ebana ez zan erlijio kontua, kultura gaia baino.
Ondare materialaz gain, bada ondare ez materiala ere. Jaso eta jagon: ipuinak, ohiturak, dantzak, bideak…

jueves, 15 de junio de 2017

“La pobreza crece mientras pocos acumulan riquezas descaradas” Papa Francisco

El Mensaje del Papa para la Primera Jornada Mundial de los Pobres del próximo 19 de noviembre.
El «grito» de los pobres continúa resonando en el mundo pero sigue sin ser escuchado, sofocado por una indiferencia colectiva que a menudo anestesia a los mismos cristianos contagiados «por la mentalidad mundana», o por visiones engañosas de la caridad como «buena práctica del voluntariado» para ayudar «una vez a la semana».

miércoles, 14 de junio de 2017

Caritas Arratiaren kanpaina asteburu honetan: “Gauzak bakarrik EZ DIRA GAUZA”

Lehenengo komunitateen esperientzia hau hartuko dugu erreferentzia moduan: “Sinestun taldeak bihotz bakarra zuen; arima bakarra. Inork ez zituen ondasunak beretzat hartzen, dena partekatzen zuten” (Eg 4,32).

Tomamos de nuevo como referencia esta experiencia de las primeras comunidades: “Los creyentes tenían un solo corazón y una sola alma. Nadie llamaba suyos a sus bienes, sino que todo era en común entre ellos” (Hc 4,32).

martes, 13 de junio de 2017

Kristoren gorputz odol santuak Gorpuzti Eguna Corpus

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
  

lunes, 12 de junio de 2017

Planto eginik Estancados Jose Antonio Pagola

Frantzisko aita santua errepikatu eta errepikatu ari da, beldurra, duda-muda, ausardia-falta… eragozpen gerta daitezkeela gaurko egungo Elizak beharrezkoa duen berrikuntza eragiteko. «Ebanjelioaren poza» delako bere Erreguan hau esatera iritsi da: beldurrak jota geratzen bagara, «Elizak agor eta antzu nola planto egiten duen begira» gelditzeko arriskua bizi dukegula.

domingo, 11 de junio de 2017

Obispos y educación para vivir: Joxe Arregi

El domingo pasado, día de Pentecostés o del Espíritu universal, los obispos vasco-navarros publicaron un documento sobre la Educación y sus desafíos contemporáneos. Es un buen texto en general y lleva un bello título, tomado del salmo 15 de la Biblia: “Me enseñarás el camino de la vida”. 

Igorre: Antonio Santuen Gurutze-tokia: Angel Larrea Beobide



      Zer da Gurutze-tokia? Gurutze-tokiak bideen ondoan eraiki egiten ziran. Zergaitik? Bidearen gane aldean jarten ziran. Bidegileak aurretik pasatzerakoan, belaunikoz jarri ziran, eta otoitz eginez, santuei babesa eskatuten eutsien. Babesa? Bai, bideetan lapurrak, ezbeharrak, istripuak, etabar agertu edo gertatuten ziralako, batez be Gasteiza joian norabidean. Leku menditsuak bakartiagoak eta arriskutsuagoak izaten ziran.

sábado, 10 de junio de 2017

Igorre: San Antonio Jaia, bertsoak eta ermitea

San Antonio ermitea, Indalecio Ojanguren argazkia
Ekainaren 13an, San Antonio jai eguenean, eguerdiko 12.30etan ospatuko da meza santua ermitan bertan. Hona santu honen bizitza, bizitzari buruzko bertsoak eta liturgia lagungarriak.

miércoles, 7 de junio de 2017

Zeanuri: Urkiako San Urban ermitea eta jaia

Urkia deritxon Zeanuriko paraje zoragarri honetan dago ermita txiki bezain zahar hau, San Urban eta San Jurgi santuei eskeinia. Domeka honetan, ekainaren 11ean, ospatuko da jaia aurten. Ander Manterolak ospatuko dau mezea eguerdiko 12:00etan. Ondoren Zeanuriko txistulariek alaituko dabe giroa bertaratu direnak zeozer jaten daben bitartean. Oinez zein kotxez, hainbat lagun batuko da bertara. Eguraldia ona egingo ei dau. Baina, nor izan zan Urbano santu hori? Ze detaile daukaz ermita honek?

martes, 6 de junio de 2017

Hirutasun Santua

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.  

lunes, 5 de junio de 2017

Jainkoaren barnetasuna La intimidad de Dios Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Ezinezko batez, egunen batean, Elizak Jainkoa ez dela Hirutasun esango balu, aldatuko al litzateke zerbaitetan fededun askoren bizitza? Segur aski, ez. Horregatik, txunditurik gelditzen da bat P. Varillon-en aitorpen honekin: «Uste dut, Jainkoa Hirutasun ez balitz, ni segur aski ateo izango nintzatekeela [...] Nolanahi den, Jainkoa Hirutasun ez bada, nik ez dut jada ezer ulertzen».

domingo, 4 de junio de 2017

Maquinaciones episcopales



 Jesús Martínez Gordo

            Nominados, la gran mayoría de ellos, para estar al frente de una Iglesia más jerárquica y piramidal que corresponsable o participativa; más moralizante y poseedora de la verdad que dialogante y propositiva; más en la sacristía que en las periferias del mundo; más controladora de los díscolos que atenta a los clamores de los parias y crucificados de nuestro tiempo y más partidaria de las llamadas “verdades innegociables” o de la ley moral natural que de la misericordia evangélica, se encuentran con que el papa Francisco les invita a cambiar de “chip” y a prestar la atención debida a aquello que han ninguneado, e, incluso, combatido. 

sábado, 3 de junio de 2017

"Kultura guztietan dagoz errogatibak" Ander Manterola Igorren

Kultura guztietan ospatu eta ospatzen direla errogatibak argitu deusku Ander Manterolak Igorren emondako berbaldian. Kristautasunaren aurretik be bai, eta beste erlijioetan be bai. Itzuli polita egin genduan India, Senegal, Herri Maputxea edo Frantziako Bretainian gaur egun bizi-bizirik dagozan batzuk ezagutuz. Arratiatik Urkiolara egiten dogun hau ez da bakarra.

viernes, 2 de junio de 2017

Zulaibar organiza concurso de fotografía con el tema de la rogativa de Arratia a Urkiola



El Centro de Formación Profesional Zulaibar
Convoca un concurso de fotografía
Con motivo de la rogativa de Arratia a Urkiola

Argazki lehiaketa
Arratiako errogatibak Urkiolara gai moduan hartuta
Zulaibar Ikastegiaren eskutik


Fundación Harribide visita a Zeanuriko KT

El miércoles, 31 de mayo, una representación de la Fundación Harribide visito a las familias de KT de Zeanuri reunidas en la fiesta de fin de curso. Regereseban de recibir sendos premios el lunes y el martes, en Bilbao y Madrid, pero no quisieron perderse la invitación de los chavales de KT.

jueves, 1 de junio de 2017

Espirituari Espirituagaz

Espiritu Santuari otoitzean Espirituagaz batera eta bere eraginpean. Igorreko parrokian, ekainaren 2an, barikua, arrastiko 18:30etan. Erdu!
Jose Luis Sicreren gogoeta. Comentario de José Luis Sicre. Otoitzak Espirituari.