Domekan Familia Ospakizuna

martes, 27 de junio de 2023

Urtean zeharreko 13. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.  




                                                                  
                               
                                

                                    URTEAN ZEHARREKO XIII. DOMEKEA - A

 SARRERAKO OHARKIZUNA

    Egun on  Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi

    Jesusi jarraitzeak kurutzea eroatea eskatzen dau. Gaurko ebanjelioak esango deusku ze bide hartu behar dan eta zelan jokatu behar dogun Jesusi zintzo eta leial jarraitzeko. Eukaristia honek indarbarritu eta sendotu gagizala Jesusen ikasle eta jarraitzaile izatean.

    "Hemen alkartu gara guztiok."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

   Senideok: bateoan hartutako konpromisoak ez ditugu zintzo bete. Horregaitik, eskatu daigun Jaungoikoaren parkamena:

 

   - Jesus Jauna, zeure heriotzeaz heriotzea menperatu zenduana. ERRUKI, JAUNA.

 

   - Jesus Jauna, zure jarraitzaile izatera dei egiten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

   - Jesus Jauna, bateoaren bitartez eleiztar eta alkarren senide egin gaituzuna. ERRUKI,  J.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

2 Erg 4, 8-11. 14-16a:

 

   Emakume batek Eliseo profetea bere etxean hartzen dau eta errukizko ekintza hori ez da saritu barik geldituko.

 

Erantzun-Salmoa: 88. Salmoa

 

            Lur jota egon arren, Jaungoikoaren maitasuna abesteko  adorez beterik  agertzen da salmo-egilea. Kanta dagigun guk ere maitasun hori

"Jauna, zure maitasuna..."

 

Erm 6, 3-4. 8-11:

 

   Kristoren salbamena bateoaren bitartez jatorku kristinauoi. Kristogaz batera, geu ere pekatuarentzat hilak eta bizi barri batera biztuak gara.

 

Mt 10, 37-42:

 

   Jesusi jarraitzeak kurutzea leporatzea eskatuko deusku. Jesusen berbak entzuteko.  Aleluia abestuz gertatu dagigun gure bihotza.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Uste osoz otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari Eleizearen eta gizon-emakume guztien beharrizanen alde:

 

   -  Elizaren alde: Kristoren jarraitzaile izanaz eta gizatasunez jokatuz, gizakiontzat ebanjelioko argi-erakusle izan daiten. ESKATU       DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Herri agintarien alde: pertsona guztien eskubideak zainduz, euren jokabideetan beti zuzentasuna bilatu dagien.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Kristau izena daroagun guztion alde: Ebanjelioan agertzen jakun Jesusen bizitza geuganatuz, bere jarraitzaile zintzoak  izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

 

   - Hemen alkartuta gagozan guztion alde: gugan Jainko egarria barritu daitela eta behin eta barriro jo dagigula Ebanjelioa gogoz entzun, irakurri,  hausnartu eta eguneroko ibilbidean bizitzen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   Jaungoiko Jauna, begiratu beharrizanean dagozan zure seme-alabei eta luzatu egizu gugana zure esku errukitsua. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

 

   Jesusen jarraitzaile izateko zelan jokatu behar dogun esan deusku Jaungoikoaren berbeak. Gure bizitzeak argi egin dagiala bere inguruan. Hartuko dogun Jaungoikoaren bedeinkapenak lagundu deigula guztioi.

 

   "Jesus, munduko Argia..."




                              URTEAN ZEHARREKO XIII. DOMEKEA - A

 SARRERAKO OHARKIZUNA

    Egun on  Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

    Jesusi jarraitzeak kurutzea eroatea eskatzen dau. Gaurko ebanjelioak esango deusku ze bide hartu behar dan eta zelan jokatu behar dogun Jesusi zintzo eta leial jarraitzeko. Eukaristia honek indarbarritu eta sendotu gagizala Jesusen ikasle izatean.

