Klikatu argazkian Clic en al foto

martes, 1 de agosto de 2017

Bizitzan kokatzeko arriskua El riesgo de instalarse Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Goiz edo berandu, bizitzan kokatzeko arriskua bizi ohi dugu, lasai bizitzeko bidea emango digun babesleku erosoa bilatuz, ezustekorik eta gehiegizko kezkarik gabe, beste edozein ametsi uko eginez.
 
Lanbidean arrakasta mailatxo bat eskuraturik, familia bideraturik eta etorkizuna, hein batean, segurtaturik dugula, erraz uzten diogu konformismo eroso bati bere sarean harrapa gaitzan, bizitza erarik gozoenean bizitzeko aukera emango digunari, alegia.

Girorik atseginena eta onargarriena bilatzeko unea izan ohi da. Giro zoriontsu batean erlaxaturik bizitzeko unea. Etxea babesleku bihozkoi bihurtzeko unea, irakurri eta musika ona entzuteko txoko bihurtzeko unea. Opor on batzuez gozatzeko unea. Asteburu atsegingarri batzuk segurtatzeko unea...

Baina, sarritan, orduantxe aurkitzen du pertsonak, beste inoiz baino erarik argiagoan, zoriontasuna ez datorrela bat ongizatearekin. Bizitzan zerbait falta izaten dugu, hutsik edo aserik gabe uzten gaituena. 
Diruz erosi ezin den zerbait da, bizitza eroso bat segurtatzen ez digun zerbait. Besterik gabe, poza falta izaten dugu, gainerakoen arazoekin eta premiekin dardarazten denaren poza, premia dutenekin solidario sentitzeko gai denaren poza, gizarteak tratu txarra ematen dio jendearekin hein batean bizitzeko gai denaren poza.

Baina bada, gainera, kokatzeko beste era bat ere, «kristau-ukituekin» faltsuki indartu nahi izaten dena. Pedroren betiko tentazioa da, fededunok beti gainean zelatan duguna: «mendi gainean kanpadendak eraikitzea». Hau da, erlijioan bilatzea geure barne ongizatea, elkar bizitza gizakoiago bat bilatzeko geure erantzukizun pertsonal eta taldekoiari uko eginez.

Eta, halere, argia da Jesusen mezua. Eskakizun erlijioso bat ez da benetan kristaua, baldin eta anai-arrebengandik isolatzen bagaitu, baldin eta bizitzan eroso kokatzen eta premiarik handiena dutenengandik urruntzen bagaitu.

Jesusi entzuten badiogu, geure konformismotik irtetera gonbidaturik sentituko gara, agian eroso kokaturik gauden biziera egoista etetera gonbidaturik, eta geure gizartean ezinduenak direnengandik datorkigun interpelazioari arretatsuago bizitzen hastera gonbidaturik.

EL RIESGO DE INSTALARSE

Tarde o temprano, todos corremos el riesgo de instalarnos en la vida, buscando el refugio cómodo que nos permita vivir tranquilos, sin sobresaltos ni preocupaciones excesivas, renunciando a cualquier otra aspiración.

Logrado ya un cierto éxito profesional, encauzada la familia y asegurado, de alguna manera, el porvenir, es fácil dejarse atrapar por un conformismo cómodo que nos permita seguir caminando en la vida de la manera más confortable.


Es el momento de buscar una atmósfera agradable y acogedora. Vivir relajado en un ambiente feliz. Hacer del hogar un refugio entrañable, un rincón para leer y escuchar buena música. Saborear unas buenas vacaciones. Asegurar unos fines de semana agradables...

Pero, con frecuencia, es entonces cuando la persona descubre con más claridad que nunca que la felicidad no coincide con el bienestar. Falta en esa vida algo que nos deja vacíos e insatisfechos. Algo que no se puede comprar con dinero ni asegurar con una vida confortable. Falta sencillamente la alegría propia de quien sabe vibrar con los problemas y necesidades de los demás, sentirse solidario con los necesitados y vivir, de alguna manera, más cerca de los maltratados por la sociedad.

Pero hay además un modo de «instalarse» que puede ser falsamente reforzado con «tonos cristianos». Es la eterna tentación de Pedro, que nos acecha siempre a los creyentes: «plantar tiendas en lo alto de la montaña». Es decir, buscar en la religión nuestro bienestar interior, eludiendo nuestra responsabilidad individual y colectiva en el logro de una convivencia más humana.

Y, sin embargo, el mensaje de Jesús es claro. Una experiencia religiosa no es verdaderamente cristiana si nos aísla de los hermanos, nos instala cómodamente en la vida y nos aleja del servicio a los más necesitados.

Si escuchamos a Jesús, nos sentiremos invitados a salir de nuestro conformismo, romper con un estilo de vida egoísta en el que estamos tal vez confortablemente instalados y empezar a vivir más atentos a la interpelación que nos llega desde los más desvalidos de nuestra sociedad.



18 Tiempo ordinario - A
(Mateo 17,1-9)

06 de agosto 2017

Publicar un comentario