Klikatu argazkian Clic en al foto

viernes, 11 de agosto de 2017

San Lontzo 2017 jaia eta ermitea Zeanurin

Hona hemen aurtengo San Lontzo 2017 jaia ilustratzeko erretratu batzuk.
Euriari ilusioa, eta ilunari argia, tristurari poza jarri deutsiez bertaratuok. Leire Astondoak eta Jon Urutxurtuk bialdutako argazki bildumaz egindako animazioa eta askoz gehiago...

Klikatu hemen argazki guztiak ikusteko
Clic aquí para ver más fotos


                        -1-



Ez dakit ondo osatzen garen

sinesmenez edo fedez,

Aita Santuak esan dauena

ausnar dagigun mesedez,

gaurko mundua ipini dogu
hankaz gora ta aldrebes,
pobreak holan geratu dira
ez laguntza ta ez babes,
mundu hontako ondasun gehien
gitxi batzuk jaten dabez.

San Lontzo 2017

                        -2-
Aspalditxoan aita Francisco
dabil esan eta esan,
zelan gagozan irakur leike
goizeroko gure prentsan,
batzuek gosez  , aldiz besteak
milloi ederrak despentsan,
dirurik gehien gastatzen baita
armetan eta defentsan,
mundu txiki hau danona da ta
zabalak izan gaitezan.


                        -3-

Batzuk daukie sabela eta
sakela ondo betea,
ta beste batzuk sakela hutsik
ta gatxa zerbait jatea.
Eskuzabala izatea ez da
“Kristaua naiz” esatea.
Kristautasuna ez da bakarrik
mezetara joatea,
kristautasunak oinarri dauka
behar dabenei emotea.

 
Publicar un comentario