            Reunidos en esta Eucaristía, como Pueblo de Dios, llamado a caminar y a dar testimonio del amor de Dios, en medio de la humanidad; deseamos escuchar la Palabra de Dios, que es luz, vida y fuerza.

   "Hemen alkartu gara guztiok...."

 

DAMU-OTOITZA

 

   Senideok: bateoan hartutako konpromisoak ez ditugu zintzo bete. Horregaitik, eskatu daigun Jaungoikoaren parkamena:

    - Jesus Jauna, zeure heriotzeaz heriotzea menperatu zenduana. ERRUKI, JAUNA.

    - Jesus Jauna, zure jarraitzaile izatera dei egiten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.

    - Jesus Jauna, bateoaren bitartez eleiztar eta alkarren senide egin gaituzuna. ERRUKI,  J.

 HITZAREN LITURGIA

 2 Erg 4, 8-11. 14-16a:

             Emakume batek Eliseo profetea bere etxean hartzen dau. Eta errukizko ekintza hori ez da saritu barik geldituko.

            Aquel que acoge a Dios, recibiendo al prójimo, no quedará sin recompensa. Dios es generoso y su bondad no tiene límites.

 Erantzun-Salmoa: 88. Salmoa

             Lur jota egon arren, Jaungoikoaren maitasuna abesteko  adorez beterik  agertzen da salmo-egilea. Kanta dagigun guk ere maitasun hori

            El salmista es un hombre de fe y nos invita a cantar la misericordia del Señor.

 "Jauna, zure maitasuna..."

 Erm 6, 3-4. 8-11:

             Kristoren salbamena bateoaren bitartez jatorku kristinauoi. Kristogaz batera, geu ere pekatuarentzat hilak eta bizi barri batera biztuak gara.

            Unirse a Jesús por el bautismo fue nuestra muerte; pero es también nuestra vida. No podemos resucitar sin morir.

            Mt 10, 37-42:

            El mensaje del evangelio es éste: seguir a Jesús, es seguir el camino de cada día, con sus dificultades y trabajos; poniendo amor y entrega.

            Jesusi jarraitzeak kurutzea leporatzea eskatuko deusku. Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko.   Aleluia abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Uste osoz otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari Eleizearen eta gizon-emakume guztien beharrizanen alde:

 

   -  Elizaren alde: Kristoren jarraitzaile izanaz eta gizatasunez jokatuz, gizakiontzat ebanjelioko argi-erakusle izan daiten.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Para que nunca carguemos cruces sobre nadie, sino que sepamos ayudar a cuantos necesitan de nosotros, poniendo nuestros dones al servicio de los demás.   ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   -  Por todos los cristianos: para que descubramos a Jesús desde su Evangelio y seamos fieles seguidores de su estilo de vida.  ESKATU   DEIOGUN JAUNARI.

 

Hemen alkartuta gagozan guztion alde: gugan Jainko egarria barritu daitela eta behin eta barriro jo dagigula Ebanjelioa gogoz entzun, irakurri,  hausnartu eta eguneroko ibilbidean bizitzen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

Jaungoiko Jauna, begiratu beharrizanean dagozan zure seme-alabei eta luzatu egizu gugana zure esku errukitsua. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

            Fortalecidos en esta eucaristía que hemos celebrado como hermanos, salimos a la vida de cada día, dispuestos a recorrer el camino que se nos presenta, con sus alegrías y sufrimientos.

   Jesusen jarraitzaile izateko zelan jokatu behar dogun esan deusku Jaungoikoaren berbeak. Gure bizitzeak argi egin dagiala bere inguruan. Hartuko dogun Jaungoikoaren bedeinkapenak lagundu deigula guztioi.

    "Jesus, munduko Argia..."







URTEAN ZEHARREKO XIII. DOMEKEA

Jainkoaren gizon hori santua da;
gurean gelditu daitela.

Erregeen bigarren liburutik  (2 Erg 4, 8-11. 14-16a)

            Behin baten, Eliseo Xunemetik igaro zan. Bazan han andra handiki bat, eta bere etxera eroan eban Eliseo bazkaltzera. Harrezkero, handik igaroten zan bakoitzean, bertan gelditu ohi zan Eliseo bazkaltzen. Halako baten, andreak esan eutson senarrari: «Begira, badakit gure etxera etorri ohi dan hori Jainkoaren gizon santua dala. Egin deiogun goian gela txiki bat; ohea, mahaia, aulkia eta argiontzia ipiniko deutsoguz, gurera etortean bertan gelditu daiten».
            Etorri zan behin Eliseo eta, goiko gelara sarturik, bertan etzun zan. Eliseok Gehazi bere morroiari esan eutson: «Zer egin daikegu andra honen alde?» Gehazik erantzun eutson: «Begira, ez dau umerik eta senarra zahartuta dauko». Eliseok esan eutson morroiari: «Dei egiozu».
            Dei egin eutson eta andrea atean agertu zan. Eliseok esan eutson: «Datorren urtean, sasoi honetan, semea izango dozu besoetan».

Erantzun-salmua Sal 88, 2‑3. 16‑17. 18‑19


 Jauna, zure maitasuna abestuko dot betiren beti.



Jauna, zure maitasuna abestuko dot betiren beti,

zure leialtasuna adierazoko gizaldiz‑gizaldi.

Esana dozu: «Maitasuna betiko dot eregi»,

zure leialtasuna zeruan dozu sendo jarri.



Bai dohatsu, Zuri pozez oihu egiten dakian herria;

Jauna, zure aurpegiko argitan dabil ha.

Zure izenaz dira beti pozten,

zure zuzentasunaz arrotzen.



Zeu zaralako haren indarraren dedua,

eta zure maitasunez jasoten dogu burua.

Jauna da gure babeskin, izan ere,

Israelgo Santua, gure Errege.


Bateoaren bitartez Beragaz heriotzean hobiratuak izan gara,
biziera barri batean ibili gaitezan.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik            (Erm 6, 3-4. 8-11)

            Senideok: Ez al dakizue bateoaz Kristo Jesusegaz bat egin dogunok, haren heriotzeagaz egin dogula bat? Bateoaren bitartez Beragaz heriotzean hobiratuak izan gara, Aitaren aintzaz Kristo hilen artetik biztu zan lez, guk ere bizi barria bizi dagigun.

            Beraz, Kristogaz hil bagara, sinisten dogu bizi ere Beragaz biziko gareala. Badakigu Kristo, hilen artetik biztu zan ezkero, ez dala barriro hilgo: heriotzeak ez dau haregan gehiago aginterik; haren hiltea pekatuarentzat behin betiko hiltea izan zan, eta haren bizitzea Jainkoarentzat bizitzea da-eta. Bardin zuek ere: hartu kontuan pekatuarentzat hilda zagozela eta Jainkoarentzat bizirik, Kristo Jesusegan.


Bere kurutzea hartzen ez dauana, ez da Niretzat gai.
Zuek hartzen zaituenak Neu hartzen nau.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik           (Mt 10, 37-42)

            Aldi haretan, Jesusek esan eutsen apostoluei: «Aita nahiz ama Ni baino maiteago dauana ez da Niretzat gai; semea nahiz alabea Ni baino maiteago dauana ez da Niretzat gai. Bere kurutzea hartu eta jarraitzen ez deustana ez da Niretzat gai. Bere biziaren jabe izan nahian dabilenak galdu egingo dau; bere bizia Nigaitik galtzen dauanak, ostera, eskuratu egingo dau.

            Zuek onartzen zaituenak Neu onartzen nau, eta Ni onartzen nauanak bialdu nauana onartzen dau.

            Profeta bat profeta dalako onartzen dauanak profeteari zor jakon saria izango dau, eta pertsona zuzen bat zuzena dalako onartzen dauanak pertsona zuzenari zor jakon saria izango dau; eta txiki honeetako bati, nire ikasle dalako, baso bete ur fresko besterik ez bada ere emoten deutsona, benetan dinotsuet ez dala sari barik geldituko».
 

No hay comentarios: